Udaberriko oporraldiko ekimenen parte hartze handia nabarmendu dute sustatzaileek

Barren 2025ko mai. 6a, 16:31

Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak askotariko irteerak eta ekintzak egin eta antolatu zituzten udaberriko oporraldian, eta pozik daude izan duten erantzunarekin, parte-hartzea "nabarmena" izan dela-eta. 

Elgoibarko Udaletik jakinarazi dutenez, 132 neska-mutilek eman zuten izena Ludotekak antolatutako ekimenetan. "Haurrek hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izan zuten, eta gainera, ikasturtean beraiek egindako proposamenak izan ziren horietako asko". Batzuk aipatzearren: LH6koek eremu birtualeko jardueretan hartu zuten parte Bilbon; LH5ekoak Amorebietara joan ziren paintball-ean ibiltzera; Gora Mexiko! ekimenean aritu ziren LH4 eta LH5ekoak; eta, txotxongilo tailerra eta Mamma Mia pizza tailerrean hartu zuten parte HH5etik LH3ra bitarteko umeek. 
Gaztelekuak antolatutako ekimenek ere harrera "oso ona" eduki zutela azaldu dute. Guztira 88 nerabek hartu zuten parte prestatu zituzten irteera eta ekimenetan. 

Hona aipaturiko irteera eta ekimen zenbait, iruditan: