Moda azkarreko eta luxuzko hainbat marka izan dira plagiatzaileak. Diseinatzaile txikiek pieza bakoitzean denbora eta baliabideak inbertitzen dituzten bitartean, enpresa handiek masan ekoizteko eta prezio merkeetan saltzeko gaitasuna dute, sortzaile txikien lana baliogabetuz. Hala ere, arazoa ez da ekonomikoa bakarrik; hainbeste landutako marka identitatean sortzen duten eragina ez da askoz hobea.
Industria honetako plagioak badu bere urradura etikoa ere. Diseinuak sorkuntza-prozesu baten emaitza dira, eta enpresa handi batek ideia original bat baimenik gabe errepikatzen duenean, balioa kentzen dio sortzailearen lanari. Egoera horrek gogoeta zabala eskatzen du talentuaren onarpenari eta jabetza intelektuala babesteak duen garrantziari buruz.
Baina, plagioaren aurka borrokatzea ez da erraza. Auzitegietako prozesuek denbora eta batez ere dirua eskatzen dute, alegia, normalean marka txikiek eskura ez dituzten baliabideak. Gainera, askotan, plagioa leporatzen zaien enpresek produktuak merkatutik erretiratzearekin bakarrik saihesten dituzte ondorioak, bestelako eraginik gabe. Beraz, esan daiteke honelakoak saihesteko, kontsumitzaileak dutela boterea. Marka eta diseinatzaile txikien jatorrizko diseinuak baloratzea eta erosten dugun modaren jatorria zalantzan jartzea.