Iñigo Chivite errementariak erakustaldia emango du Makina Erremintaren Museoan

Barren 2025ko api. 30a, 14:50

Burdinaren Egunaren harira, ekitaldi berezia antolatu du Makina Erremintaren Museoak bariku arratsalderako: Iñigo Chivite Lizarraga errementaria gonbidatu dute, eta burdina lantzen arituko da, zuzenean. 

Iñigo Chivite errementariak emango duen saioa 15:30etik 17:00etara izango da, museoan bertan duten sutegian, eta doan izango da ikustea. Filosofian lizentziatua da Chivite, baina errementari izatea da nafar honen pasioa eta horretan dihardu azken urteetan, era guztietako lanak egiten eta formazio saioak ematen ere bai. Sua, burdina eta artea uztartuko dituen ikuskizuna izango dela azaldu dute Museoko arduradunek. 

Hona Burdinaren Eguna iragartzekop prestatu duten kartela: