Gaurtik martxan da Bizi Bizixa bonuen kanpaina eta barikuan hasiko da Txankakuaren ginkana

Barren 2025ko api. 29a, 19:45

Txankakuako ordezkariak ginkana aurkezteko ekitaldian. BARREN

Elgoibarren erosteak saria du lemapean, ginkana antolatu du Txankakua merkatari elkarteak, bosgarrengoz. 

Maiatzaren 2an, barikuan, hasiko da, eta herritarrek maiatzaren 31ra arteko epea izango dute erosketak egiteko. Bezero bakoitzak kartilla bat izango du, eta sei zigilu eskuratu beharko ditu, ginkanan parte hartzen duten sei establezimendu desberdinetan. Txankakuak 5.000 euro banatuko ditu saritan: 500 euroko bi sari eta 20 euroko hogei sari. Zozketa ekainaren 2an egingo dute. Hona udazkeneko ginkanan saritutako herritarrak.

Erosketa bonuen kanpaina, abian

Era berean, martxan da Bizi Bizixa erosketa bonuen udaberriko kanpaina ere. Parte hartuko duten establezimenduetan 5 eta 60 euro artean egindako erosketetan %25eko deskontua izango dute herritarrek. Adibidez, 10 euroko erosketa batean, deskontua 2,5 eurokoa izango da, eta 60 euroko erosketa batean, deskontua 15 eurokoa izango da.