Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Musika Eskolak Erromeria Familian izeneko ekimena antolatu dute bariku arratsalderako, Udalarekin elkarlanean.
Morkaikoren Egunean egin zituzten Elgoibarko Mendi Itzulia eta Itzulitxoko zenbait une jaso ditugu honako bideoetan.
Amateur mailako zein eskolarteko mailako Gipuzkoako gimnasia erritmikoko txapelketa jokatu zuten, maiatzaren 14an, Irunen, eta dominak irabazi zituzten hiru gimnasta elgoibartarrek, taldekako lehian.
Gipuzkoar erako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiak jokatu dituzte asteburuan, Legazpian eta Errenteria-Oreretan. Azken horretan lehiatu ziren B (2009tik 2011ra artean jaiotakoak) eta A sailetakoak (2012tik 2014ra artean jaiotakoak), eta Unax Ansola izan zen Elgoibarko ordezkari bakarra.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren finalak jokatu zituzten, joan den zapatuan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Hiru palista elgoibartar lehiatu ziren horietan.
Elgoibarko Udal Gaztelekuak 2004-2009 urteetan jaiotakoentzat udalekuak antolatu ditu, eta gainera, hainbat irteera eta tailer ere prestatu dituzte datorren udarako.
Kontzertu Ibiltaria edo Pintxo-Concert izena jarri diote musika eskolakoek eguenerako, maiatzak 19, antolatu duten ekimenari.
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 525.000 euro bideratuko ditu Elgoibarko tren geltokia eraberritzeko lanak gauzatzeko.
Atzo mendiak hartu zituzten elgoibartarrek eta gaur herriko kaleak izan dira jendez bete direnak, 700dik gora antxitxikari batu baititu Jose Gurrutxaga krosak. Eta ikusleak ere ez dira gutxi izan.
Batzelonako Fundació Handbol Sant Vicenç eskubaloi taldeak irabazi du barikutik gaur arte Olaizagan jokatu duten Lehen Nazional Mailarako igoera fasea. Etxeko taldeak, Alcorta Forging Groupek, bigarren bukatu du Lauko Finala; baina, saririk gabe.
Gipuzkoako Erlojupeko txapelketa jokatu zuten zapatu arratsaldean (hilak 14) Ezkio-Itsason, eta Elgoibarko Lagun Taldeako txirrindulari gaztetxoak birritan igo ziren podiumaren gorenera. Infantil nesketan Aroa Saez txirrindulari gazteak eta haren bi taldekideek Gipuzkoako txapeldunen mailota jantzi zuten.
Arkeologia esperimentaleko saioa antolatu zuen Mendaroko Arno Guraso Elkarteak atzorako Elgoibarko Hezur Museoarekin elkarlanean eta 40 bat lagunek parte hartu zuten.
Mendizaleentzako egun seinalatua da gaur Elgoibarren, Morkaikoren Eguna; eta, euren aldarrikapenak kalera ateratzeko baliatu dute Karakate Bizirik taldekoek.
Gauzak egiteari, antolatzeari, lagatzen zaioenean kosta egiten da berriro hastea, ohiturak berrskuratzea, arrankatzea. Ez da izan Morkaikoren Egunaren kasua. Lehenago moduan edo indarberrituago egin dute gaur hamargarren ekitaldia.
Sanloko zaleek harmailetan sekulako giroa sortu duten arren, zaleen babesa ez da nahikoa izan Alcorta taldearentzat, eta porrot batekin hasi du Lehen Nazional Mailara igotzeko fasea.
Sasoi berrirako jantzita. Halaxe dator aste honetako BARREN aldizkaria. Hemendik aurrera, txikiagoa izango da, baina lehen bezain mamitsua.
Andrea Osorok (Elgoibar, 1992) bere azalean bizi izan zuen gordofobia, hau da, loditzeko beldurra. Gorputz perfektuaren bila, kulturismora iritsi zen, eta Espainiako txapelketan parte hartu zuen. Txapelketa irabaztea zuen helburu, baina bigarren egin zuen. "Sekulako porrota" izan zen hori berarentzat, eta orduan konturatu zen gorputz perfektua bilatze hori obsesio bilakatu zitzaiola.
Karakaten bi haize errota ezartzeko asmoa agertu zuen otsailean Green Capital Development 135 enpresak, eta geroztik, aurreproiektu hori gauza ez dezaten lanean ari dira Soraluzeko Udala eta Elgoibarko eta Soraluzeko Karakate Bizirik plataformak [Elgoibarko Udaletik esan dute ez dagoela proiekturik eta inork ez diela eskaerarik egin, baina gaiaren jarraipena egiten ari direla]. Plataformatik nabarmendu dute ondare natural eta arkeologiko handiko eremua dela Karakatekoa, "zaindu beharrekoa", eta energia ekoizpenak naturarekin eta justizia sozialarekin bateragarria izan behar duela. Domekan protesta martxa egin zuten eta bihar egitasmoaren kontra daudenen argazkia aterako dute Kalegoen plazan, 14:00etan. Sinadurak biltzeari ere ekingo diote.
Elgoibarko Udalaren eskariz, Badihardugu euskara elkarteko kideek hamabost elkarrizketa inguru egingo dituzte, gerraostetik 80. hamarkadara bitarte, Elgoibarren euskalgintzan egindako lanen testigantza jasotzeko. Elkarrizketok landu, eta Ahotsak.eus web atarian jarriko dituzte ikusgai urte bukaerarako.
Lizasagar Sagartokiko sagastiak zein naturgunea ezagutu eta bertan ekoizten dituzten produktuak dastatzeko aukera izan zuten Hurbiltzen egitasmoan parte hartzen diharduten familiek, joan den martitzenean.
Taupadak Zinemakopa antzezlana taularatuko du maiatzaren 27an Herriko Antzokian, eta dagoeneko sarrerak salgai daude.
Biraka dantza taldeko Elgoibarko, Eibarko eta Soraluzeko 210 ikaslek hartu zuten parte Biraka Barra ikuskizunean.
Pertsona migranteak erregularizatzeko sinadurak biltzeko mahaia jarriko dute, gaur arratsaldean, Mendaron.
Idazteko zaletasuna sustatzeko asmoarekin 'Bota literak!' izeneko idazle gazteen taldea sortu dute aurten, 12tik 15 urtera bitarteko neska-mutilez osatua.
Elgoibarko Euskaraldia Taldeak Kike Amonarriz euskaltzale eta soziolinguistika ekarriko du Elgoibarrera martitzenean, hilaren 17an, Euskaraldia ariketa sozialaren inguruko gogoeta pertsonala egitera.
Azkeneko kanpainaren balorazio oso ona egin du Errigorrak, eskaria inoizko handiena izan delako. 10.000 etxe edo despentsatara iritsiko dira aurten, iaz baino %20 gehiagora.
171 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko Udalak, antolaturiko V. Idazlan lehiaketara, eta horietatik 27 saritu ditu Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok osaturiko epaimahaiak.
Bizipen zientifikoak Elgoibarko herriari zabalduko dizkiete herriko haurrek datorren maiatzaren 21eko I. Zientzia Azokan.