Erkidegoen arteko txapelketa irabazi du Ane Bastidak euskal selekzioarekin

Barren 2025ko mai. 6a, 14:04

Ane Bastida Euskadik Galiziaren aurka jokatu zuen finalaurrekoan. Arg: Espainiako Futbol Federazioa.

Emakumezkoen 14 urtez azpiko euskal selekzioak estreinakoz irabazi du Erkidegoen Arteko Espainiako Futbol Txapelketa, eta Ane Bastida Diez izan da taldekideetako bat.

Garaipen bikoitz historikoa lortu dute 16 eta 14 urtez azpiko emakumezkoen taldeek Erkidegoetako Selekzioen Txapelketan, euskal selekzioa estreinakoz gailendu baita; eta, gainera, bi kategorietan aldi berean.

Ane Bastida Diez futbolari elgoibartarra izan da 14 urtez azpikoen euskal selekzioarekin aritu den jokalarietako bat. Bastidak 14 urte ditu eta ezkerreko hegaleko atzelaria da C.D. Elgoibarren. Azken hiru urteetan sarritan jaso du euskal selekzioaren zein Realaren deia; teknifikazio saioetan parte harzeko zein txapelketetan jokatzeko. Oraingoan Erkidegoen Arteko Espainiako Espainiako Txapelketa jokatzeko deitu zuen Euskadiko selekzioko hautatzaileak. Martutene taldean jokatzen duen Nora Hernandez donostiarra izan zuen taldekideetako bat, Abel Hernandez elgoibartarraren alaba, hain zuzen ere. 
Finalerdietan Galizia kanporatu zuen euskal selekzioak eta Madrilgo selekzioari irabazi zioten finala, luzapenean Jone Tejadak sartutako golari esker. 

Ane Bastida, eskuinetik hirugarrena, eta Nora Hernandez, eskuinetik lehena, garaipena ospatzen.

Finaleko azken segunduak, ospakizunak eta irabazleen adierazpenak batu ditu Espainiako Futbol Federazioak honako bideoan: