Espainiako Estatuak heroina armatzat erabili ez zuela zioen artikulu batek sortutako eztabaida digitalean parte hartzen ari zen Justo Arriola (Elgoibar, 1966), gai horri buruzko liburu bat idazteko beharra sentitu zuenean. Berak kontrakoa defendatzen zuen: Euskal Herrian heroina zabaltzeko interes politikoa egon zela 80ko hamarkadan.
Nolakoa izango litzateke egungo Venezuela Simon Bolivarrek bere arbasoen hizkuntza zen euskara ikasi izan balu? Horixe da Gure historiak soinu ezberdina izango luke film laburrak irudikatzen duena. Venezuelako hiriburu Caracaseko Catia TVe telebista komunitarioak egindako lan honek Euskaraz Bizi Nahi Dut film labur lehiaketaren 2015eko edizioan hartu zuen parte.
Asteburu honetan Euskararen Eguna ospatuko da, hori dela eta, Elgoibarko Udaleko Kultura sailak Igelak filma aukeratu du asteburu honetako zine emanaldirako. Horrez gainera, domekan emango duten Zikoinak filma ere euskaraz eskainiko dute.
Angel Bazterretxea abadeari eskerrak emateko ekitaldia antolatu du herritar talde batek domekarako, hilaren 4rako. 12:30erako plazara inguratzeko eskatu dute ekimenaren sustatzaileek.
Incognita Patagonia espedizioari buruzko saioarekin agurtuko da aurtengo Udazkeneko mendi emanaldi zikloa. Eñaut Izagirre geografo elgoibartarrak, Ibai Rico eta Evan Milesekin batera, Txileko Patagonian barrena, esploratu gabeko lur eremuetan egin zuten espedizioko nondik norakoak azalduko ditu eguen honetan, Elgoibarko Kultur Etxean.
Euskararen Eguna ospatuko dugu abenduaren 3an, eta Euskal Herriko kaleetan eta plazetan ospatuko dugu gainera. Beti ez da horrela izan ordea. Euskarak garai ilunak ere bizi izan ditu, ahotsak.eus egitasmoan jasota dituzten lekukotzek erakusten duten moduan. Euren ume sasoian euskarak eskolan zuen lekuaz dihardute ondorengo bideoetan Bentura Arrieta, Miren Vallejo eta Felix Etxeberria elgoibartarrek.
Nire lehenengo hautua izeneko lanean, off-eko ahots baten bidez, euskararen alde egunero hartzen zituen erabakiak islatu nahi izan zituen Mattin Zeberiok.
Euskal Telebistako lehen katean eskaintzen duten Gu ta Gutarrak saio arrakastatsuaren zazpigarren edizioan parte hartzen dihardu Felix Conde gazte elgoibartarrak. Lehiaketan sartu den azken lehiakidea izan arren, indarrez sartu da Conde eta Euskararen Nazioarteko Egunaren harira bertsoa kantatzen ere ausartu da.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak hainbat kirol jarduera ezagutzeko aukera eskainiko die herritarrei abenduan, ezer ordaindu beharrik gabe. Bestetik, Mintxetako kirol instalazioetan dagoen taberna-kafetegi zerbitzua ustiatzeko lizitazio deialdia argitaratu dute.
Aitor Gorosabel Su ta Gar taldeko abeslariarekin solasaldia antolatu du Mendaroko Gaztelekuak, Udalaren laguntzarekin, abenduaren 12rako.
Gabonetako Jaiotzen 30. Lehiaketa antolatu du Parrokiako Katekesiak abenduaren 11rako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Jaiotzak familian edota lagun artean ere egin daitezkeela jakinarazi dute.
Kontseiluak antolatzen duen Euskaraz Bizi Nahi Dut film labur lehiaketaren 2015eko edizioan, profesionalen ataleko 3. saria eskuratu zuen Peru Galbeteren lan honek. Hona hemen Josuneren bidaia film laburra.
Lanbide Heziketako EuskoSkills 2016 olinpiadak jokatzen dihardute asteon Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan. Barixakuan, abenduaren 2an, Elgoibarko Meka eta IMH ikastetxeetan jokatuko dira proba horietako gehienak. Era berean, IMHko ikasle ohi Jon Lapeirak, Gotebörg-en (Suedia) jokatuko diren EuroSkills 2016 proban hartuko du parte.
Abenduaren 2an euskaltzalez beteko dira Elgoibarko kale eta plazak. Jalgi hadi plazara! ekimena antolatu du egun horretarako Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak. “XVI. mendean Bernat Etxeparek egindako aldarrikapena da, baina, gure ustez, oraindik ez du gaurkotasunik galdu”, azaldu dute. Hortaz, euskararen kontua plaza publikora atera nahi dute barixakuan, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan.
Iker Azkoitiak eginiko Semeak film laburra istripu baten ondorioz berriro berba egiten ikasi beharra daukan gazte bati buruzkoa da, eta lan honekin irabazi zuen Kontseiluak antolatua den Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketaren laugarren aldia, 2015ean.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan antolatutako ekintzen barruan, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egin zuten joan den zapatuan Olaizaga kiroldegian, eta 32 lagunek hartu zuten parte.
2016 urtean Estatuan bikotekideek hil dituzten emakumeak ikustarazteko, eta indarkeria matxista salatzeko, kale-ekintza egin zuten barixakuan Mendaron. 60 emakume inguruk hartu zuten parte Women in black performancean.
Unai Etxeberria elgoibartarra erraz gailendu zen zapatuan Alkortako Igoeran. 21:32ko denboran osatu zuen Etxeberriak 4, 7 kilometroko bidea eta ia bi minutuko aldea kendu zion bigarren sailkatuari, Hasier Murua herrikideari (23:21).
Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak deituta, elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek gaur, Kalegoen plazan. Gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, elkarretaratze isila egin dute gaur arratsaldean Kalegoen plazan hainbat herritarrek.
Uxue Arzelusen lan honek irabazi zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Donostia Zinemaldiarekin batera, antolatutako "Euskaraz bizi nahi dut" film labur lehiaketako amateurren ataleko saria, 2014an.
Elgoibarko Jaiki Gazte Taldeak elkarretetaratze bat antolatu du gaur arratsalderako, Altsasuko istiluen ondorioz emandako atxiloketak salatzeko.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak janari bilketa antolatu du asteburu honetarako, eta Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak kudeatuko du Elgoibarko bilketa. Sanlo Eskubaloi Taldeak ere bat egin du elikagai bilketarekin eta aurreko urtean batutako 400 kiloak gainditu nahi dituzte aurten Jokalari bat = kilo bat egitasmoarekin.
Egunero eskaintzen dihardugun euskarazko film laburretan laugarrengoa duzue gaurkoa, Kontu txikiak kontari izenekoa.
Hileko azken zapatuko feriak eta Mugikortasun Astearen barruan antolatu duten bigarren eskuko azokak bat egingo dute zapatuan, azaroaren 26an. Ferian arraultzekin sukaldatzen irakasteko tailer berria eskainiko diete umeei.
Azken txanpan sartu da Morkaiko mendi taldearen Udazkeneko mendi emanaldien zikloa. Haritz Arrietak, Ander Izagirrek eta Aitor Montesek 'Pirinioetako Harribitxoen bila izeneko saioa aurkeztuko dute gaur (azaroak 24).
Noticias de Gipuzkoa egunkariak hamar urte bete dituela-eta 10 urteko historia azaletan izeneko erakusketa ibiltaria jarriko du ikusgai Elgoibarren. Memoria historikoari buruzko solasaldi batekin inauguratuko dute erakusketa, eguen honetan. Ane Beitia, Aintzane Ezenarro, Iñaki Odriozola eta Iñaki Goigana izango dira hizlariak.
Euskarazko film labur bat egunero eskaintzeko hasi dugun egitasmoaren barruan, Garai berriak da aurkeztu nahi dizuegun hirugarren lana. Lan honekin irabazi zuen Koldo Almandozek Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketa, 2014. urtean.
Jostailuen erakusketa antolatu dute Elgoibarko Ludotekak, Gaztelekuak, Atxutxiamaikak eta Gazte Asanbladak, Udalarekin lankidetzan. Azaroaren 24tik 26ra izango da Kultur Etxeko sotoan, eta 60 jostailutik gora ezagutzeko aukera egongo da.