1957

Barrutia jatetxean agur bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025ko mai. 2a, 10:00

Carmen Agirregomezkortak lagatako argazkia 1957. urtekoa da. Neska gazte kuadrilla ageri da bertan, Carmen Larrañagaren “despedidan”, denak ere sanpedrotarrak. Barrutia jatetxean egin zuten bazkaria, gaur egun Banco Santander dagoen lekuan. Carmenen esanetan, ederki eta umore onean pasatu zuten eguna. 

Hauek dira erretratuan azaltzen diren herritarrak: 

  • Goian, ezkerretik eskumara: Jesusa Arrillaga (Aranburu baserrikoa), Pakita Zigorraga (Ipintza baserrikoa) eta Jesusa Kortabarria (Otso Txiki baserrikoa). 
  • Behean: Maria Zigorraga (Ipintza baserrikoa), Carmen Larrañaga (Legarda baserrikoa), Carmen Agirregomezkorta (Arraitza baserrikoa) eta Felisa Balzola (Otso Handi baserrikoa).