Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats jaia egingo dute domekan Senperen (Lapurdi), eta hara joateko autobusa antolatu dute Mendaron In Leike kultur elkartekoek. Atzo zen izena emateko azken eguna, eta ikusita autobus handi bat betetzeko behar beste jende ez zutela, debarrekin eta itziartarrekin batera antolatuko dute, izena eman dutenentzako zerbitzua bermatzeko. Mendaron iragarria zuten 18:00etan izango zela bueltako autobusa, baina Deba-Itziarren 19:30erako zuten jarrita ordua, eta egitaraua ikusita, erdibideko ordu bat jartzea erabaki dute. Hala, 19:00etan hartuko dute bueltarako autobusa.