Herri Eskolako arduradunek Euskal Eskola Publikoaren jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur goizean Donostiako Kutxaespazio zientzia museoan. Jaku-jata lelopean osatu dute kanta. Iban Urizar musikari elgoibartarrak konposatu du abestia, eta hitzak Mikel Olaizola elgoibartarrak egin ditu. Abeslari eta musikari ezagun askok hartu dute parte abestian. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Asteburu bete-betea izango da datorrena Elgoibarren. Joste eguna eta Jose Gurrutxaga krosaz gainera, hileko azken zapatuko feria egingo da. Hil honetan Elgoibarko Lagun elkarteak kudeatuko du txosna. Era berean, bertako produktuekin egindako pizzak egiten ikasiko dute umeek pizza tailerrean.
Epaimaharen Saria ez ezik, herritarrena ere irabazi du Menditxo tabernak Mendaroko pintxo lehiaketara aurkeztu zuen pintxoak.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartean urteko batzar nagusia egin zuten atzo. 2014ko memoria aurkeztu zuten lehenik, eta erretratu errepaso baten ostean aurtengorako zereginak aurkeztu zituzten Kultur Etxean egindako batzarrean.
Zilarrezko Euskadi Saria jaso du gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunean, Danele Sarriugarte Mochalesek. Erraiak liburuagatik saritu dute idazle elgoibartarra. Argitaratu duten bere estreinako nobela da Erraiak -2014ko udaberrian kaleratu zuen Elkar argitaletxearekin-.
Joste egunak, erabakitzeko eskubidearen aldeko jaiak, hartuko ditu kaleak Elgoibarren eta Mendaron datorren zapatuan. Bi herrietan egun osoko egitarauak antolatu dituzte. Ekintzak askotarikoak izango dira, baina beharbada, egun horretarako apropos sortu duten oka jolas erraldoia izango da ekintzarik ikusgarriena. Joan den astelehen gauean jokoaren entsegua egiteko batu ziren Kalegoen plazan. (bideoa eta egitaraua dauzka)
Maier Gurrutxaga elgoibartarraren alaba Itxaso da Itsasoari begira dokumentaleko protagonista. Ezintasun neurologikoa duen neska bati buruzko dokumentala da eta gabezia neurologikoak dituzten pertsonen unibertsoa ezagutzera emateko sortu dute. Elgoibarren estreinatuko dute maiatzaren 7an.
Jose Gurrutxaga krosaren 22. edizioa jokatuko dute datorren domekan (apirilak 26), Elgoibarko kaleetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Elgoibarko eta Mendaroko 680 antxitxikarik eman dute izena 6tik 16 urtera artekoen lasterketetan parte hartzeko.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Udako Kirol Campusean parte hartzea nahi dutenek ekainaren 5a baino lehen eman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian. Aurreko urteetan bezala, bi mailatan banatuko da kirol udalekua: Haurren kirol campusa, 2008 eta 2004 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendua, eta Goi Mailako Kirol Campusa, 2003 eta 2000 urte bitartean jaiotako gazteentzat. Era berean, patinaje ikastaroa antolatu du patronatuak.
Banketxeen gehiegikeriazko praktikei buruzko hitzaldia antolatu dute Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak eta Debabarreneko Etxe Kaleratzeak Stop elkarteek gaurko (apirilak 21). Bereziki abal emaileei dagokien klausulei buruz hitz egingo dute.
1915. urteko apirilaren 19an jaio zen Felisa Bergaretxe, eta hortaz, 100 urte bete zituen atzo. Familiako kideez inguratuta pasatu zuen ospakizun eguna. Felisin moduan ezagutzen da herrian, eta besteak beste, baita erretiroa hartu ostean pianoa jotzen hasi zelako ere.
Herriko koadrila biren ekimenez, oihalak margotzeko batu ziren zapatuan Mendaron zortzi bat koadrila, ehun lagun inguru. Zapatuan, hilaren 25ean, egingo duten Joste Egunaren atarikoa izan zen. Egun osoko egitaraua antolatu dute zapaturako (argazkiak eta egitaraua dauzka)
Salon Gourmets Klubaren 2015eko nazioarteko aretoa egin zuten Madrilen apirilaren 13tik 16ra. Europan kalitateko gastronomiaren sektoreak duen erreferentziako ekitaldia da eta 30.000 produktutik gora aurkeztu dira aurten. Aretoaren barruan, Gourmetquesos gazta lehiaketa egin zuten eta Mausitxako gaztak urrezko domina jaso zuen ardi gazta onduen mailan.
Elgoibarko Udaleko Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, gaurtik aurrera 24 orduz izango dira martxan Elgoibarko eskailera mekanikoak eta igogailu publikoak.
Jose Julian Marquez elgoibartarrak historiaurreko erremintei buruzko erakusketa inauguratuko du bihar (apirilak 18), Kultur Etxean. Aspaldi hasi zen historiaurreko erremintak eskuz egiten, eta iaz jarri zituen ikusgai estreinakoz. Erakusketak harrera "oso ona" izan zuela adierazi du, eta horrek bultzatu du bigarren edizio hau antolatzera. "Bi mila lagun inguru etorri ziren erakusketa bisitatzera, eta hori izugarria da Elgoibar moduko herri baterako", esan du.
Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) kros lasterketen egutegian sartu du aurten estreinakoz Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko Krosa, eta 2015-2016 denboraldian ere eutsi egin dio IAAF kategoriari. Alegia, Elgoibarkoa munduko 11 krosik onenen artean dago.
Gaur eguerdian aurkeztu du Elgoibarko Alderdi Popularrak Udal Hauteskundeetarako alkategaia: Sofia Vazquez. Donostian jaioa da, irunen bizi da, 39 urte ditu eta azken bost urteotan dihardu politikagintzan. Honenbestez, alderdi nagusiek dagoeneko aurkeztu dituzte Elgoibarko udalbatza berria osatzeko hautagaiak.
Sevillan ospatzen duten Apirileko Feria jaialdi entzutetsura jauzi egiteko aukera emango du Txarridunak antolatu duen flamenko jaialdiak. Kontzertuak eta flamenko ikastaroak uztartuko dituen egitaraua prestatu dute, gaurtik zapatura bitartean.
Mendaroko Udalak pintxo lehiaketa antolatu du, laugarren urtez. Hala, zapatuan eta domekan herriko zortzi tabernarik espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Era berean, merkataritza suspertzeko kanpaina jarri du abian Udalak.
Espainiako duatloi txapelketa jokatu zuten asteburuan Sorian, sprint eta distantzia motzeko modalitateetan. Jokin Muñoz mendaroarrak distantzia motzeko proban hartu zuen parte, 25-29 urte artekoen mailan, eta bigarren postuan sailkatu zen.
Sallobente-Ermuaran bailaran dagoen Otsourteaga baserriko lursailean piztu da sua goizaldean, eta 9:00ak inguruan lortu dute suhiltzaileek sua kontrolatzea.
Atzo iluntzean gertatu zen ezbeharra, 20:10ak aldera, Guass pareko biribilgunetik Urazandirako bidean. Auto batek 83 urteko emakumea harrapatu zuen, eta Mendaroko ospitalera eraman zuten andrea, zaurituta. Ertzaintzak jakinarazi du, baina, goizaldera hil dela. Gertatutakoa ikertzen ari dira.
Uda sasoirako prestatu duten eskaintza aurkeztu du Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak. Dagoeneko zabalik dago izenemate epea.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren kanporaketa jokatuko dute Elgoibarren, datorren asteburuan, apirilaren 18an eta 19an. 59 dantzarik parte hartuko dute, tartean Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bederatzi dantzarik.
Eguzkiak berotu egin zuen atzo eta korrikalariek ere igarri zuten. 243 lagunek lortu zuten proba amaitzea, eta horien artetik, Aitor Osa itziartarra eta Maite Maiora gailendu ziren. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Sutea piztu da Uparitzaga baserria eta Meka Lanbide Heziketako ikastetxearen arteko pinudian, eta, badaezpadako neurri gisa, Albitzuri industriagunean dagoen Meka ikastetxea hustuarazi dute ertzainek. (argazkiak dauzka)
Gaur eguerditik aurrera erabiltzeko moduan dago Trenbide kaleko igogailua. Irisgarritasuna hobetzeaz gain, informazio gune ere izango da igogailu berria. Udal arduradunek jakinarazi dute gaurtik aurrera herriko lau igogailuak 24 orduz egongo direla martxan.
Domekan, hilak 12an, jokatuko da Kilimon Trail lasterketa Mendaron, bosgarren urtez. Dagoeneko 272 lagun daude izena emanda, eta tartean badira, izen handiko hainbat ere. Esate baterako hauek: Alfredo Gil, Raul Garcia Castan, Ismail Razga, Iker Oliveri, Ivan Ramirez, Manuel Sanchez Capitan, Abderrahim el Qayed, Igon Manzisidor, Ander Barrenetxea, Maite Maiora, Montse Vazquez eta Uxoa Irigoien.