Gure bueltan izan ohi diren lapurreta ohikoenak zeintzuk izaten diren azaldu eta horiek saihesteko argibideak emango ditu Ertzaintzak, gaur (ekainak 17) Elgoibarren.
Azken bi ikasturteetan modu esperimentalean probatu dute EKI digitala Arizmendi, RM Azkue, Haurtzaro, San Fermin eta Elgoibar ikastoletan. Ikastetxeotan, DBHko lehen zikloko ikasleek ez dute eskola libururik erabili: eduki digitalen bidez eman dituzte eskolak. (bideoa dauka)
Paella jana antolatu zuen CD Elgoibarrek, aurtengo futbol denboraldiari amaiera emateko. Joan den zapatuan batu ziren jokalari, entrenatzaile eta gurasoak Maalako parkean, eta giro onean pasatu zuten eguna. (argazkiak dauzka)
Ekigain jaia antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak ekainaren 23rako. Sua, ura, natura, jan-edana, dantza eta musika izango dira, besteak beste, jaiko osagaiak.
19:00etatik aurrera dastatu ahal izango dira Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketara aurkeztutako pintxoak, herriko 18 tabernatan. Barixakura bitartean tabernariek espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da.
Datorren domekan (ekainak 21), hautetsontzi erraldoiak eraiki, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte Baionan, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Elgoibarko herri batzordeak Donostiako Anoetan egingo den ekitaldira joateko deia egin du. Bertsotan zabaldu dute festara joateko deia (goiko bideoan). Haizea Beristainek idatzitako bertso bat abestu zuten hainbat lagunek Kalegoen plazan. Era berean, Donostiara joateko tikeak salgai jarri dituzte dagoeneko.
Gaur hartu dituzte karguak Udal Gobernua osatuko duten ordezkariek, eta zinegotziek emandako botoekin Ane Beitia (EAJ) aukeratu dute Elgoibarko alkate. Mendaron, berriz, Sonia Garciak (EHBildu) berretsi du alkatetza.
Sanlo kirol-taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, ekainaren 20an egingo dute hirugarren Eskubaloi Eguna, denboraldi amaierako Sanlo Festarekin batera.
09:00ak aldera gertatu da istripua Debarako bidean, gasolindegira orduko, eskubitara dauden garaje batzuen parean. Garaje aurrean maniobretan ari zen auto batek bertako langile bat harrapatu du, eta han inguruan zeudenek deitu dute Udaltzaingora abisua emanez.
Heziketa zikloetako diplomak banatu dituzte, gaur arratsaldean, IMHn, eta ekitaldi hori bera baliatu dute 2015eko IMH sariak banatzeko. Lau sari banatu dituzte, eta horrez gain, bi aipamen berezi egin dituzte. (argazkiak dauzka)
Elgoibarko Errigora taldeko kideek jakinarazi dutenez, Elgoibarko eta Mendaroko 70 etxetara iritsi dira aste honetan Nafarroako hegoaldeko kontserba loteak. Guztira, 2.320 kontserba poto eskatu dituzte elgoibartarrek eta mendaroarrek.
Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren, Udal Gobernua osatzeko pleno bereziak egingo dituzte zapatuan, ekainaren 13an, Elgoibarren eta Mendaron.
Ramon Garcia Gobike taldeko txirrindulari elgoibartarrak master mailako Euskadiko erlojupeko proban parte hartu du, eta hirugarren postuan sailkatu da Master 30 kategorian.
Datorren zapatuan, hilaren 13an, hasiko da bainu denboraldia Mintxetako igerilekuetan. Irailaren 6ra arte egongo dira zabalik.
Aurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Debabarrena eskualdean (Elgoibar, Mendaro, Deba, Eibar, Mutriku eta Soraluze) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua.
Guztira 75 proposamen jaso dira apirila eta maiatzean zehar, herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez.
Proposamen horietatik 10 aukeratzeko batzar irekia egingo da ekainaren 11an Elgoibarko Kultur Etxean.
Hamargarren ‘Gasteizko Mendiak’ mendi lasterketa jokatu zuten joan den zapatuan, Gasteiz inguruko mendietan. 874 lagun batu ziren irteeran, tartean 74 emakume. Xabier Alzola eta Arantzazu Perez de Arenaza, gizonezkoan lehena eta emakumezkoetan bigarrena, izan ziren 61 kilometroko ibilbidea egiten azkarrenak. Gure ordezkarien artean, Ainhoa Lendinez eta Gorka de la Horra izan ziren onenak.
Joan den ekainaren 6an hasi zen Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa Kanadan, eta Espainiako selekzioak munduko txapelketa batean jokatzen duen estreinako partida jokatuko du gaur, 22:00etatik aurrera, Costa Ricaren aurka. Espainiako taldearekin parte hartuko duen Eli Ibarrarentzat egun handia da gaurkoa, mundial batean debuta egiteko aukera baitu.
Ekainaren 16tik 19ra egingo da Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketa. Iaz parte hartze marka ezarri zuen lehiaketak, 32 partaiderekin. Aurten, aldiz, 18 izango dira parte hartuko duten tabernariak. Horien artean ez daude orain arteko sei edizioetan epaimahaiaren saria irabazi duten hiru tabernak: (Txarriduna (3), Gabi (2) eta King-Kong (1). Pintxoen prezioa izango da beste berrikuntzetako bat.
Pedro Perez Fernandez mendaroarra da Gipuzkoako Gurutze Gorriko presidente berria. Orain arte Enrike Sanmaniegok bete duen lekua beteko du aurrerantzean.
Goizeko hamaiketan hasi dute festa giroa Elgoibarren, aldi berean egin diren bi ekitaldi nagusirekin. (argazki bilduma dauka)
Euskadiko selekzioak irabazi du VIII. Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa, finalean Valentziako selekzioari 28-24 irabazita. IMH kiroldegi berrian jokatu dute txapelketa asteburuan.
Elgoibarko Udalak Azkue auzoan, IMH eta Makina Erremintaren museoaren artean, eraiki duen kiroldegi berria inauguratuko dute bihar, hilak 6, Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa jokatuko baita bertan. Udal Kirol Patronatuko zuzendari Ramon Mugicak kirol instalazio berriari buruzko xehetasunen berri eman dio barren.eus atariari.
Azken urteetako ohiturari eutsiz, ikasturteari agur esateko Oin-alai berezia egin dute gaur goizean. Atxutxiamaikako hezitzaileak, Kiribil barraskiloa eta Txutxi eta Maika izan dira eskolarako bideari kolorea eta musika jarri dizkiotenak. (argazkiak dauzka)
Euskal Herriko kantari onenen bila dihardute ETB1eko ‘Stars. Izarrak Kalean’ saiokoek, eta gaur Elgoibarren jarri dituzte kantuan lehiakideak. Kalegoen plazan, San Bartolome parrokiaren atari aurrean, jarri duten eszenatokian aritu dira kantuan, eta ikusleak izan dituzte epaimahai. (argazkiak dauzka)
Malako Jai Batzordeko kideak hasi dira San Bartolome jaietako egitaraua osatzeko lanean. Ekarpen eta ideiak jasotzeko bilera irekia deitu dute gaurko (ekainak 4).
Elgoibarko Izarrak kudeatzen dituen Elgoibarko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak udarako hainbat ekintza antolatu dituzte, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Era berean, Ludotekak Aste Nagusia ospatu zuen joan den astean. (egitaraua eta argazkiak dauzka)
Indartsu amaitu dute denboraldia CD Elgoibarko infantil mailako bi taldeek. Infantil Txiki taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi du, eta honenbestez, Ohorezko Infantil Mailan jokatuko du hurrengo denboraldia. Lehen mailan diharduen infantil taldeak, berriz, 2-3 galdu zuen Euskalduna taldearen aurka Zumaian jokatu zuen finala. Futbol denboraldiari amaiera emateko jaia egingo du CD Elgoibarrek ekainaren 13an, eta paella jana izango da berrikuntza nagusia.
Genero Indarkeriaren eta Sexu Erasoen Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Udal Jarduerarako eta Erakundeen Arteko Koordinaziorako Protokoloa sinatu dute gaur herriko hainbat eragilek: Elgoibarko Udalak, Ertzaintzak, Osakidetzak, Lanbidek, Elgoibarko Herri Eskolak, Elgoibar Ikastolak eta Elgoibar Arreiturre BHI institutuak.