Publikoak Birakauterietako dragoia Maalan dagoen argazkia aukeratu du. Joserra Cabrerak ateratako argazkia da eta 951 boto jaso ditu. Errigorak emandako otarra jaso du saritzat. Epaimahaiak, bestalde, Lore Bereziartuak bidalitako Skaterrak argazkia aukeratu du. Danobatek emandako oparia jaso du saritzat: Abatetxe landetxean bi lagunentzako gaua eta gosaria.
36 argazki bidali dituzte herritarrek lehiaketara. Eskerrik asko modu batean edo bestean parte hartu duzuen guztioi.