Azken urteetako ohiturari eutsiz, ikasturteari agur esateko Oin-alai berezia egin dute gaur goizean. Atxutxiamaikako hezitzaileak, Kiribil barraskiloa eta Txutxi eta Maika izan dira eskolarako bideari kolorea eta musika jarri dizkiotenak. (argazkiak dauzka)
Euskal Herriko kantari onenen bila dihardute ETB1eko ‘Stars. Izarrak Kalean’ saiokoek, eta gaur Elgoibarren jarri dituzte kantuan lehiakideak. Kalegoen plazan, San Bartolome parrokiaren atari aurrean, jarri duten eszenatokian aritu dira kantuan, eta ikusleak izan dituzte epaimahai. (argazkiak dauzka)
Malako Jai Batzordeko kideak hasi dira San Bartolome jaietako egitaraua osatzeko lanean. Ekarpen eta ideiak jasotzeko bilera irekia deitu dute gaurko (ekainak 4).
Elgoibarko Izarrak kudeatzen dituen Elgoibarko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak udarako hainbat ekintza antolatu dituzte, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Era berean, Ludotekak Aste Nagusia ospatu zuen joan den astean. (egitaraua eta argazkiak dauzka)
Indartsu amaitu dute denboraldia CD Elgoibarko infantil mailako bi taldeek. Infantil Txiki taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi du, eta honenbestez, Ohorezko Infantil Mailan jokatuko du hurrengo denboraldia. Lehen mailan diharduen infantil taldeak, berriz, 2-3 galdu zuen Euskalduna taldearen aurka Zumaian jokatu zuen finala. Futbol denboraldiari amaiera emateko jaia egingo du CD Elgoibarrek ekainaren 13an, eta paella jana izango da berrikuntza nagusia.
Genero Indarkeriaren eta Sexu Erasoen Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Udal Jarduerarako eta Erakundeen Arteko Koordinaziorako Protokoloa sinatu dute gaur herriko hainbat eragilek: Elgoibarko Udalak, Ertzaintzak, Osakidetzak, Lanbidek, Elgoibarko Herri Eskolak, Elgoibar Ikastolak eta Elgoibar Arreiturre BHI institutuak.
Mendaroko Arno Guraso Elkarteak antolatuta, Pilota Eguna egin zuten Mendaron joan den zapatuan. 78 neska-mutilek hartu zuten parte estreinako edizio honetan.
Mendi lasterketen Munduko Trail Txapelketa jokatu dute asteburuan Annecyn, Frantzian. Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi ostean, hirugarren postuan sailkatu zen Maite Maiora. Taldeka, berriz, bigarren postua eskuratu zuen Maiorak Espainiako selekzioarekin. (bideoa dauka)
Gipuzkoako Kopako finalak jokatu dituzte Sanloko hiru eskubaloi taldek joan den asteburuan. Senior emakumeen Lauko taldeak bakarrik lortu zuen baina titulua. (argazkiak dauzka)
Elgoibartarrek jai giroan ospatu dituzte Trinitate festak asteburuan. Mendaron ere ekintzaz beteriko asteburua izan da eta gaur, hilak 1, oraindik ere izango dute zer ospatua. Argazki bilduma batean jaso ditugu asteburuan jasotako irudi esanguratsuenak. (argazkiak dauzka)
10:15ean izan da istripua. Kamioi batek 65 eta 66 urteko bi txirrindulari harrapatu ditu San Antolineko biribilgune parean.
Bederatzi egun falta Elgoibarren ekainaren 7an ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jairako. Antolatzaileek jaiaren egitaraua aurkeztu dute gaur prentsaurreko agerraldian, eta musika eta dantzarekin girotu dute aurkezpena. Izan ere, Herri Eskolako 300 ume inguruk flashmoba egin dute Kalebarren plazan, jairako sortutako Jaku, jata abestiaren erritmora.
Ekintzaz beteriko asteburua izango dugu Elgoibarren eta Mendaron, bi herrietan ospatuko dituzte-eta Trinitate jaiak. Ume, gazte zein helduentzako ekintzak prestatu dituzte antolatzaileek, eta bakoitzak izango du non aukeratu. (egitaraua dauka)
Auzolana lankidetzaren sinonimotzat erabiltzen da gaur egun, baina berebiziko garrantzia izan du euskal kulturan. Gure arbasoek emandako ondare honi esker bizirik iraun dugu herri moduan. Elgoibarren ere oso sustraituta egon da auzolana, alegia, auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema. Gai honen inguruko lekukotasun ugari daude jasota ahotsak.com-en. (bideoak dauzka)
Atabal elkarteak berreskuratu zuen trinitateetako nagusien danborrada 2006an, eta urtero gai baten inguruan antolatu izan dute. Aurtengoa hamargarren edizioa denez, aurreko urteetako motibo guztiak bilduko dituzte karroza batean, danborradaren etapa berriaren errepaso moduko bat egiteko. Gaur gauean egingo dute danborradaren azken entsegua Kalegoen plazan (21:30)
Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra egin dute gaur goizean Elgoibarko Udaletxean. Elgoibarko hiru ikastetxetako (Herri Eskola, Ikastola eta Institutua) 40 ikasle inguru batu dira pleno aretoan. Urtean zehar elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan, eta egoeraren diagnostikoa egin ostean, ikasleek Udalbatzarrean aurkeztu dituzte ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere.
Euskal eragileek atzo (maiatzak 27) aurkeztu zuten euskarak 365 egitasmoa, musika eskolako auditorioan. Elgoibartarron euskaltasuna eta euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea izango da egitasmoaren helburua, eta herriko kaleetan eta plazetan aldarrikatuko dituzte euren balioak. Elkarte-erakundeak izango dira protagonista eta modu ludiko-motibagarrian aldarrikatuko dute euren euskaltasuna.
Tabakorik gabeko Mundu Eguna da domekan, maiatzaren 31n, eta aitzaki hori baliatuta, tabakoa kontsumitzeak eragiten duen kalteaz ohartaraztera irten dira kalera gaur Elgoibarko anbulatorioko profesionalak.
Debegesa garapen agentziak informazio bilerak hasiko ditu Debabarreneko herrietan, besteak beste energia aurrezteko aholkuak eman eta fakturak ulertzen laguntzeko. Astelehenean, ekainaren 1ean, etorriko dira Mendarora, eta ekainaren 10ean eta 11n Elgoibarrera.
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren harira, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko ordezkaritza bati harrera egin diete gaur, hilak, 27, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kulturako sailburuak Lehendakaritzan. (bideoa dauka)
Lehenengo Mailara igotzeko pauso handia eman du OKE Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbol talde nagusiak, Madrid CFF taldea kanporatuta. Joaneko partidan 4-2 galdu zuten Madrilen eta kanporaketa irauli zuten domekan Oiartzunen jokatutako itzulerako partidan. 4-0 irabazi zioten talde madrildarrari, Evelyn Santos elgoibartarrak sartutako hat-trick erabakigarriari esker.
Asteburu betea izan da Sanlo eskubaloi kirol-taldearentzat. Partida garrantzitsuak jokatu dituzte Sanloko bost taldek eta datorren asteburua ere ez da edonolakoa izango, hiru finaletan hartuko baitute parte Sanloko beste hiru taldek. Gipuzkoako Kopako finala jokatuko dute Alcortak, Laukok eta Bankoak. Lehen biek etxean, Olaizaga kiroldegian.
Egur arte tailerrak antolatuta, IV. Kaleko Margo Lehiaketa jokatu zuten zapatuan Elgoibarko kaleetan. Jorge Lopez Marron gasteiztarrak irabazi zuen lehen saria, King-kong etxeko arkupeetatik dagoen ikuspegia erakusten duen margolanarekin. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Kultur Etxeko sotoan egongo dira ikusgai, gaurtik domekara bitartean. (argazkiak dauzka)
Udal eta Foru Hauteskundeetako Elgoibarko eta Mendaroko mahairik mahaikako emaitzak eta alderdien lehen balorazioak jaso ditugu.
EAJ alderdiak botoen erdiak (2.797 boto; %50,3) eskuratu ditu Elgoibarren. Emaitza horiekin, bederatzi zinegotzi lortu ditu Elgoibarko Udalean, gehiengo absolutua, alegia. EHBilduk 1.709 boto eskuratu ditu eta 6 zinegotzi. PSE-EEk 677 boto eta bi zinegotzi eskuratu ditu. PP alderdiak 232 boto jaso ditu, baina ez da nahikoa izan zuen zinegotzi bakarrari eusteko.
EHBilduk 414 botu eta bost zinegotzi eskuratu ditu Mendaron eta EAJk 334 botu eta lau zinegotzi. PSE-EEk, berriz, 67 botu lortu ditu (86 boto 2011n), eta hortaz, galdu egin du orain zeukan zinegotzia.
Parte-hartze datuak, kontaketaren osteko emaitzak eta zerrendaburuen erreakzioak igandean bertan kontsultatu ahal izango dira barren.eus webgunean.
Mausitxa gaztandegian gazta nola egiten duten erakutsi diete Mausitxa gaztandegiko arduradunek ETB1eko Herri People saiokoei. (bideoa dauka)