BARREN astekariak eta Soraluzeko Pil-pilean aldizkariak Ekonomia Gurean izeneko saioa antolatu dute eguenerako (apirilak 27), Tokikomekin eta IMHrekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Debabarreneko ekonomiaz berba egiteko jardunaldia izango da, eta gure bailarako ekonomia gertutik ezagutzen duten kideak izango dira hizlariak.
Hainbat proiektu eta egitasmo finantzatu ahal izango dituzte herriko hainbat ikastetxek (Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Institutua, Meka eta IMH), Elgoibarko Udalak emango dien diru-laguntzari esker. Gaur sinatu dute hitzarmena.
Mugertza krosari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Mintxeta Atletismo taldeak hirugarrengoz, eta irabazleen izenak jakitera eman dituzte gaur.
Maiatzaren 7rako deituta dagoen herri galdeketaren harira, Debabarreneko Gure Esku Dagoko ordezkaeiek agerraldia egin zuten Eibarrren, zapatuan.
Faboritoek ez zuten hutsik egin domekan jokatu zen Aloñako 13. Igoeran. Imanol Goñi izan zen azkarrena gizonezkoetan eta Maite Maiora mendaroarra emakumezkoetan.
Jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketako azken fasera sailkatzetik gertu gelditu da Tecnifuelle Elgoibar Sanloko taldea, Handbol Sant Quirze kataluniarren aurkako azken partidan gol bateko aldeaz galdu eta gero.
Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak elkarlanean prestatu duten Udaldiko Aisia Eskaintzan izena emateko epea gaur, apirilak 24, zabalduko dute, 16:00etatik aurrera.
Sasibil elkarte lirikoak El dúo de la Africana zartzuela eskainiko du Elgoibarko Herriko Antzokian, gaur hilak 21.
Abuztuaren 23tik 28ra ospatuko dira aurtengo San Bartolome jaiak, eta jaietako azken eguna Txiki Eguna izango da, abuztuaren 28a, hain zuzen ere.
Norbere diskoetan eta zuzenekoetan batak bestearen laguntza jasotzeko ohitura dute Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxeak, eta urteetako elkarlan horretan beste urrats bat eman dute orain. Bi musikariek kanta bat sortu dute elkarrekin, eta bira hasi dute.
Munduko sei maratoi garrantzitsuenek osatzen dute 'World Marathon Majors' nazioarteko txapelketa: New York, Boston, Chicago, Londres, Berlin eta Tokioko maratoiek. Migel Angel Montesek hiru egin ditu dagoeneko (New York, Chicago eta Tokio) eta falta zaizkion hirurak korri egiteko prestatzen ari da.
Gipuzkoako 3D Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten apirilaren 9an Ordizian. Elgoibarko Zarta arkulari taldeko kideek erakustaldia eskaini zuten arku instintiboen modalitatean: Jose Luis Garciak irabazi zuen proba, Javier Varonak bigarren egin zuen eta laugarren postuan sailkatu zen Hugo Sierra.
Iban Gonzalezek zuzendutako 'Ama, nora goaz?' dokumentala proiektatuko dute gaur Elgoibarko Herriko Antzokian, 20:30etik aurrera. 36ko Gerraren testuinguruan, 1937. urtean agintari frankistek kanporatu zituzten 1.000 emakumeren bizipenak azaltzen ditu Gonzalezek iaz Baleukok ekoitzitako dokumental honetan.
2000. urtetik indarrean dagoen mugikortasunerako plana urtea amaitu baino lehenago berritu nahi duela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Planaren helburu orokorrak dira, besteak beste, mugikortasun arazoak identifikatzea, garraio publikoko sareek eskaintzen duten zerbitzuaren irisgarritasuna, estaldura eta zerbitzu maila hobetzea, ibilgailuentzat eta oinezkoentzat hiriko gune publikoaren zein zati izan behar den zehazteko irizpideak ezartzea eta aparkalekuak berrantolatzea.
Labegaraieta Sariaren 54. edizioan jokatu zen joan den domekan, Bergaran. 106 txirrindularik parte hartu zuten eta Imanol Alvarez (Ciclos Iturriaga) txirrindulari elgoibartarrak hirugarren postua eskuratu zuen, eta taldeka ere hirugarren postua eskuratu zuten elgoibartarrek.
C.D. Elgoibarren mendeurrenaren harira prestatu dituzten ekintzen barruan, Lehen Mailan jokatzera iritsi diren jokalariak (elgoibartarrak nahiz C.D. Elgoibartik pasatakoak) eta atletismoan nabarmendu zirenak omenduko ditu kirol taldeak maiatzaren 6an. Bazkari herrikoi bat ere antolatu dute egun horretarako, Maalan, eta dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak.
Jose Inazio Sarasua (Elgoibar, 1956-2017) hil da 60 urterekin, besteak beste, Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari taldeko zuzendaria izandakoa, 1985etik 2000. urteen bitartean. “Umezurtz” gelditu direla azaldu dute dantza taldeko kideek. “Gure dantza taldeko zuzendaria, motor, buru, akuilu, langile nekazin, txistulari, gidari eta laguntzaile ordezkaezina hil da”, adierazi dute.
Maite Maiora (Mendaro, 1982) eta Julen Larruzea (Larrabetzu, 1982) gailendu ziren Mendaron jokatu zen zazpigarren Kilimon Trail mendi lasterketan, eta errekorrak ondu zituzten gainera. Antolatzaileek Maite Maiora omendu zuten probaren hasieran eta amaieran. Parte hartu duen guztietan, -sei bider-, irabazi du etxeko proba mendi lasterkari mendaroarrak.
Jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketako bigarren fasea jokatuko dute 24 taldek, lau taldetako zortzi multzotan banatuta, apirilaren 21etik 23ra bitartean. Elgoibarren jokatuko da Lauko Final horietako bat, eta Sanloko Tecnifuelle Elgoibarrek parte hartuko du.
Elgoibarko Udalak Oscar sarietan saritutako filmak eskainiko ditu apirilean Elgoibarko Herriko Antzokian.
Mundua ttipi-ttapa jarri dute Diasporako euskaldunek azken egunetan. Baita munduko beste aldean ere, Sidneyn, Australian. Hiru elgoibartarrek hartu zuten parte Sidneyko Gure Txoko Euskal Etxeak antolatutako Korrikan.
Mendaroko Kilimon Trail mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatuko dute domekan (apirilak 9).
Zazpi metro inguruko altueratik erori ostean, lesio larriak ditu bi orkatilletan Olaizaga kiroldegiko rokodromoko erabiltzaile batek.
Euskal Herriko 57. Itzuliko azken aurreko etapa, bosgarrena, Bilbo eta Arrate artean jokatuko dute gaur. Etaparen amaieran Aiastiako gaina igoko dute eta Elgoibarrera jaitsiko dira, Maltzaga alderantz joan aurretik.
Maiatzaren 7an egin asmo duten herri galdeketari begira, lokala hartu du Elgoibarko Gure Esku Dagok San Frantzisko kalean, eta taldekideek jakinarazi dute norbaitek galdeketaren inguruko zalantzarik balu edo egun horretan prestaketetan lagundu nahiko balu, gustura entzungo diotela lokalean.
Elgoibarko Udalak eta Txankakua Elgoibarko Merkatarien Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute tokiko komertzioetako salmentak sustatzeko eta Elgoibarko denda txikietan erosketak egiten dituzten bezeroak saritzeko.
Ospitale azpian kirolerako eta aisialdirako gune berri bat sortu asmo dutela jakinarazi zuen Mendaroko Udalak orain hamabost egun eta EAJk oharra atera du eta etxez etxe banatu horren inguruko bere iritzia emanez.
IMHko, Mekako, Elgoibar BHI institutuko eta Elgoibar Ikastolako ikasle eta irakasleek Korrika Gaztea egin dute. Hona hemen, argazkiak.