Bihar banatuko ditu produktuak Errigorak Elgoibarren eta Mendaron

Barren 2025ko mai. 6a, 17:17

Errigorako produktuak eskatu dituztenek bihar jasoko dute eskatutakoa. Elgoibarren, Aita Agirre kulturguneko garajean egingo dute banaketa, 17:00etatik 20:00etara, eta Mendaron, jubilatuen ondoko lokalean, 18:30etik 20:00etara. 

Errigoratik jakinarazi dute zazpi lurraldeetan egin duela gora eskariak, guztira 145.500 litro olio eta 30.700 lote baino gehiago eskatu direlako 10.700 eskaeretan. Iazko kanpainarekin alderatuz, guztira, 974 eskaerako igoera eman dela jakinarazi dute Errigoratik. Produktuei dagokienez, 17.530 litro oliba-olio birgina estra eta 4.655 lote gehiago banatuko dituzte aurten.