Sanbartolomeak 2024

Baserritarren eguna, irudietan

Barren 2024ko abu. 31a, 23:30

San Bartolome jaietako azken eguna izan da gaurkoa, seigarrena, Baserritarren eguna. 

Goiz partean eguraldi sargoria egon da, baina arazorik gabe egin ahal izan dituzte prestatutako ekitaldiak, sagardo dastaketa eta lehiaketa, gazta txapelketa edota Euskadiko Limousun ganadu txapelketa, besteak beste.
Arratsalderako, baina, iragarrita zegoen moduan, euria hasi du, 18:15ak aldera.. Mintxeta Memoiala harrijasotze txapelketa Kalegoen plazan jokatzen ari zirela jo du ekaitzak eta probaren erdia bakarrik jokatu ahal izan dute.

Patxangoi elektrotxarangak kalejira zuen egitekoa, baina aterpean aritu dira, Maalan eta Aita Agirreko arkupeetan.

Gauerako iragarrita zeuden bi ekitaldi bertan behera lagatzea erabaki du Udalak, eguraldi iragarpena dela-eta, batetik Puro Relajo taldeak Kalegoen plazan eman behar zuen kontzertua eta, bestetik, jain agur ekitaldia zen Mauxitxa txarangaren kalejira.

ARGAZKI-BILDUMA: 2024ko Baserritarren Eguna, irudietan