Margolari autodidakta eta moldakorra da Oroz, teknika asko erabili dituena eta askotariko gaiak margotzen ditu, hala paisaiak edo natura hilak. Argi naturalarekin margotzen du, horregatik gustatzen zaio hainbeste kalean lan egitea, argazkirik gabe. Iaztik Eibarko Arte Elkarteko lehendakaria da.
maiatzaren 25era arte egongo dira ikusgai haren lanak, astelehenetik zapatura, 18:30etik 20:30era.