Gerraostean egin zuten lehenengoetariko dantza saioa izan zen. Jose Zubiaurre: “Gerraostean dantza egitea ez zen oso ohikoa izaten. Ermuko hau lehenengo aldietakoa izan zen”.
Hona hemen ezpata-dantza egiteko prest agertu ziren dantzariak, lehen ilaratik eta ezkerretik hasita: Juanito Iriondo, Enrike Gil Patri, Julian Iriondo, Jose Juaristi, Mikel Gorostiza, Jose Zubiaurre Balle, Paco Juaristi eta Anjel Aizpitarte.