Zientzia Azoka egingo dute laugarrengoz Elgoibarren. Orain arteko hirurak Lekueder parkean egin badituzte ere, aurtengoa Sigmako probalekuan egingo dute, estalitako aparkalekuan. Lekueder txiki gelditu zaiela azaldu dute antolatzaileek. Espazio faltaz gainera, orain arte erabili dituzte karpek ez dutela barruko gailu elektronikoak babesteko berme nahikorik ematen gaineratu dute. Azoka prestatzeko egin beharreko aurre lan guztiak direla-eta, Sigma Probalekuko aparkalekua itxita egongo da maiatzaren 12tik 19ra.
Izen-ematea, online bakarrik
Orain arteko Zientzia azoketan egunean bertan egoten zen izena emateko aukera, baina oraingoan online bakarrik apuntatu ahal izango da, eta maiatzaren 15a izango da azken eguna.
- Zientzia Azokari buruzko informazio gehiago HEMEN (izena emateko egin klik intereseko tailerarren ordutegietako batean, eta bete formularioa)