BARRENek Inauterietako argazki lehiaketa antolatu du eta parte hartzeko gonbita egin die bere irakurleei.
Parte hartu nahi dutenek www.barren.eus webgunera igo edo 688 655 658 telefono zenbakira bidali beharko dituzte argazkiak (partaide bakoitzak 3 gehienez).
Martxoaren 5a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna, eta ondoren, bozketa hasiko da. Bi sari egongo dira, epaimahaiarena eta herritarrena. Martxoaren 6tik 10era bitartean hiru argazki gustukoenak aukeratzeko bozketa egingo dute herritarrek, eta martxoaren 12an jakinaraziko ditugu irabazleak. Lehen saria bi lagunentzako gaua eta gosaria Abatetxe landetxean izango da, eta bigarrena Errigorako produktu sorta.
Jasotako argazkiak Barrenen artxiboan gordeko dira, eta, noizbait argitaratuz gero, egilearen izena adieraziko da.