Gipuzkoako Enkarterrietako Asto lehiaketa egin zuten atzo Lazkaon, Astotxo Egunaren barruan. 95 parte hartzaile izan zituen lehiaketak, eta guztien artean, Txomin Arriola elgoibartarraren Leonor astoa izendatu zuten asto eme dotoreena. Miguel Gabirondoren Fermin astoa aukeratu zuten asto ar ederrena.
Txankakua Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak jakinarazi ditu Eguberrietako zozketako zenbaki saridunak. 1.800 euro banatuko dituzte Txankakuako dendetan erosketak egin dituzten bezeroen artean.
Gaur zuten hastekoa Espainiako Auzitegi Nazionalean 04/08 sumarioan auzipetuta dauden Joseba Zinkunegi eta ezker abertzaleko beste 34 kideren kontrako epaiketa, baina gaur goizean bertan Guardia Zibilak ezker abertzaleko abokatuen kontra hasitako operazioa dela-eta, gaurko saioa bertan behera lagatzeko eskatu dute goizean goiz auzipetuek.
Gaur arratsaldean zabalduko dute Olaso industriagunea eta Sigma auzoa batuko dituen oinezkoentzako pasabidea. 18:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia.
Markel Olano Batzar Nagusietako EAJko bozeramailea Elgoibarren izan da gaur. Goizean Elgoibarko lau enpresa-bururekin batzarra egin du haien egungo egoera eta etorkizunera begira dituzten beharrak ezagutzeko, eta segidan, Meka eta IMH Lanbide Heziketako zentroak bisitatu ditu.
Espainiako Ehiza Xehe txapelketako finalaurrekoa jokatu zuten zapatuan Castillejo de Robledon (Soria) eta Arkaitz Egaña ehiztari elgoibartarrak bigarren egin zuen. Sailkapen horri esker, Espainiako txapelketako finala jokatuko du, San Anton egunean, urtarrilaren 17an, Toledon.
Gabonetako Euskarazko XX. Ipuin Lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak Debabarrenako gaztetxoentzako, eta joan den abenduaren 24an banatu zituzten sariak Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzarekin.
Olentzerori testigua hartuko diote gaur gauean Errege Magoek eta opariak ekarriko dizkiete gauean hainbat umeri. Arratsaldean kalejiran ibili dira Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan barrena. (argazki bilduma dauka)
Estreinako aldiz egin da aurten Mendaron San Silbestre eguneko lasterketa, eta antolatzaileek, Mendaroko Txirrindulari Elkarteko lagunek, aitortu dute aurreikuspen onenak ere gainditu dituztela parte-hartzeari dagokionean. (argazki bilduma dauka)
Euria egingo ote zuen beldurra bazen ere, ateri eutsi dio goizean eta jendetza batu da, beste behin ere, Elgoibarko Gabon Zahar ferian. Lehiaketei dagokionez, Joseba Insausti ordiziarraren gaztak irabazi du Urteko Gazta Onenaren Saria. Norberak Landatutako Produktuen Sariketa-Erakusketan, Peio Rubio Txillarrek jaso du lehen saria Barazkien atalean, eta, Mutrikuko Sagarmina baserriko Antonio Iparragirrek jaso du, beste behin ere, lehen saria fruta lehiaketan. (argazki bilduma dauka)
Opariak banatu aurretik herriko umeak ezagutu eta hauen eskutitzak jasotzera etorri dira Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarrera eta Mendarora. Opariak banatu dituena, baina, Elgoibarko Izarrak bigarren urtez jarri duen tonbola izan da. Boletoak euro batean jarri dituzte salgai, eta denetariko opariak eskuratu ahal izan dira: bizikleta, jantziak, jateko produktuak, kirolerako materiala... 13:00ak alderako agortu egin dira boleto guztiak. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)
1992ko abenduaren 24an ikusi zuen argia BARREN astekariak. Olentzeroren erregalua izan zen; Elgoibarko herriari eginiko oparia. Guretzako egun berezia eta seinalatua izanik, begien aurrean duzuen barren.eus atari berritua bistaratzeko egun egokia begitandu zaigu. Hona berrikuntza nagusiak:
Urteko azken eguneko lehen minutuan (abenduaren 31n, 00:01ean) hasiko da Elgoibarko San Silbestre lasterketa herrikoia, eta egun berean, arratsaldez (17:00) egingo dute Mendaron, estreinakoz aurten. Bost kilometroko ibilbidea izango dute biek.
Pello Arrietak eta Javier Elorzak argitaratu dute, elkarlanean, Elgoibar. Garai gatazkatsu baten kronika. 1765-1825 izenburuko liburua. Urte horietan lurralde gatazkak eta liskarrak izateaz gain, gerrak eta inbasioak ere jasan zituen Elgoibarrek eta horien kontakizuna ere egin dute, hein handi batean Ignazio Bartolome Muguruza Iriondo pertsonai ilustreak bere garaian Madrilera bidalitako agiri grafiko baten arrastoan egindako ikerketa-lana baliatuta.
2014 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu zituzten atzo (abenduak 22), Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Kirol Federatuen Sarietan. Herriko 19 kirol klubek beste horrenbeste sari banatu zituzten, eta horrez gainera, Kirol Patronatuak bi sari berezi banatu zituen, Hernandezi bata eta Loiolari bestea. (saritu guztien argazkiak eta merituak dauzka)
Hirugarren urtez jarraian, Gabonetako Haur Krosa antolatu zuen Mendaroko Txirrindulari Elkarteak zapaturako, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ehun ume inguruk izena eman zuten. (argazki bilduma dauka)
Elgoibarko Izarrak tonbola jarriko du bigarren urtez, abenduaren 24an. Erakunde publikoen diru-laguntza jasotzen du kultur elkarteak, baina elkartea ekonomikoki bideragarri egiteko erronkari aurre egiteko autofinantzaketa sustatu nahi dute, eta beste hainbat ekintzen artean, Tonbola jarriko dute aurten ere Kalegoen plazan. 11:00etatik aurrera salduko dituzte boletoak, eta lautik batek saria izango du.
Abenduaren 24an etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi opariak banatzera. 11:00etan hasiko da kalejira Mendaron, eta 11:30ean Elgoibarren.
Elgojaiotza taldeak atzo (abenduak 19) jarri zuen martxan Parrokiako jaiotza. Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoaren bedeinkapena jaso ostean, joan den apirilean zendu zen Juan Mari Osoro "Katxo"ren alargunak eta alabak izan zuten jaiotzari bizia eman zion botoiari emateko ohorea.
Azken partida erabakigarrian Ismael Teran xakelari sevillarrari irabazi ostean, Patrice Etchegarai lapurtarrak irabazi du Elgoibarko Maisuen Nazioarteko 24. Xake Txapelketa.
Gaur, 16:00etatik aurrera, jokatuko dute Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketaren azken jardunaldia. 20:00ak ingururako jakingo dugu zein den aurtengo irabazlea, baina Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak egin duen lana nabarmendu behar da. Parte hartzen ari diren hamar xakelarietatik ELO puntuazio baxuena duen arren, ia amaierara arte torneoa irabazteko aukerak izan ditu.
Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertua eskainiko dute gaur (abenduak 19) San Bartolome Parrokian. Era berean, Elgoibarko Udal Musika Bandak ere egitarau berezia prestatu du eguberrietarako (egitaraua dauka).
Lizarpe Mendi Kluba sortu dute Mendaron, eta haren babesean, Lizarpe lasterketa taldea.
Atzo aurkeztu zuen Elgoibarko Izarrak Euskaldunak Elgoibarren liburua. Kultur Etxeko sotoan, 60 lagunen aurrean, besteak beste, Elgoibarko Izarrako presidenteak, liburuaren babesleek (Danobat eta Udala), liburua idatzi duten sei lagunek, eta liburuan azaltzen diren pare bat protagonistek hitz egin zuten. (argazkiak dauzka)
Sinuosek antolatuta, Hitz lauz diskoa aurkeztuko du Jon Gurrutxagak domekan, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, 19:00etatik aurrera.
Hirugarren urtez jarraian, Eguberrietako Haur krosa antolatu du Mendaroko Txirrindulari Elkarteak, haurren artean kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz. Zapatuan, hilaren 20an izango da, Mendarozabalen, 17:00etan, eta izenemateak lasterketa hasi baino orduerdi lehenago egingo dira han bertan.
Abenduaren 26an izango da Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak urtero antolatzen duen Eguberrietako bertso-jaialdia, eta sarrera “guztiak” agortu direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Elgoibarko hiri bilakaera izenburuko liburua aurkeztuko du Luis Ulazia arkitektu elgoibartarrak gaur (abenduak 18), Elgoibarko kultur Etxean (19:00). Ulaziak 73 urte ditu eta 1981. urtetik 2000. urtera bitartean udal arkitektoa izan zen.