Elgoibarko V. Maala Azkarate Igoera jokatuko dute zapatuan (uztailak 18), Maalako jaien barruan. Berezia izango da aurtengo igoera, 1981ean korrikako probako errekorra (20:40) ezarri zuen David Slater atleta britainiarra Elgoibarrera etorriko baita beste behin ere (2011n ere izan zen Elgoibarren; goiko argazkian). Bere bizitzari buruzko dokumentala grabatzen dihardute, eta Azkarateko igoera eta errekorrari buruzkoak ere eraman nahi dituzte dokumentalera.
Elgoibarko gazte talde batek Jaiki izeneko taldea sortu du. Taldekideek jakinarazi dutenez, gizarteko hainbat arazo gazteen ikuspegitik landu eta irtenbideak sustatzeko eratu dute Jaiki taldea.
Aurten ere herri bazkaria antolatuko du Elgoibarko Izarrak Txiki egunerako, abuztuaren 25erako. Aurten gainera, Internet bidez erosi daitezke bazkarirako txartelak. Uztailaren 27a da izena emateko azken eguna.
Beasainen hasi eta amaitu diren iraupen luzeko hiru mendi proba jokatu dira asteburuan: Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi. Joseba Elustondo elgoibartarrak 35 ordu eta 48 minutuan amaitu zuen lehenengoa, 168 kilometroko ultratrail mendi proba. Goierriko Bi Handiak proban 13 elgoibartarrek hartu zuten parte, tartean hiru emakumek; eta azkenik, Ainhoa Lendinezek bigarren postua eskuratu zuen estreinako aldiz egin duten Marimurumendi mendi maratoian (sailkapenak, argazkiak eta bideoak dauzka)
Morkaiko mendizale elkarteak Debabarreneko lehen raida antolatu du irailaren 26rako. Mendia eta orientazioa uztartzen dituen proba izango da eta Euskal Herriko raid ligaren barruan jokatuko da. Elgoibarren prestatu dute ibilbidea.
Barixakuan (uztailak 10) hasi eta domekara bitartean jokatuko da aurtengo Ehunmiliak ultratrail mendi proba. Beasainen izango da irteera 18:00etan, eta gauerdi inguruan iritsiko dira Azkarate gainera. Elgoibartarren artean, Joseba Elustondok eta Iban Fernandezek eman dute izena.
Elgoibarko Udalak Babes Ofizialeko hamasei etxebizitza eraikiko ditu Uparitzaga kaleko 16. zenbakian, eta dagoeneko zabaldu dute zozketarako izen emateko epea.
Idoia Artetxek hartuko du aurrerantzean San Lazaro zahar egoitzaren kudeaketaren ardura.
40 + 15 Tenis eta Padel elkarteak antolatuta, Elgoibarko VIII. Tenis eta Padel Txapelketako finalak jokatu zituzten joan den zapatuan Mintxetan.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko irakasle bat eta bi ikasle Txinako Tianjin hirian izan dira, eta parte hartu dute "China Skills - 2015 National Vocational Students Skills Competition" nazioarteko topaketan.
‘Stars. Izarrak Kalean’ telebista saioko bigarren atala Elgoibarren grabatu zuten, joan den ekainaren 5ean, eta domekan eman zuen ETB1ek. Sarean ere jarri dute ikusgai. (bideoa dauka)
Julen Umerez eta Xabier Murgiondo Ulma taldeko txirrindulariek erakustaldia eman zuten Javier Ezenarro zenaren omenezko txirrindulari lasterketan. Bi taldekideak eskutik helduta sartu ziren helmugara.
Ermua 3x3 Saskibaloi txapelketaren estreinako edizioa jokatu zuten zapatuan Ermuko Cardenal Orbe plazan. Elgoibarko Dinamo Kalimotxo eta Bilboko Garaitu taldeak ailegatu ziren finalera eta elgoibartarrak nagusitu ziren.
Aire Libreko Zine Emanaldiak hasiko dira gaur, hilak 3, Kalegoen plazan. Ocho apellidos vascos filma izango da eskainiko duten aurrenekoa eta umeentzako Rio2 filma emango dute zapatuan (uztailak 4).
Kida Events elkarteak EDF (Elgoibar Dance Festival) jaia antolatu du. Zapatu honetan (uztailak 4) izango da, 17:00etatik aurrera, Albitzurin. Iaz egin zuten estreinako jaia, eta bigarren hau handiagoa izango dela aurreratu dute. Aurten Euskal Herriko eta nazioarteko DJ onenekin osatu dute kartela.
Azaleko minbiziaren inguruko sentsibilizazio-kanpainaren barruan, Elgoibarrera etorri dira gaur AECC minbiziaren aurkako elkarteko kideak. Eguzkiaren arriskutik babesteko hainbat aholku eman dituzte eta nahi duenak aukera izan du fototipoa aztertzeko eta azalaren melanina kopurua neurtzeko.
San Bartolome jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurten ere Elgoibarko Udalak eta, barixakuan, uztailaren 3an, bukatuko dela lanak aurkezteko epea gogorarazi du. Era berean, Elgoibarko Udalak eta Ongarri argazkilari elkarteak antolatu duten kirol argazkien lehiaketa ere martxan da eta uztailaren 15erako aurkeztu beharko dira lanak.
40 + 15 Tenis eta Padel elkarteak antolatu duen Elgoibarko tenis eta padel txapelketa azken txanpan sartu da. Zapatuan jokatuko dituzte finalak Mintxetan. Tenislari profesionalen arteko erakustaldi partida ere antolatu dute antolatzaileek.
Herriko berdegune eta parke publikoetan txakurrak solte ibiltzeko guneak egokitzeko beharra dagoela aldarrikatu dute Elgoibarko zenbait txakur jabek, eta txakurrak aske eramateko guneen aldeko sinadura bilketa kanpaina hasi dute.
Gaur egun denda eta supermerkatuetan erosten dugu esnea, baina orain ez asko baserritarrek eurek banatzen zuten esnea etxez etxe. Pedro Arrillaga Garate 12 urterekin esnea saltzera joaten zen Eibarrera. Han txakur handi bat (pezetaren 10 zentimo) gehiago ordaintzen zuten azunbreko Elgoibarren baino. Bezero asko zituela dio Pedrok ahotsak.com egitasmoan jasota duten pasadizoan. (bideoak dauzka)
Folklores du monde izeneko folklore jaialdia ospatuko da Saint Malo herrian, Bretainian, datorren uztailaren 6tik 12ra bitartean. Antolatzaileek parte hartzera gonbidatu dute Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea.
Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dituzte San Pedro jaiak Idotorben. (argazkiak eta demetako emaitzak dauzka)
Gipuzkoako giza proba txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten domekan Errezilgo Gernika plazan. Itziarko Andutz taldeak irabazi zuen proba eta Mendaroko TopeNatxiok taldeak lortu zuen bigarren postua. Emaitza honi esker, ligaxka eran jokatzen diharduten txapelketako lidergoa eskuratu du Mendaroko taldeak. Txapelketaren final nagusia Elgoibarren izango da uztailaren 18an.
Nazioarteko Mendi Lasterketen Federazioak (ISF) antolatuta, kilometro bertikalen Europako Txapelketa jokatu zuten barixakuan Chamonixen (Frantziako Alpeak). Maite Maiora mendaroarrak hirugarren postua eskuratu zuen.
Elgoibarko institutuak gonbidatuta diplomak banatzera Herriko Antzokira joan behar zuen Iñigo Larizek Nahaste Borraste proba amaitu eta bat. Ez dakigu zeukan presagatik izan den ala sasoi betean dagoelako, baina sekula baino azkarrago amaitu du proba, eta 11 segundoan ondu du berak 2012an ezarri zuen errekorra. 17 minutu eta 50 segundoan ezarri du errekor berria. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez izan da azkarrena. (argazki biduma eta sailkapena dauka)
Mendaroko Dantza Modernoen Taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du gaur (ekainak 26) Mendaroko Goñati pilotalekuan.
Elgoibarko bi auzotan ospatuko dituzte jaiak asteburuan. Altzolan ez dira oraindik amaitu sanjoanak eta Idotorben sanpedroak hasiko dituzte gaur (ekainak 26) arratsaldean. (egitaraua dauka)
Bidegi, Gipuzkoako autobideak kudeatzeko sozietate publikoko zuzendaria izango da Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkate ohia.