Txapelak gutxigatik ihes egin die Lizarralderi eta Arrizabalagari

Barren 2025ko mai. 5a, 16:34

Kepa Arrizabalaga eta Gorka Lizarralde sari banaketa ekitaldian.

Kepa Arrizabalaga eta Gorka Lizarralde palistek GRABNI txapelketako finala jokatu zuten zapatuan, Gasteizen, eta esku eskura izan zuten garaipena.

Elgoibartarrek Gipuzkoa ordezkatu dute Federazioen arteko GRABNI txapelketan, eta Aznarezek eta Erburuk osatutako Nafarroako bikotea izan zuten aurkari finalean. Gipuzkoarrak 23 eta 22 joan ziren aurretik markagailuan, baina azken hiru tantoak segidan egin zituzten nafarrek, eta 25-23 irabazi zuten paleta goma modalitateko finala. Lagunak Pilota Eskolako palistek aurreikusten zuten moduan, parekotasun handiko neurketa izan zen, parez pare joan zen markagailua, eta ordubete eta 45 minutuko iraupena eduki zuen finalak. 

Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Aaba, Errioxa eta Iparraldeko sei bikotek elkarren aurka jokatu zuten ligaxka batekin hasi zen txapelketa, eta lehen jardunaldian finalera ailegatu diren bi bikoteek jokatu zuten elkarren aurka, Altzako pilotalekuan. Partida estua izan zen hura ere, eta 22-25 gailendu ziren Aznarez eta Erburu. Ligaxkako porrot bakarra izan zen elgoibartarrentzat, eta finalean iritsi da bigarrengoa, aurkari berdinen kontra.

Kategoria guztietako finalistak Ogueta pilotalekuan egin zuten sari banaketan. Arg. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza.