'Animali kontuak' ipuin kontaketa saioa antolatu dute Mendaron biharko

Barren 2025ko mai. 5a, 16:07

Liburuaren Naziorteko Eguna oporraldian egokitu zela-eta, egun horren bueltan egin ohi duten ipuin kontaketa-saioa bihar, maiatzaren 6an, egingo dute Mendaron. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta.

Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalariaren Animali kontuak saioa iragarri du Mendaroko Udal Liburutegiak biharko. Animalien inguruko ipuin, kontu eta kantuez osatutako saioa izango dela aurreratu dute. Mendaroko liburutegian izango da saioa, 18:45ean hasita.