Unai Salegi “Sarobe” mendaroarrak eta Mikel Hernandez plaentxiarrak elkarren aurka apustua jokatuko dute domeka honetan, hilaren 18an, Mendaron. Korrika, aizkoran eta butanoa bizkarrean hartuta neurtuko dituzte indarrak Mendaroko udaletxea eta Gantxipixa bitartean.
Club Deportivo Elgoibarrek 2017an beteko ditu 100 urte, eta urtemuga ospatzeko C.D. Elgoibarren urteurren batzordea sortu dute kirol taldeari lotutako hainbat herritarrek. Urteurrenaren harira, hainbat ekintza antolatu nahi ditu batzordeak, eta horietako bat da mendeurren ekitaldietarako logotipo lehiaketa.
Iparraldetik dator haizea! zikloaren barruan, Iparraldeko kulturaren gainean berba egingo dute Antton Lukuk eta Miren Artetxek, eguazten honetan (urriak 14), Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Erakustaldia emanez irabazi du Ramon Garcia elgoibartarrak San Pedrora bizikleta igoera. Hamalau minutu eta zortzi segundoan osatu du Kalegoen plazatik Idotorbe gainera arteko 3,8 kilometroko ibilbidea. Garciarentzat, Idotorbeko maldetan lortu duen hirugarren garaipena da, 1998an eta 2004an ere irabazitakoa baita. (argazki-bilduma eta sailkapena dauzka)
Elgoibarko Euskarak 365 egun taldeak Beitxu, Beitxu! kantua aurkeztu du. Aitor Novak egin du musika eta Uxue Alberdik hitzak. Azaroaren 28an kantu honekin lipdub-a egingo dute, eta Josu Mujika arduratuko da hori prestatzeaz. (kantuaren bideoklipa eta letrak dauzka)
Jakinminak saria ekarri dio Enekoitz Lazarobaster mendaroarrari. Eta ez edonolakoa, gainera: 150 euro dirutan eta Angiozarko jatetxe batean bi lagunentzako otordua irabazi ditu, modu benetan bitxian. Angiozarren ohitura dute urtero-urtero San Migel zaindariaren irudira egindako panpina zeruratzekoa, eta aurten Itziarren amaitu du bere hegaldia, pinadi batean, sastraka artean kateatuta, eta Enekoitz Lazarobaster mendaroarrak lagundu dio lurreratzen. Panpina bere eskuetara nola heldu den kontatu digu.
Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Erizaintzako zuzendari Nerea Larrañaga kargutik bazter utzi ostean, Mendaroko Ospitaleko eta Debabarreneko beste zentro batzuetako ehun bat erizain eta erizain laguntzailek protesta ekitaldia egin zuten. Larrañaga kargura buelta dezatela eskatzen duen eskutitza eman zieten zuzendaritzakoei, eta horrez gainera, erizain adjuntu eta gainbegiratzaile guztiek, 17 guztira, dimisioa eman zuten.
Euskara Iparraldean: susmoak eta egiak. Hori da Xan Airek gurean eman zuen hitzaldiari jarri zion izenburua. Izan ere, ohituta gaude euskarak Iparraldean bizi duen egoera (oso) txarra dela entzuten, baina, egia al da hori? Jendearen susmoek ez al diote gaina hartu errealitateari? Egiak eta sumoak bereiztera gonbidatu zuten Xan Aire Haizea dator Iparraldetik! zikloko sustatzaileek.
Merkatu plazako saltzaileak batzen dituen Barren Azoka elkarteak umeentzako bi tailer antolatu ditu datozen asteetarako. Barixaku honetan, urriaren 9an, egingo dute aurrenekoa. Barazki eta frutekin irabiatuak egiten irakasteko tailerra egingo dute. Urriaren 16rako antolatu dute bigarren ikastaroa: truke azoka eta pintxo tailerra.
Errosarioko amabirjinaren eguna ospatu zuten atzo Errosario kalean, eta amabirjinaren irudipean salbea abestuz eman zioten amaiera joan den barixakuan hasi zituzten festei. Tradizioak, erlijioak, herri kirolek eta umeentzako eta nagusientzako antolatutako ekintzek bat egin dute jaietan (argazki-bilduma dauka)
Txankakua merkatari elkarteko 19 merkatarik generoa kalera atera zuten Lekueder parkean egin zuten Stock ferian. Era guztietako produktuak erosteko aukera izan zen, eskaintza eta mauka bereziekin. Horrez gainera, 600 euro zozketatu zituzten erosketa txekeetan, eta sei lagunek jaso zuten saria, ehun euroko erosketa txekea.
Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak lipdub bat egingo du azaroaren 28an, Euskararen Egunaren harira. Elgoibarko hainbat musikarik eta kantarik lipdub-erako espresuki sortutako Beitxu, beitxu! kanta aurkeztuko dute eguen honetan, urriaren 8an.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak hamargarren urtez antolatuko du euskara eta lan mundua uztartzen duen 30 + 10 izeneko mintegia. Enpresa eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko zerbitzu eta esperientziak ezagutaraziko dituzte gaur (urriak 7) egun osoz. Hitzaldi gehienak Internetez zuzenean jarraitzeko aukera izango da, streaming bidez.
Datorren urriaren 8an, eguena, Ikusmenaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Begisarek, Gipuzkoan erretinosi pigmentarioa dutenen elkarteak “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria aurkeztuko du Elgoibarren. Era berean, egunerokoan ikusmen-urritasunen bat duten pertsonek gainditu behar dituzten zailtasunen inguruko sentsibilizazioan eragiteko asmoz, hitzaldia eskainiko dute Elgoibarko Kultur Etxean.
Euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik ez zeukatenei euskaraz jarduteko aukera eskaintzeko sortu zuten Tertuliak programa, 2001ean. Aurten ere ez dute hutsik egingo, eta Tertuliak programa urriaren amaieran jarriko dute martxan.
Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu zen zapatuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzirena. Manu Goiogana Bengoetxeak (Irun, 1987) lortu zuen lehen postua eta zuzenean final laurdenetarako txartela eskuratu zuen.
Distantzia ertaineko mendi lasterketen Munduko Kopako laugarren proba jokatu zuten, domekan, Txinako Hong-Kong hirian. Mujigae tifoiak eragindako eguraldi txarrak guztiz baldintzatu zuen lasterketa. Maite Maiorak, baina, zailtasunak gaindituz, hirugarren postua lortu zuen, eta Munduko Kopa irabazteko aukerak ditu bi aste barru Italian jokatuko den azken proban.
Euskararen Egunaren harira, esaldi lehiaketa antolatu du aurten ere Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneak. DBH eta Batxilergoko ikasleentzako dago zuzendua eta urriaren 31 izango da esaldiak entregatzeko azken eguna.
60 urtetik gorako pertsonen ongizatea eta bizitza kalitatea sustatzea da 60+ programaren helburu nagusia. Horretarako Unai Arrieta psikologoa dute gidari. Astean birritan batez beste 40 lagun elkartzen dira Mintxetan ariketa fisikoa egiteko, baita alderdi intelektual eta emozionala lantzeko ere. Mintxetara igo eta egiten dutenaren lekuko izan da BARRENeko kamera. (bideoa eta argazkiak dauzka)
Urriaren 7an, eguaztenean, Errosarioko amabirjinaren eguna da, eta izen bereko kalean goiz hasiko dituzte ospakizunak. Gaur (urriak 2) amabirjinari lore eskaintza egin (13:00), asteburuan jai giroan murgildu eta amabirjinaren egunera bitartean horrela ibiliko dira kaleko bizilagunak eta gerturatzen direnak. (egitaraua dauka)
‘Irratia plazara’ izeneko ekitaldia antolatu dute domekarako GARE, EA2RKW eta URE Deba irratizale elkarteek. Irrati zahar eta berriekin erakustaldiak egingo dituzte Kalegoen plazan, era guztietako antenak erabiliz. Era berean, Deba bailarako irratizaleentzako topaketa izango da.
Stock feria antolatu du zapaturako (urriak 3) Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteak. Herriko 19 saltoki eta zerbitzuk parte hartuko dute guztira azokan.
Mixel Etxekopar (Gotaine-Iribarne, 1963) txirulari, kantari eta bertsolari zuberoarrak kontzertua eskainiko du urriaren 2an Elgoibarren, Elgoibarko Izarrak Udalarekin eta herriko beste hainbat eragilerekin batera antolatu duen Haizea dator Iparraldetik! zikloaren barruan.
Euskaragileak izeneko batzordea aurkeztu du Kontseiluak, euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko sortu duten lantaldea. Hizkuntzaren normalizazioan aitzindari diren hamahiru enpresak osatzen dute, eta horien tartean dago Elgoibarko IMH ikastetxea.
Zenbait amuarrain hilda agertu dira Sallobente errekak eta Deba ibaiak bat egiten duten inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek jaso dute abisua eta gertaturikoa ikertzen dihardutela jakinarazi dute.
Maalako parketik abiatu eta Sallobente- Ermuarango ermitara arteko bideko ondare historikoa ezagutzeko aukera izan zuten joan den astelehenean 50 bat lagunek. Haizea emakume taldeak antolatutako irteeran Pello Arrieta historialari elgoibartarraren azalpenak entzun zituzten bidean. Urrirako ere antolatu dute beste irteera bat.
Sasoi batean plaza txikian (Aita Agirre plaza) jokatzen ziren eskolarteko partidak gogora etorriko zaizkio bati baino gehiagori datorren zapatuan plaza txikira gerturatzen bada. Klub Deportibo Elgoibarrek antolatuta, futbito partidak jokatuko dituzte 8 eta 11 urte arteko umeek. Era berean, gurasoekin bilera egingo dute eguenean (urriak 1) Elgoibarko Futbol Eskolaz.
San Migel eguna ospatu dute gaur, hilak 29, Aiastia auzoan. Murkaikupe frontoiko zorua hezeegi zegoela-eta bertan behera laga dute esku-pilotako finala, baina osterantzean, giro onean ospatu dute auzoko sainduaren omenezko eguna. Joan den barixakuan hasi ziren festak. (kirol demetako emaitzak dauzka)