Debabarreneko Orfeoiak joan den azaroaren 18an eskaini zuen bere estreinako kontzertua Eibarko Coliseo antzokian, eta barixaku honetan, martxoaren 3an, Elgoibarko Herriko Antzokian abestuko dute, Debabarreneko Orkestra Sinfonikoaren eta Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako eta Bergarako musika eskolako ikasleen laguntzaz.
Joan dira aurtengoz inauteriak. Inauterietako martitzenean zapatuan baino eguraldi hezeagoa eta hotzagoa egin zuen arren, hainbat herritar irten ziren kalera mozorrotuta. Mendaron, berriz, 700 lagun inguru batu zituen Go!azen antzezlanak Ikastolako patioan.
BARREN aldizkaria kide den Toki Komunikabideen Bateraguneak, TOKIKOMek, Ohiko Batzar Orokorra egin zuen astelehenean Eibarko Markeskua Jauregian, 2016ko balantzea egin eta 2017ko lan ildoak finkatzeko asmoz. Presidente berria ere izendatu zuten: Jone Guenetxea Arrinda (Abadiño, 1979). Era berean, BARRENeko Ainhoa Andonegi izango da administrazioa kontseilu berriko kideetako bat.
Julen Zabaletak (Elgoibar, 1921) akorduan duenez, Elgoibarren beti martitzena izan da “karnabaletako egunik onena”. Gainerako egunetan asko ei ziren Elgoibartik Eibarrera inauteriak ospatzera joaten ziren elgoibartarrak. Gerra ostean ospakizunak “suspendituta” egon zirela ere gogoan du, eta baita torradak eta pellak jateko ohitura ere.
Zapatuan Elgoibarren eta Mendaron bizitako giro paregabearen ostean, inauterietako martitzenarekin amaituko dira aurtengoz 2017ko inauteriak.
Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen izango da elkarrizketaren izenburua, eta euskararen gainean berba egingo dute Uxue Alberdik eta Maialen Lujanbiok. Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da elkarrizketa, eguaztenean (martxoak 1). Elkarrizketa ez dugu streaming bidez emango, BARRENen hala jarri badugu ere.
C.D. Elgoibarrek 100 urte beteko ditu datorren barixakuan, martxoaren 3an, eta Mendeurren Batzordeak zenbait ekitaldi zituen antolatuta egun horretarako. Alabaina, Iker Jausoro eta Joseba Zinkunegiren heriotza eta dolua direla-eta, aurreikusitako ospakizunak bertan behera lagatzea erabaki dute. Jausoro C.D. Elgoibarren Futbol Eskolako entrenatzaileetariko bat zen.
Joseba Zinkunegi (Eibar, 1966) eta Iker Jausoro Murgiondo (Oñati, 1968) mendizaleak hil dira Valdezcarayn, Errioxan, San Lorenzo menditik amilduta.
Eguraldia lagun, jende asko ibili da mozorrotuta Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan inauterietako zapatuan.
Elgoibarko eta Mendaroko eskola umeek hasi zituzten barixakuan inauterietako ospakizunak.
Amorantek (Iban Urizar Ondarza) binilozko singlea kaleratu du Manuela eta Brueghel zarra abestiekin. Singlea edizio mugatua izango da, baina bi abestiok digitalean ere badaude entzungai eta eskuragarri.
129 blog aurkeztu dira Azkue fundazioak antolatu duen Blogetan! lehiaketara. Euskaraz sortzen diren blogak ezagutu, zabaldu eta sustatzeko helburua du lehiaketak. Martxoaren 10a bitartean zabalik izango da gustukoena den bloga aukeratzeko tartea.
Sinuosek ez du hutsik egingo inauterietarako zitara. 1997an hasi ziren Patxi Zabaleta eta Iban Urizar inauterietan musika saio bereziak eskaintzen.
Inauterietako ostiral edo ostiral mehe egunean hasiko dira mozorro festak Elgoibarren eta Mendaron. Elgoibarren Ikastolakoek euskal inauteriak irudikatuko dituzte arratsaldean, baina ez dira kalejiran irtengo eguraldi txarra iragarrita dagoela-eta. Mendaroko Ikastolan ere gaur egingo dute inauterietako jaialdia, eta Elgoibarko Ludoteka ere batuko da mozorro festara.
Eski lasterketen denboraldia une gorenera iritsiko da asteburuan, Pirinioetako mendiko eski lasterketa alpino eta herrikoiena den Altitoy Ternua proba jokatuko baita. Proba irabazteko faboritoen artean izango dira eskiatzaile elgoibartarrak. Era berean, azken asteetan jokatu diren probetan emaitza bikainak lortu dituzte herriko eskiatzaileek.
Asteburu honetan hasiko da txirrindularitza denboraldia Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolako kadete eta jubenil mailetako taldeentzat. Infantilek, berriz, martxoan korrituko duten lehen proba. Hamazazpi txirrindulari daude guztira taldean, eta horietako hiru bakarrik dira elgoibartarrak.
IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan Programa Malgua izeneko egitasmoa garatu dute, enpresek dituzten langileei ingeniari formazioa eskaintzeko asmoz. Programa erabili duten hiru enpresetako (Ulma Packaging, Bronymec eta EPC) ordezkariek xehetasun guztiak azalduko dituzte martxoaren 1ean eta 2an eskainiko dituzten saioetan.
Hil buerako feria antolatu du Elgoibarko Udalak zapaturako Debemen elkartearekin elkarlanean. Aurten zortzi hil bukaerako azoka egingo dira Elgoibarren (uztailean, abuztuan eta abenduan ez da egingo) baserritarrek eta kontsumitzaileak biltzeko eta bide batez bertako produktuen kontsumoa sustatu eta hemengo ekonomia indartzeko.
Txankakua elkarteak banatu dizkie erosketa bonoak Gabonetako zozketan saritutakoei.
Mendia eta zientzia uztartuko dituen hitzaldi zikloa antolatu du Morkaiko Mendizale Elkarteak. Hiru egunetako saioetan banatu dituzte hitzaldi-sortak, eta eguazten honetan, otsailaren 22an, izango da aurreneko hitzaldi sorta. Anfibioak eta narrastiak ardatz dituen Ziraba proiektua eta Ander Izagirre elgoibartarrak Katamotz iberiarrari buruz eginiko lana ezagutaraziko dituzte.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Aste Santuko Kirol Campusa antolatu du aurten ere, bederatzigarren urtez. Martxoaren 1etik 31ra bitartean eman ahal izango da izena.
•
Adarraga Memorialaren 53. edizioa jokatu zuten Hernanin, domekan. Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo Txapelketa ere bazen proba eta antxitxikari elgoibartarrek emaitza onak eskuratu zituzten.
Elgoibarko Gure Esku Dagok Elgoibarren erroldatutako herritarren %10en sinadurak behar zituzten gutxienez herri galdeketa egin ahal izateko, eta herritarren %18,70en sinadurak lortu dituzte. 1.802 lagunen sinadurak. Oso positiboki baloratu dituzte emaitzok.
Go!azen antzezlana Mendarora iritsiko da otsailaren 28an, inauterietako martitzenean, hain zuzen ere. Gaur (hilak 20) jarriko dituzte salgai sarrerak.
Gaur jarri dituzte salgai C.D. Elgoibarren kromo bilduma osatzeko kromoak, eta astebetean guztiak agortuko direla aurreikusten dute klubeko arduradunek. Hasteko, 372 album eskatu zituzten eta sei kromoko 3.900 pakete, euro batean saltzeko.
Markeliñe Teatroak Euria antzezlana taularatuko du domekan (otsailak 19), Elgoibarko Herriko Antzokian. Maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz.
Felix Etxeberriak egindako tortura salaketa aintzat hartu du Jaurlaritzaren menpeko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak, eta, memoria historikoa egiteko betebeharra kontuan hartuta, Etxeberria biktima dela aitortzeko eta “bidegabekeriak gogorarazteko jarduera kolektiboetan” sartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari –iazko ekainaren 27an sinatuta dago dokumentua–.
Bilboko inauterietako pertsonaiarik famatuenak dira Farolin eta Zarambolas. Aurtengoan Las Tea Party DJ bikoa, Eva Gutierrez eta Lorea Argarate, arituko dira Farolinen paperean.