Sanbartolomeak 2024

Sanroketarrak taldea izan da azkarrena goitibehera jaitsieran

Barren 2024ko abu. 31a, 15:31

Izen ezaguna da sanroketarrena Elgoibarko goitibehera jaitsieretan, urte luzez lehiatu baitira. 

Orain, gaztetu egin da sanroketarren saga, lehenago lehiatzen zirenen semeek ere hartzen baitute parte. Aurtengo jaitsieran gazteez osatutako Sanroketarrak 2 taldeak egin zuen denborarik onena, 46 segundoan osatu baitzuten jaitsiera taldea osatu zuten bost lagunek: Beñat Izagirre, Haritz Zubimendi, Danel Santamaria, Unai Zubimendi eta Danel Iriondo.

Bigarren postua sanroketarrak 1 taldeak eskuratu zuen, beteranoek. Irabazleak baino hiru segundo gehiago behar izan zituen Arkaitz Oteizak, Joseba Iriondok eta Iñigo De Los Ojosek osatutako taldeak.

Beraza anaiak, Alejandro eta Pedro, sailkatu ziren hirugarren postuan, 50 segundoko denbora eginda.
Guztira hamabi goitibeherek hartu zuten parte Gazteen eta nerabeen eguneko egitarauan tradizio bihurtu den goitibeheren jaitsieran. Lehiatik kanpo hartu zuten parte Mireia Leiaristik eta Goiuri Urainek osatutako Putrien Kabixa taldeak, errodamendurik gabeko goitibeherarekin egin baitzuten jaitsiera. Abiadura bizian jaitsi ziren euren bolidoan, 45 segundoan. 

Goitibeheren ostean, drift trike erakustaldia eman zuten era horretako hamalau ibilgailuk. Banan-banan jaitsi ziren lehenik eta denak batera gero, saioari amaiera emateko.

ARGAZKI-BILDUMA: