Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak jendaurrean erakutsi zituzten zapatuan egin zuten Elgoibarko Zientzia Azokaren estreinako ekitaldian, eta asko izan ziren Lekuederren jarri zuten karpara hurbildu ziren herritarrak.
Merkataritza egunaren barruan, bigarren eskuko azoka egin zuten zapatuan, Mendaron. Guztira, 23 erakusmahai jarri zituzten, eta denetarik aurki zitekeen haietan: liburuak, jolasak, arropak, bitxiak, bestelako apaingarriak...
Hondakin organikoen bilketa indartzeko aurrez aurreko bisitak egiten ari da Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea. Zehazki, jangela propioa duten enpresak, industrialdeetan kokatuta dauden eta hondakin organiko ugari sortzen dituzten enpresak eta industrialdeetako jatetxeak bisitatzen ari da.
Ibaiak biziberritzeko Merlin proiektua aurkezten izan ziren joan zen astean Altzolan EHUko ikertzaile talde bat eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamenduko ordezkariak. Adar askoko proiektua da Merlin, baina horren barruan, hamar presa txiki bota nahi dituzte Deba ibaian, uraren fluxu naturala eta arrainen migrazioa errazteko, bai eta uholde arriskua murrizteko ere.
Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Musika Eskolak antolatuta, erromeria egin zuten atzo Azkueko berdegunean, eta giro ezinhobean pasatu zuten arratsaldea ume zein helduek.
Geolodia-Gipuzkoak antolatuta, ibilbide geologiko gidatua egin zuten Elgoibarko, Eibarko eta Soraluzeko hainbat gunetan zehar. Bertaratu ziren herritarrek duela 80-110 miloi urte gertatutako gertaera geologiko berezien aztarnak ikusi ahal izan zituzten hiru herriotan.
Elgoibarko Zientzia Azoka egingo dute bihar (maiatzak 21), Lekuederren. 38 postuz gain, bederatzi bizipen zientifiko bizitzeko aukera izango da azokan.
Udazkenean egingo da Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioa. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta, dagoeneko, zabalik dago entitateek izena emateko aukera.
Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu dute maiatzaren 24rako.
Elgoibarko ikastetxeetako ikasleek lehorreko ekosistemetako bizitza landu dute ikasturte honetan, Eskolako Agenda 2030 programan. Gai horren inguruko hainbat konpromiso hartzeaz gain, proposamen zehatzak ere aurkeztu dizkiete udal ordezkariei.
San Bartolome eta santana jaiei begira lehiaketa bana antolatu dute Elgoibarko eta Mendaroko udalek.
San Pedro kalea eta Lerun industrialdea lotzen dituen San Pedro zubia zaharberritzeko lanak amaitu berri dituztela jakitera eman du Udalak.
Goikolarako landa-bidea egonkortzeko eta bidean babesak jartzeko lanak hasi ditu Mendaroko Udalak.
Haur-parkeak berritzeko eta mantentzeko planaren barruan, Altzolako haur-parkea birmoldatzeko lanei ekin die Elgoibarko Udalak.
Hurbiltzen egitasmoan parte hartzen duten guraso batzuek euskara ikasteko nahia adierazi dute, eta horren haritik, euskara ikasteko taldetxo bat sortu da.
Eibarren dagoen Debabarreneko neguko aterpeak etxerik ez duten ehun lagun inguru jaso ditu abendutik apirilera arte.
Haur eta gazte transexualei eta haien familiei bidea errazagoa egiteko ahaleginean ari dira Naizen elkartean eta asteartean Mendaron izan zen bertako koordinatzaile Bea Sever Egaña (Londres, 1973), Arno Guraso Elkarteak gonbidatuta.
Asola Berri bolatokian jokatutako 51. Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketaren zazpigarren jardunaldian etxean gelditu zen garaipena, Asola Berriko Bittor Ugarteburu gailendu baitzen.
Gazte Euskaltzaleen Sareak bultzatuta Euskara aurrera manifestazioa izango da Donostian, zapatuan, maiatzaren 21ean. "Herri bultzada berri bat" abian jartzera deitu dituzte euskaltzale guztiak, uste baitute egungo hizkuntza politikak ez direla "aski" euskarak dituen "erronkei" eta "zailtasunei" erantzuteko.
Iaz galdu zuen maila berreskuratzetik gertu gelditu da Alcorta Forging Group eskubaloi taldea, baina ezin izan du gauzatu denboraldi hasieratik zuen helburua. Halere, pozik daude taldeko eta Sanloko arduradunak Olaizagan jokatutako igoera fasean bizitakoarekin.
Katalanez filmatutako Carla Simon zinemagilearen (Bartzelona, 1986) 'Alcarràs' filma ikusteko aukera izango da asteburuan Elgoibarko Herriko Antzokian. Lleidako nekazarien egunerokoa erakusten duen pelikula hau fenomenoa bilakatu da Lleidako herri txiki askotan sortu duen ikusminagatik.
Anfibioak ikustera joateko irteera antolatu du Morkaiko Mendizale Elkarteak maiatzaren 27rako. Gauez egingo dute, eta Ander Izagirre elgoibartarra izango dute gidari, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide dena.
Euskadiko txapelketarako puntuagarria den Enduro Txapelketa antolatu du Urnobitza Kirol Klubak domekarako, maiatzaren 22rako, eta Urruzunon izango da aurrenekoz.
Apirileko Feria antolatu zuen Mendaroko Aitzbeltz tabernak zapaturako. 12:00etarako zuten iragarria jaiaren hasiera, baina berandutu zen, kanpotik etortzekoak ziren dantzarietako batzuk koronabirusa harrapatu zutelako eta atzeratu zirelako.
C.D. Elgoibarko gizonen bigarren taldeak Gizonezkoen Gorengo Mailara igotzea lortu du, matematikoki, igoera fasea amaitzeko jardunaldi baten faltan.
Igoera fasean lehiatu zen Alcorta taldeaz gainera, Sanloko beste talde batek ere partida garrantzitsua jokatu zuen joan den asteburuan Olaizaga kiroldegian, Gipuzkoako Kopa Txapelketako finala, hain justu ere.
Euskaraldiaren barruetan aztarka jardun zen Kike Amonarriz soziolinguista atzo Elgoibarren, Elgoibarko Euskaraldia Taldeak eskatuta. Euskaraldia nazio mailako ariketa noiz, zergatik eta zertarako sortu zuten azaldu zuen eta lorpenak eta erronkak aletu zituen gero.
Debabarrenako musikariz osatutako Debabarrenako Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du domekan (hilak 22) Elgoibarko Herriko Antzokian.