'Seeds' dokumentala garaile, Las Palmaseko zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2025ko mai. 5a, 15:07


Las Palmaseko Nazioarteko 24. Zinemaldiko epaimahaiak Urrezko Lady Harimaguada saria Brittany Shyne zuzendariaren Seeds filmari ematea erabaki du. 

Nekazari beltzen eguneroko bizitzaren eta lurraren jabetzari buruzko hausnarketa da. Aurretik, Sundancen dokumental onenaren saria jaso zuen. Las Palmasen, zuri beltzean errodaturiko film honek sari bikoitza izan du, CIMA-ren (Zinema eta Ikus-entzunezko Emakumeen Elkartearen) saria ere jaso baitu.


Las Palmaseko Nazioarteko 24. Zinemaldiko epaimahaiak Urrezko Lady Harimaguada saria
Brittany Shyne zuzendariaren Seeds filmari ematea erabaki du. Nekazari beltzen eguneroko
bizitzaren eta lurraren jabetzari buruzko hausnarketa da. Aurretik, Sundancen dokumental
onenaren saria jaso zuen. Las Palmasen, zuri beltzean errodaturiko film honek sari bikoitza izan
du, CIMA-ren (Zinema eta Ikus-entzunezko Emakumeen Elkartearen) saria ere jaso baitu.
Harimaguada edo maguada hitzak aborigenen kulturatik hartutakoak dira. Orduko erakunde
sozio-erlijiosoko kide ziren emakumeak izendatzeko erabiltzen ziren termino horiek.
Harimaguada maguaden heziketaz arduratzen zen emakumea zen; zenbait erritualetako
partaide zen, eta oso pertsona errespetatua zen Kanaria Handiko gizarte prehispanikoan. Hortik,
hain zuzen ere, sarien izena.

 

'ONE OF THOSE DAYS WHEN HEMMES DIES'

Zilarrezko Lady Harimaguada “One of those days when Hemme dies” turkiar filmarentzat izan
da. Murat Firatogluk, zine zuzendari bihurtutako abokatuak, bere historia pantailara eraman du. Aktore lanak ere egin ditu, luzemetraiaren aktore eta ekoizle nagusia da.

Filma egun bakar batean gertatzen da, eta Hemme langileburuaren eta soldata jaso ez duten
jornalari batzuen arteko gatazkaren ingurukoa da. Veneziako Orizontti saileko Epaimahaiaren
Sari Berezia jaso ostean iritsi da Kanaria Handira.

 

'YUNAN'

Interpretazio onenaren saria Georges Khabbazentzat izan da Yunan filmarengatik. Ameer Fakher Eldinzuk zuzenduriko filmak erbestea, bakardadea eta giza konexioen hauskortasuna
pantailaratu ditu. 2021ean “The Stranger” aurkeztu zuen Venezian, “Yunan” Berlinalen aurkeztu
zuen eta Las Palmaseko aurkezpena egin zuen adituak, brometan galdetu zion hirugarrena
Cannesera eramango ote duen. Zinemaldi garrantzitsuetan sartu da zuzendaria hasiera-
hasieratik. Ez zion galderari erantzun, baina esan zuenez bi film horiek trilogia baten parte dira.
Filma nazioarteko koprodukzioa da, Alemania, Kanada, Italia, Palestina, Katar, Jordania eta
Arabia Saudiren artean aurrera ateratakoa.
Ea hirurek bide luzea duten nazioarteko zinemaldietan, eta albiste ona litzateke ohiko zinema
aretoetara ere iristea.