Iñigo Lariz elgoibartarra izendatu dute Mendiko Eskiko Euskal Selekzioko hautatzaile. Hautatzaile lanak lehiarekin uztartuko dituela aurreratu du, mendiko eski lasterketetan lehiatzen segitzeko asmoa baitu.
Erakundearentzak aro berri bat izan daitekeena gidatu beharko du Julian Rodriguezek datozen lau urteetan. Batetik, egoitza aldaketa kudeatu beharko du; eta, bestetik, gizarte beharretan bideratuta ekintzak antolatzen jarri beharko dute arreta, larrialdietako anbulantzia zerbitzua emateari laga diote-eta.
Debabarreneko lehen raidean parte hartu zuten 74 lagunek Karakate eta Irukurutzeta arteko paisaiak, Saturixoko arroilak eta Elgoibarko beste hainbat txoko ezagutzeko aukera izan zuten 52 kilometroko ibilbidean. Ez zuten, baina, ikusmiran ibiltzeko asti gehiegirik izan, kirol-probaz betetako raida prestatu zuten-eta antolatzaileek.
Distantzia luzeko triatloia (Ironman) izan zen joan den asteburuan Madrilen; 'Madrid Km 0'. Proba hori zuen aurtengo denboraldiko helburua Jokin Muñoz triatleta mendaroarrak eta gainditu ez ezik podiumera ere igo da; 25 eta 29 urte artekoetan bigarren postua eskuratu du.
Duo Plaentxi izenarekin 25 bat urtez taula gainetan ibili ondoren, talde berriarekin datoz Jose Luis Badiola eta Jesus Urizar, pare bat urteko etenaren ondotik. Basaur taldea osatu dute, Los Veracruz talde entzutetsuko Santi Sarasketa eibartarrarekin batera, eta gaur emango dute Elgoibarren estreinako kontzertua, Txarridunan (22:00).
Aiastia auzoa jaietan murgilduko da gaur, hilak 25, eta martitzenera arte, San Migel egunera arte, luzatuko dituzte ospakizunak (egitaraua dauka).
Elgoibarko EHBilduk batzar irekia deitu du irailaren 29rako. Batzarrean bi gai nagusi landuko dituztela jakinarazi du koalizioak: Elgoibarko EHBilduren ikasturteko plangintza eta Espainiako hauteskunde orokorrak.
Datorren urriaren 4an izango da Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, Usurbilen. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak autobusa antolatu Usurbilera joateko. Irailaren 30a izango da izena emateko azken eguna.
Irailetik maiatzera bitartean, hilean behin, mendi irteera bat egiteko aukera izango dute Elgoibarko umeek eta gurasoek. Morkaiko mendi taldeak, Elgoibarko Ikastolak eta Herri Eskolak antolatuko dituzte irteerak elkarlanean. Domeka honetan, irailaren 27an, egingo dute lehen irteera, Tontorramendira.
Elgoibarko Udalak eta Debemenek antolatuta, iraileko azken zapatuko feria egingo dute hilaren 26an. Debabarrena areto futbol taldeak prestatuko ditu Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin egindako pintxoak, eta, eguerditik aurrera, artile tailerra egongo da umeentzat.
Denboraldia Ibarraren aurkako garaipenarekin hasi du Concepto Egilek. Denboraldi berriari begira, bazkide kanpaina jarri du martxan Debabarrena areto futbol kirol-taldeak.
Elgoibarko gazte-koadriletan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin sortu zuen Elgoibarko Izarrak Daixola! egitasmoa iaz. Ikasturte berrian parte hartu ahal izateko, urriaren 2ra arte eman dezakete izena 9-12 urte bitarteko ikasleek. Plazak mugatuak dira.
Domekan amaitu zen Sanlok antolatu duen hirugarren SanloBeerFest garagardo festa. Azokak iraun duen lau egunetan “giro ezin hobea” izan dutela karpan nabarmendu dute kirol-taldeko arduradunek. Orain, festa atzean laga eta Liga txapelketari ekingo diote Sanloko taldeek. Estatu mailan diharduten senior mailako taldeek eta Euskal Ligakoek Olaizagan jokatuko dituzte estreinako partidak, datorren asteburuan.
Datorren irailaren 28an hasiko da Elgoibarko Klub Teknologikoa, eta egitasmoa gurasoei aurkezteko bilera egingo dute eguen honetan, hilaren 24an.
36ko gerran Zirardamendiko batailan hil ziren euskal gudariei omenaldia egin zieten atzo, hilak 20, senide eta erakundeek. Sabino Arana Fundazioak jakinarazi duenez, urtero egin nahi dute gudarien ahalegina eskertu eta oroitzeko ekitaldia, iraileko azken aurreko domekan.
Goizean goiz errobera mordoa ikusi ahal izan dira Elgoibarko kaleetan behera. Izan ere, Elgoibar bi erroberatan egitasmoaren harira txirrinduzaleak Kalegoen plazan abiatu eta Elgoibarren barrena ibili dira, besteak beste Sallobente auzora joanez. (argazki bilduma dauka)
Oier Ariznabarreta durangarra eta Gurutze Frades iurretarra gailendu dira VI. Gau Kros herrikoian. 168 korrikalarik hartu dute parte proban. (argazkiak dauzka)
Azken 33 urteak plaza txikian egin ostean, egoitza berria estreinatu du Elgoibarko AEK euskaltegiak, Gabriel Kurutzelaegi kaleko 10. zenbakian. Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia.
Gaur, hilak 18, hasiko da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 63.edizioa. Izar handiak Donostiara iristearekin batera, izar ezagun gutxi, baina kalitate handiko filmak ikusteko aukera izango dugu Elgoibarren, Ongarri zineklubak bildutako bost filmeko sortan.
Udal agintariek eta Sanlo kirol taldeko zenbait babeslek hartu zuten parte atzo, hirugarren SanloBeerFest garagardo festaren irekiera ekitaldian. Domekara arte ez da janik, edanik eta musikarik faltako Aita Agirre plazan egongo den karpan.
Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dute Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten zikloan. Elgoibartarrok Euskal Herriaren iparraldea hobeto ezagutzea da zikloaren helburua, eta horretarako prestatu dute urriaren 2an hasi eta azaroaren 14an amaituko den programa. (egitaraua dauka)
Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak irekiko du, gaur gauean, Sotoko Hotsak egitasmoa. 22:00etatik aurrera eskainiko dute kontzertua Kultur Etxeko sotoan. Bihar, berriz, Anarik emango du kontzertua sotoan, baina musikari azkoitiarra ere ez da bakarrik etorriko, banda eta guzti baizik. (bideoa dauka)
Beste urte batez, ehunka mendi bizikleta zale batuko dira Debabarreneko BTT Martxaren zazpigarren edizioan. Urriaren 18an egingo da, igandez, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Urriaren 16ra arte, kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena.
Egur Arte Tailerra orain dela 34 urte sortu zen Elgoibarren eta ordutik herritarrei artearen arlo desberdinak lantzeko aukera eskaintzea izan da bere helburua. Urterik gehienak plaza txikian igaro eta gero, Elgoibarko Udalak instalazio berriak egokitu dizkio Merkatu Plazako lehen solairuan, eta atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia.
Ziklogenesi lehekorrak gogor astindu ditu Euskal Herriko hainbat bazter, eta Elgoibarrera ere ailegatu dira haize ufada handiak. Horietako batek King-Kong zubi ondoko zuhaitz bat bota du. Elgoibar eta Mendaro arteko trenbide gainera ere erori da beste zuhaitz bat eta tren zerbitzua eten behar izan dute goizean.
Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak elkarrekin lan egingo dute Euskotrenek Elgoibarren duen trenbide azpiegitura eta ingurua berroneratzeko. Guztira, 1,2 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute horretarako, eta Jurlaritzak 500.000 euro jarriko ditu. Lan batzuk eginda daude eta egiteko beste batzuk; esaterako, Ubitarteburu eta Ubitartegain inguruen artean oinezkoentzako pasabide bat egingo dute.
Domekan, irailaren 20an, hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Beasaingo Usurbe antzokian. Hiru hilabetez 15 saio jokatuko dira Gipuzkoan barrena: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala, abenduren 20an, Donostian. Final zortzirenetako saio bat Elgoibarren jokatuko da urriaren 3an.
Eibar eta Elgoibarko lau musikariz osatutako taldea da Aterri: perkusio latinoa eta estandarra, kontrabaxua, pianoa eta gitarra elektrikoa. Koxka edo Expresion Sonora taldeetan aritutako Alfonso Guillo elgoibartarra da taldekideetako bat –kontrabaxua jotzen du-. Domekan kontzertua eskainiko dute Soraluzeko Gaztelupen. Asteburu betea izango da Guillorentzat, zapatuan Elgoibarren eskainiko baitu kontzertua bere beste proiektu musikalarekin: A2an bikotea.