Seme-alabak Interneteko arriskuez ohartarazteko formazio saioa antolatu dute maiatzaren 14rako

Barren 2025ko mai. 6a, 15:48

Elgoibarko Amataumobila taldeak lan saio bat antolatu du Udalaren laguntzarekin, seme-alabak Interneteko arriskuez ohartarazteko. 

Zibertutore baten laguntzaz, bi orduko formazio saioa egingo dute, gaztelaniaz. Aurreratu dutenez, seme-alabak Interneteko arriskuez ohartaraztea izango da saioaren helburua, eta porno kontsumoa ere izango dute hizpide, besteak beste. 

Maiatzaren 14an izango da, Aita Agirre kulturgunean, doan. Interesatuek amataumobila@gmail.com helbidean eman dezakete izena.