Igoerarik gabe geratu dira Malape eta Alcorta

Barren 2025ko mai. 5a, 10:47

Alcorta eta Urdanetaren arteko neurketako irudia. Arg: Noemi Garcia.

Igoera fasera sailkatzeko kanporaketak jokatu dituzte asteburuan Sanlo eskubaloi taldeko bi talde nagusiek; Zarautzen Alcortak eta Oreretan Malapek. Tamalez, esku hutsik itzuli dira bata zein bestea.

Alcorta Forging Group senior gizonezkoen taldeak hatzekin ukitu zuen sailkapena. Elgoibartarrek Urdaneta kanporatu zuten lauko finaleko finalerdian, 23-24ko emaitzarekin. Finalerdia bezain parekatua izan zen domekan jokatu zuten finala ere. Etxean jokatzen zuen Txikipolit Zarautz taldea izan zuten aurkari Aritzbatalde kiroldegian jokatutako neurketan eta  gol bateko aldeaz irabazi zuten finala zarauztarrek (23-22). Honenbestez, Txikipolit taldeak lortu du Lehen Nazional Mailara igotzeko fasera sailkatzeko jokoan zegoen txartela. 

Senior emakumezkoen Malape taldeak Ohorezko Zilarrezko Mailara igotzeko Lauko Finala jokatu du Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian. Finalerdietako lehian Urdaibai Bilboats taldea izan zuten aurkari eta 27-30eko emaitzarekin galdu zuten elgoibartarrek. Etxeko taldeak, Ereintzak, eta Urdaibaik jokatu zuten finala eta etxekoek lortu zuten garaipena eta  igoera fasea jokatzeko sailkapena.

*Argazkia: Noemi Garcia