IMHk eraikin berria inauguratu du gaur arratsaldean, Asmaola izenekoa. Eraikin honen bitartez, IMH gai izango da modu egokiagoan erantzuna emateko bai Elgoibarko eta inguruko enpresen beharrei, bai industrian formatzen diren pertsonen beharrei. Iñigo Urkullu lehendakaria buru, erakundeetako, enpresetako, eta unibertsitate alorreko hainbat ordezkari izan dira gaurko inaugurazioan.
Frankismoko biktimen aldeko ekitaldia egin zuten joan den zapatuan Andoainen, eta antolatzaileek euren esperientziaren berri emateko gonbidatu zituzten Elgoibar 1936 taldeko kideak.
Kike Amonarrizek eta Iker Martinez de Lagosek Berrikasi eta Berrikusi dokumentua aurkeztuko dute apirilaren 25ean, astelehena, Elgoibarko Kultur Etxean. Beste lagun batzuekin batera, Kikek eta Ikerrek euskalgintzaren azken 50-60 urteetako irakurketa egin dute, eta horren berri emango dute. Baina etorkizunari ere begiratu diote lan horretan, eta aurrerantzean euskalgintzan jarduteko lan-ildo batzuk ere proposatuko dituzte, hitzaldira joango direnen artean eztabaidatzeko.
Azkarateko errepide zaharretik behera zetorren ibilgailu batek istripua izan du Ermuaranbide kaleak eta Basarte auzoak bat egiten duten bidegurutzean.
36ko gerrako beste bi gudariren gorpuzkiak hobitik atera zituzten domekan (apirilak 17), Etxebarriko Zelaietaburu muinoan, Elgoibarko lurretatik metro gutxitara. Era berean, omenaldi bat ere egin zitzaien inguru hartan borrokatu zuten gudari eta borrokalari antifrankista guztiei.
Gipuzkoako bertso eskolen eguna ospatu zen domekan Eibarren, eta Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako idatzizko sariak banatu zituzten. LH 3 eta 4. mailakoetan, June Arregik txapela jaso du eta Nahia Carrillok aipamena. (bideoa dauka)
Azkenean eguraldiak lagundu du eta Jose Gurrutxaga krosa arrakastaz hasi eta amaitu da. Elgoibar Ikastolak antolatutako ekimen honetan 700 korrikalarik baino gehiagok parte hartu dute. Argazkiak hemen klikatuta.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udalak biltzen dituen Eudel elkarteak karguak berritzeko prozesuari ekingo dio Maiatzaren 16an Elgoibarren egingo duen bilkuran.
Mondragon Korporazioaren Batzorde Iraunkorrak Iñigo Ucin Kontseilu Orokorreko presidente izendatzea erabaki du, kide guztien adostasunaz.
Dominikoen ordenako anaia da Xabier Gomez Garcia (Azkoitia, 1970), eta bere nagusiek Europan justizia eta bakea sustatzeko arduradun izendatu dute. Joxin Arregi apaiza ordezkatzera etorri zen Xabier Gomez Elgoibarrera, 1994an, eta hainbat urte egin zituen parroki-lanak betetzen.
Maalan biribilgune itxia egingo dute. Lanak astelehenean hasiko dira. Iosu Arraiz hirigintza zinegotziaren arabera, "ez da aurreikusten trafikoan eragin aipagarririk".
Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak jakinarazi duenez, Elgoibarren duintasunaren kolunbarioa ipintzeko eta 1936ko gerrako memoriaren zenbait ibilbide martxan jartzeko akordioa lortu dute. Elgoibarko Aiastia auzoan hasiko da ibilbideetako bat, Gipuzkoa eta Bizkaia arteko fronteari buruzkoa, hain justu ere. Era berean, Zelaietaburun beste Gudari biren gorpuzkinak aurkitu dituztela jakitera eman du Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak.
Elgoibarko Sutegixa Gaztetxea ska eta rock musikaz jantziko dute Brigada Improductiva iruindarrek eta Egurra Ta Kitto azpeitiarrek zapatuan.
Kalera aterako dute musika Inazio Bereziartua musika eskolako instrumentu taldeek barixakuan (apirilak 15). Kalejiran ibiliko dira Elgoibarko kaleetan barrena eta geldialdiak egingo dituzte Kalebarrenen, Kalegoenen eta Lekuederren.
Andoni Lubakik munduko hainbat gatazka bizi izan ditu bertatik bertara (Sahara, Libia, Irak, Siria...) eta argazkietan islatu. Saharatik itzuli berri bada ere, oraingoan Siriako gerran ateratako argazkiak ikusteko aukera eskainiko du Elgoibarren Aleppo, beldurraren frontea erakusketan. Era berean, masterclass bat ere emango du zapatu goizean.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak Urteko Batzar Orokorra egingo du astelehenenean (apirilak 18), Kultur Etxean.
Eibarrek eta Realak apirilaren 16an, zapatuan, Ipuruan jokatuko duten euskal derbiaren harira, Play Station Txapelketa antolatu du Elgoibarko Ludotekak zapaturako. Realeko bi jokalari, hain justu, Elgoibarren izan ziren atzo sinadurak ematen (goiko argazkian).
Elgoibar Ikastolak Jose Gurrutxaga krosaren 23. edizioa antolatu du domekarako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Elgoibarko eta Mendaroko 700 antxitxikarik eman dute izena 6tik 16 urtera artekoen lasterketetan parte hartzeko.
Elgoibarko gazte talde batek gizarteko hainbat arazo gazteen ikuspegitik landu eta irtenbideak sustatzeko sortu zuen Jaiki taldea. Orain, gazteek etxebizitza bat eskuratzeko dituzten zailtasunetan jarri nahi dute arreta. Horretarako, Etxebizitza Plazara! ekimena antolatu dute, Elgoibarko egoera aztertu eta proposamenak lantzeko, besteak beste. Ekimena iragartzeko bideo bat kaleratu dute. (bideoa dauka)
Eusko Jaurlaritzak onartu nahi duen lege proiektu baten aurka protesta egiteko bizikleta martxa bat egiten dihardute Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko suhiltzaileek, eta Elgoibar erdigunetik igaro dira gaur arratsaldean.
Euskal Ligarako igoera fasea jokatuko dute Sanloko kadete eta jubenil mutilen taldeek, -Decak eta Beristainek-, asteburu honetan, Berangon. Igoera lortuz gero, jubenil eta kadete mailako nesken zein mutilen taldeak Euskal Ligan dituen hirugarren kluba izango litzateke Sanlo, Zarautz eta Usurbilekin batera.
Jordi Evole eta Salvados saioko lantaldea Arnaldo Otegi elkarrizketatzera etorri zen Elgoibarrera joan den astean. Txilarre baserrian egin zioten Otegiri elkarrizketa martitzenean, eta Azkoitiko Otarre jatetxean bazkaldu zuten gero, goiko argazkian ikus daitekeen moduan.
Mausitxa baserrira bisita gidatua antolatu dute elkarlanean Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Morkaiko Mendizale Elkarteak, apirilaren 23rako.
Mikel Gonzalez eta Diego Reyes Realeko jokalariak gertutik ikusi eta haiekin argazkiak atera edo sinadurak eskatzeko aukera izango dute zaleek eguaztenean.
Bihar, eguaztena, gizarte zerbitzuei buruzko hitzaldia eskainiko du EDE fundazioko Jaime Garcia Morenok, Una mirada al sistema vasco de servicios sociales izenburupean. Hitzaldia Elgoibarko Gizarteratze mahaiak antolatu du eta 19:00etan hasiko da Kultur Etxeko Hitzaldi gelan.
"Bonboi bakar bat ere ez dute laga denda guztian", azaldu du Quique Saint-Gerons Mendaroko txokolate dendako arduradunak atzo egin dieten lapurretaz. Mendaroko Landa jatetxean ere saiatu dira lapurrak barrura sartzen, joan den asteburuan, baina ez zuten ateko sarraila apurtzerik lortu. (bideoa dauka)
Aurresku eta soinu zahar txapelketako jardunaldia jokatu da asteburuan, zapatuan eta domekan, Elgoibarren. Euskal Herri osotik etorritako 58 neska-mutil igo dira Herriko Antzokiko oholtza gainera, tartean 11 dantzari elgoibartar. (argazkiak dauzka)
Juan Mugertza Nazioarteko krosari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Mintxeta Atletismo taldeak bigarrengoz, eta gaur jakinarazi dituzte irabazleak.