Ibai garbiketarekin hasi dituzte jaiak Gune Askean. Goizean goiz elkartu dira gazteak elkarrekin gosaltzeko, eta ondoren Deba ibaia garbitzeari ekin diote. Arratsaldean, jaietarako kamisetak banatuko dituzte eta ondoren, bertso poteoa egingo dute Uxue Alberdi eta Jon Martin bertsolariekin 18:30etatik aurrera. Gauerako, berriz, Elgoibarko lehenenego gaztetxea ireki zuteneko 30. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. Argazki albuma:
Beste askok bezala, BARREN aldizkariak eta barren.eus webguneak oporrak hartuko ditu gaur. BARRENen kasuan, sanbartolomeetako ale berezia abuztuaren 22a banatuko dugu. Bestalde, barren.eus atarian egunero egingo dugu jaien erretratu- eta bideo-errepasoa
Bilboko Doctor Deseo taldeak bere ibilbideko 15. diskoa kaleratu du aurten, "Igual y diferente. Una mirada distinta" izenekoa. Joan den apirilaren 9an hasi zuten disko berria aurkezteko kontzertu-bira Durangon, eta makina bat lekutan jo ostean, San Bartolome Bezpera egunean eskainiko dute kontzertua Elgoibarren (Kalegoen Plaza, 23:00etan). Taldeko abeslari Francis Diezek azaldu dizkigu Elgoibarren eskainiko duten kontzertuaren nondik norakoak.
San Bartolome jaietako egitaraua ezagutzera eman du Elgoibarko Udalak gaur goizean. 172.616 euroko aurrekontuarekin osatu dute egitaraua, iaz baino 14.000 euro gehiagorekin, alegia. Diru horrekin ehun ekitaldi inguru prestatu dituztela azaldu du kultura zinegotzi Andrea Arriolak, abuztuaren 22tik 28ra bitartean. Aurten sei egun edukiko dituzte festek, denak jarraian. Txupinazoa zeinek botako duen ere argitu dute.
Europako Raid Txapelketa jokatu dute uztailaren 20tik 24ra bitartean Kataluniako Aran Bailaran, eta euskal talde bat (EuskalRaid-Aralar kirolak) sailkatu da hirugarren postuan, Suediako eta Txekiako taldeen atzetik. Lau kidek osatu dute taldea eta horietako bat izan da Imanol Garaizabal elgoibartarra.
Elgoibarko XI. Kirol Argazkien Lehiaketako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udalak. Pedro Luis Ajuriagerra argazkilari bilbotarraren La Iglesia Skate argazkiak eskuratu du sari nagusia. Iaz ere lehen saria lortu zuen Ajuriagerrak Elgoibarren.
Altzolak Elgoibarrekin borroka asko izan eta gero, azkenean lortu zuen auzoan euren parrokia izatea. Mendekuz, elgoibartarrak parrokia berriko Santo Kristoa lapurtzera joan omen ziren; baina auzotarrak, jakinaren gainean, zain zeuden, eta...
Uztailaren 4tik 18ra bitartean egon dira Elgoibarren udako auzolandegian parte hartuko duten hamasei gazte. Bi zeregin izan dituzte eta biak amaitu dituzte.
Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Leire Rodriguez De Gabriel elgoibartar gazteak irabazi du 2016ko San Bartolome Jaietan Programaren Azala Aukeratzeko Lehiaketa. Haurren Kartel Lehiaketan sarituen berri ere eman dute.
Goitibeheren txapelketa izan da gaur Mendaroko jaietako egitarauan lehen hitzordua eta goitik behera ez ezik behetik gora ikusteko aukera ere egon da Azpilgoetan, izan ere, bi buelta egin dituzte. Arrantzale, garbitzaile, Sevillana… denetariko mozorroak soinean ausart ibili dira euriari aurre eginez. Eta giroa goitik behera beharrean behetik gora joan da Mendaron.
Nazioarteko Folklore Jaialdiak 30 urte bete ditu aurten eta Olaizaga kiroldegia ez ezik kaleak ere dantzari eta musikariz bete zituzten barixakuan. Udaletxean egin zieten harrera eta kiroldegira arte kalejiran joan ziren Haritz Dantza Taldekoekin batera mundu osoko dantzen ordezkari Txile eta Hego Afrikako taldeak. Ondoren, ikuskizun berezia eskaini zuten bertaratu zirenentzat.
Nazioarteko Mendi Lasterketen Federazioak (ISF) antolatuta, hiru modalitatetako (igoera bertikala, maratoia eta ultra) Munduko Txapelketak jokatzen ari dira asteburu honetan Lleidako Pirinioetan. Skymarathon modalitateko proba jokatu dute gaur eta Maite Maiora Elizondo mendaroarrak irabazi du, 4:42:21eko denborarekin. Atzo gainera, hirugarren postua lortu zuen igoera bertikalen Munduko Txapelketan. Gizonezkoetan, zazpigarren egin zuen Iñigo Larizek.
Elgoibarko VI. Maala Azkarate Igoera jokatuko dute goizean, Maalako jaien barruan. Eguraldi makurra egin du eta txirrindulari gutxi batu dira irteeran. Ramon Garcia elgoibartarra izan da irabazlea, azken bi edizioetan bigarren egin eta gero. Txirrindularien ostean, 23 lagunek parte hartu dute atletismo proban, eta Igon Manzisidor debarra izan da azkarrena.
Aurten 25 urte bete dituen Bizi Poza txarangako kideek jaurti zuten atzo santana festei hasiera eman zien txupinazoa. Txarangak Mendaroko Martxaren doinuak jotzen zituen bitartean jaitsi zen gero Katasorgina jendartera.
James Slaterrek eginiko El Ingles dokumentala eskaini zuten atzo Elgoibarko Kultur Etxean eta jendez bete zen hitzaldi gela. David Slater atleta ingelesa da dokumentaleko protagonista eta Azkarateko igoeran 1981ean ezarri zuen errekorra jasotzen du, besteak beste.
Maalako jaiak aurten egun bakarreko egitaraua izango dute, uztailaren 23an. Goizean Azkarateko Igoeraren seigarren edizioa jokatuko dute saltakari eta txirrindulariek. Gauean, berriz, estreinakoz antolatu duten Elgoibar Blues Gauak kutsu berezia emango dio Maalako parkeari.
Aurten 25 urte bete dituen Bizi-Poza txarangak botako duen txupinazoarekin hasiko dira ofizialki santanak Mendaron, barixakuan, uztailaren 22an. Gero, sei egunez festan murgilduko dira mendaroarrak. (egitaraua dauka)
J.J. Vaquero umoregileak barixakuan Elgoibarko Herriko Antzokian eskaini behar zuen bakarrizketa bertan behera gelditu dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Debabarreneko eta Oarsoaldeako Anezkak apirilaren 18an hasi ziren martxan, eta taldean lan eginez lantzen ari diren enplegu bilaketa berrien inguruan esperientziak partekatzeko topaketa egin dute orain, Eibarren, Debegesaren egoitzan. Arduradunek jakinarazi dutenez, 18 parte-hartzailek lana aurkitu dute.
Bailarako 19. Futbol 7 Txapelketako finala jokatu zuten atzo Mas Que Olaso eta E.G.S. taldeek Mintxetan, eta Mas Que Olasok eskuratu zuen titulua. Emozioz beteriko partida izan zen.
Ricardo Garate Zubiaurre hil zen atzo, 57 urte zituela, bihotzekoak jota. Zazpi urtean Hirigintza zinegotzia izan zen Elgoibarko Udalean.
Zingaros-New Gypsy Tango taldeak kontzertua eskainiko du martitzenen honetan, uztailaren 19an, Kultur Etxeko Sotoan. Talde argentinarra Alejandro Montero, David Macchione eta Alex Garatek osatutakoa da, azken hau elgoibartarra, hainbat urtez Argentinan bizi dena.
Biraka dantza taldeak ballet eta dantza ikastaroa emango du urritik maiatzera bitartean, nagusientzat. Dagoeneko izena eman daitekeela jakinarazi dute.
Soraluzeko Galtxagorrixak taldeko kideek Eta Soraluzeko Gaztetxeak desafioa bota diete elgoibartarrei. “Karakate beti izan da Soraluze eta hola aldarrikatzen dugu oraindik ere”, adierazi dute Karakate gainean grabatu duten bideoan. “Gai hau behingoz argitzeko uztailaren 25ean Soraluzeko Gila zubira etortzera desafiatzen zaituztegu!”.
David Slater antxitxikari britainiarrak Azkarateko igoerako errekorra (20:40) ezarri zuen 1981ean, eta horixe da El Ingles izeneko dokumentalaren abiapuntua. David Slaterren semeak, Jamesek, zuzendu duen dokumentala Ilkley-ko zinemaldian estreinatu zuten otsailean, eta orain, Elgoibarren aurkeztuko dute. Elgoibarko Kultur Etxean eskainiko dute uztailaren 21ean.
Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatzen duen Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia berrikuntzekin dator. Batetik, jaialdiaren hasiera ordua aurreratu dute. Orain arte 22:30ean izaten zen eta 20:30ean hasiko da aurten. Bestetik, jaialdiko partaideek kalejira egingo dute Kalegoen plazatik Olaizaga kiroldegiraino, jaialdia hasi baino lehenago.
Kalegoengo San Bartolome elizaren 300. urteurrena ospatzeko urte guztirako antolatu dituzten ekitaldien barruan, eliza ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte zapatu honetan (uztailak 16) eta hurrengoan (uztailak 23).
Elgoibarko XI. Kirol Argazkien Lehiaketa antolatu dute Elgoibarko Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Kirol Patronatuak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, profesional zein zaleentzat. Barixaku honetan (uztailak 15) amaituko da lanak entregatzeko epea.