Zilarrezko Ohorezko Mailan jarraitzeko garrantzi handiko partida jokatuko du Lauko Elgoibar eskubaloi taldeak zapatu honetan (otsailak 13), Olaizaga kiroldegian (19:30). Elgoibartarrek Kanariar Uharteetako Tenerife C.B. Salud taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Uparitzaga kalean eraikiko diren babes ofizialeko hamasei etxebizitzen zozketa martxoaren 2an egingo da. Guztira 58 pertsonek egin zuten eskaria eta sei baztertu egin behar izan dituzte baldintzak ez betetzeagatik.
Hainbat finantza entitaterekin hipoteka kontratatzerakoan zoru klausula dutenek bilera antolatu dute, gaiari buruzko informazioa partekatzeko eta aurrerantzean zer egin daitekeen aztertzeko.
Lanbide Heziketa eta industriagintzaren mundua ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak. Jardunaldiak otsailaren 15etik 19ra eta martxoaren 1ean egingo dira. Goratu, Manahmana, IMH eta Meka Lanbide Eskolak lankidetzarekin antolatuko dute zazpigarren edizioa.
Euria eginagatik ere, jai giroa izan zen nagusi inauterietako hondar egunean. Goiz partean mimo batek alaitu zituen kaleak. Goxokiak eta puzgarriak banatzen jardun zuen umore onean. Arratsaldean, berriz, umeen txanda izan zen, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten-eta Maalako parkean. Zaharragoek ere gozatu zuten festaz, Jubilatuen Biltokian egin zuten dantzaldian parte hartu zuten lagunek, esaterako. (bideoak eta argazki bildumak dauzka)
Elgoibarren ere txakurrak hanka-hutsik… baina mozorroa jantzita(2016-02-08)
Joan den zapatuan lez, gaur ere pertsonaia bitxiak ibiliko dira Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan. Elgoibarren mozorroen elkartzearekin hasiko dira ospakizunak 16:45ean. Mendaron magia ikuskizuna eskainiko du Tor magoak San Agustin aretoan, 18:00etan. Hona hemen zapatuko irudiekin osatutako bideo-laburpena.
Inauteriak aurrera (2016-02-06)
Kolorez jantzi da Elgoibar Euskal Inauteriekin (2016-02-05)
Animalien eta pertsonen mozorro lehiaketa egin zuen animalien babeserako Adogi elkarteak zapatuan, Maalan. (bideoa eta argazkiak dauzka)
Etxegina taldearen koplak, salbea eta makil hotsek girotu zituzten Elgoibarko kaleak eta auzoak, joan den zapatu goizean. Kalera mozorrotuta irten ziren hainbat herritarrekin egin zuten topo santa eskean aritu ziren lagunek, inauterietako zapatua izan baitzen. (argazki bilduma dauka)
Barixakuan kaleak kolorez jantzi ondoren, zapatuan ere ez da kolorerik falta izan Elgoibarko kaleetan. (argazki bilduma dauka)
Elgoibar Ikastolako ikasleak Euskal Inauteriak eskaintzera irten dira herriko kaleetara, inauteriei hasiera emanez. Ludotekan ere hasi dute mozorroen festa, merendola, photocalla eta mozorro lehiaketarekin. (argazki bilduma dauka)
Egutegiaren kapritxoak medio, Santa Ageda eta Inauteriak elkarren segidan datoz aurten. Mendaroarrek hartu zuten aurrea joan den zapatuan, eta atzo, Santa Ageda Bezpera egunean, Elgoibarko Izarrako taldeak aritu ziren kantuan eta eskean baserriz baserri. Elgoibarko eta Mendaroko eskola umeek ere egin zuten bat usadio zaharrarekin. Bihar goizean, berriz, Etxegina taldearen koplak, salbea eta makil hotsek girotuko dituzte Elgoibarko kaleak. (argazki bilduma dauka)
Goiz datoz aurtengo inauteriak. Gaur hasi eta martitzenera bitartean mozorroak kalera aterako dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Urtero bezala, kalejira, karroza, txaranga, merendolak edota kontzertuekin ondo pasatzeko aukera izango da (egitaraua dauka)
Herriko Enparantza Garagartza auzoarekin lotuko duen igogailu publikoa egingo dute Mendaron. Udaletxearen atzeko aldean egingo dute igogailua, eskailerak dauden tokian.
Otsailaren 4a da gaur, Santa Ageda bezpera, eta usadio zaharrari eutsiz baserriz baserri kantuan eta eskean irtengo dira Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldeak. Era berean, Elgoibar Ikastolako ikasleek ere ospatuko dute Santa Ageda bezpera eta kalejiran irtengo dira arratsaldean.
60 urtetik gorako pertsonen ongizatea eta bizitza kalitatea sustatzen dituen 60+ programa berriro martxan jarriko dute otsailaren 16an.
Maitasunez Hezi elkarteak edoskitze edo laktantzia taldea da, amek osatzen dutena. Haur jaioberrien amak, haurdun dauden emakumeak edota amatasunari lotutako gaiez kezkatuta dauden emakumeak animatu nahi dituzte amen arteko edoskitze laguntza tailerrera.
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak eta Ongarri argazkilari elkarteak jakinarazi dutenez, aukeratu dute datorren urteko egutegiaren gaia.
Sabino Ormazabal Argituz ekimeneko kideak Memoria partekatu bateruntz izeneko hitzaldia eskainiko du gaur, bakea eta bizikidetzako jardunaldien azken saioan. Indarkeria-ez aktiboaren bultzatzaile da Ormazabal eta Errenteriako esperientzia azalduko du.
Zarautzeko Aiala taldean jokatzen diharduen Nora Kortaberria eskubaloi jokalari elgoibartarrak junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioaren deia jaso du. Aurten Errusian jokatuko den Munduko txapelketarako sailkatze fasea jokatzeko prestaketak egingo dituzte Guadalajaran (Espainia).
Aita Agirre eraikina eraberritzeko proiektuaren idazketa esleitzeko lizitazioaren harira, eraikinaren gaur egungo egoera ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Elgoibarko Udalak eguenerako (otsailak 4). Lehiaketa publikoan parte hartuko duten teknikarientzako baino ez da izango bisita, eraikina eta bere egoera barrutik ezagutu dezaten.
Mintxeta Atletismo Taldeko Martin Hernandez antxitxikariak kadete mailako Euskadiko kros txapelketa irabazi zuen domekan Lasarteko hipodromoan jokatu zen Donostiako Nazioarteko 61. Krosean. Edizio guztietan ondoan lagun izan dutela-eta, Fermin Arrese elgoibartarra omendu zuten antolatzaileek.
Inauteriekin bat ez egiteko astebete aurreratu zuten Mendaron baserriz-baserri eta kalez kale santa eskean ibiltzeko eguna, eta joan den zapatuan irten ziren eskean. Mendaroko santa eskeko batzordeak jakinarazi duenez, 3.003, 80 euro batu zituzten eta Bizi Poza txarangari emango diote diru hori, 25. urteurreneko ekintzak antolatu ditzan.
Asteburu borobila izan dute Sanloko taldeek. Batetik, Deca Elgoibar kadete mutilen taldeak eta Beristain Banaketak jubenil mutilen taldeak etxean jokatu dituzte Euskal Ligako Bigarren Fasea jokatzeko igoera faseak eta biek lortu dute igoera. Bestetik, Alcortak eta Laukok ere garaipen garrantzitsuak lortu dituzte etxean.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Elgoibarko Kondia enpresa itxi egingo dute datozen asteetan, eta ondorioz, 65 behargin geratuko dira lanik gabe.
Aste batzuk pasako dira Lesbosera heldu arte, baina hasi du haranzko bidea Elgoibarko 2-dean B-rotuz taldeak gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuentzako jaso duen materialak (13.000 kilo, 1.354 kaxetan banatuta). Jasotako guztia bi trailerretan sartu dute gaur 20 boluntario inguruk. Iñaki Iraola eta Laura Daquinta taldekideek azaldu dute materialak jarraituko duen bidea, honako bideoan.
Elgoibar makina erremintaren hiriburu egin zuten hainbat eta hainbat lagunen antza dute Luis Mari Iriondoren bizipenek. Eskolan ondo zebilen arren, aitak 13 urterekin lanera bidali zuen. Pintxe izatetik, baina,"aprendiz" izatera igaro zen hurrengo urtean. Urte batzuk beranduago, berriz, Acmen gerente izatera ailegatu zen. Ahotsak.com-en jasota daude Luis Mari Iriondoren bizipenak, berak kontatuak. (bideoa dauka)
Bosko Eguna eta IMH Eguna ospatu dute gaur, urtarrileko azken barixakuan, Elgoibar Arreiturre BHI, Meka GLHBIko eta IMHko ikasleek. (argazkiak dauzka)
Memoria Historikoa berreskuratzen diharduen Elgoibar 1936 taldeak jakinarazi duenez, 1936ko gerrako gudari batenak izan daitezkeen arrastoak aurkitu dituzte Zirardamendi alboan dagoen Soartegainen.