Dragoiaren argazkia eta skaterrak nagusi inauterietako argazki lehiaketan

Barren 2025ko mar. 12a, 13:29

Gaur bukatu da BARRENen Inauterietako Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazkiei botoa emateko aukera eta dagoeneko baditugu irabazleak.

Batetik, Jose Ramon Cabrera Cidek bidalitako Birakauterietako dragoiari ateratako argazki koloretsuak jaso du publikoaren saria, boto gehien eskuratu baititu, 951 boto, hain zuzen ere. Mila Fernandez Romanek bidalitako Roses izeneko argazkiak ere boto ugari jaso ditu, 658. Bertsio Gauean ere nabarmendu zen talde hori, lehen saria irabazi baitzuen taldekako lehian. Publikoaren Saria irabazteagatik Errigoraren produktu sorta jasoko du saritzat Cabrerak. 

BARRENeko epaimahaiak emandako saria, berriz, Lore Bereziartuak irabazi du "Skaterrak" izeneko argazkiagatik. Argazkiko protagonistek erakusten duten inauterietako berezko jarrera nabarmendu du epaimahahaiak. Saritzat Abatetxe landetxean bi lagunentzako gaua eta gosaria jasoko du (Danobatek emandako saria). 

Lehiaketara aurkeztutako 37 argazkiak hemen ikus daitezke. Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta baita botoa ema duzuen herritar guztioi ere.