Musika tresna ezberdinak ezagutzeko egunak izango dituzte Mendaroko Ameikutz musika eskolan

Barren 2025ko mai. 6a, 09:27

Mendaroko Ameikutz musika eskolak ateak irekiko ditu maiatzaren 12tik 15era, musika tresna ezberdinak ezagutzeko aukera emateko herritarrei.

Ameikutz musika eskolatik jakinarazi dute datorren astean eskolako atea irekiko dietela musikazaleei aukera izan dezaten han eskaintzen dituzten musika tresna ezberdinak ezagutzeko. Horretarako, baina, izena eman behar da, beranduenez ostiralerako, maiatzaren 9rako. Izena emateko bi bide zabaldu dituzte: telefonoa (619 306 493) eta e-posta (iameikutz@gmail.com).

Egunak eta ordutegiak honako hauek izango dira.

  • Maiatzaren 12an: Txistua (18:30-19:30) eta trikitia eta panderoa (18:10-18:30)
  • Maiatzaren 13an: Metala (17:00-17:30) eta biolina (17:45-18:15) 
  • Maiatzaren 14a: Gitarra (19:30-20:00)
  • Maiatzaren 15a: Perkusioa (19:15-19:45)
  • Maiatzaren 20an: Pianoa (17:00-17:30)