Salon Gourmets Klubaren 2015eko nazioarteko aretoa egin zuten Madrilen apirilaren 13tik 16ra. Europan kalitateko gastronomiaren sektoreak duen erreferentziako ekitaldia da eta 30.000 produktutik gora aurkeztu dira aurten. Aretoaren barruan, Gourmetquesos gazta lehiaketa egin zuten eta Mausitxako gaztak urrezko domina jaso zuen ardi gazta onduen mailan.
Elgoibarko Udaleko Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, gaurtik aurrera 24 orduz izango dira martxan Elgoibarko eskailera mekanikoak eta igogailu publikoak.
Jose Julian Marquez elgoibartarrak historiaurreko erremintei buruzko erakusketa inauguratuko du bihar (apirilak 18), Kultur Etxean. Aspaldi hasi zen historiaurreko erremintak eskuz egiten, eta iaz jarri zituen ikusgai estreinakoz. Erakusketak harrera "oso ona" izan zuela adierazi du, eta horrek bultzatu du bigarren edizio hau antolatzera. "Bi mila lagun inguru etorri ziren erakusketa bisitatzera, eta hori izugarria da Elgoibar moduko herri baterako", esan du.
Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) kros lasterketen egutegian sartu du aurten estreinakoz Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko Krosa, eta 2015-2016 denboraldian ere eutsi egin dio IAAF kategoriari. Alegia, Elgoibarkoa munduko 11 krosik onenen artean dago.
Gaur eguerdian aurkeztu du Elgoibarko Alderdi Popularrak Udal Hauteskundeetarako alkategaia: Sofia Vazquez. Donostian jaioa da, irunen bizi da, 39 urte ditu eta azken bost urteotan dihardu politikagintzan. Honenbestez, alderdi nagusiek dagoeneko aurkeztu dituzte Elgoibarko udalbatza berria osatzeko hautagaiak.
Sevillan ospatzen duten Apirileko Feria jaialdi entzutetsura jauzi egiteko aukera emango du Txarridunak antolatu duen flamenko jaialdiak. Kontzertuak eta flamenko ikastaroak uztartuko dituen egitaraua prestatu dute, gaurtik zapatura bitartean.
Mendaroko Udalak pintxo lehiaketa antolatu du, laugarren urtez. Hala, zapatuan eta domekan herriko zortzi tabernarik espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Era berean, merkataritza suspertzeko kanpaina jarri du abian Udalak.
Espainiako duatloi txapelketa jokatu zuten asteburuan Sorian, sprint eta distantzia motzeko modalitateetan. Jokin Muñoz mendaroarrak distantzia motzeko proban hartu zuen parte, 25-29 urte artekoen mailan, eta bigarren postuan sailkatu zen.
Sallobente-Ermuaran bailaran dagoen Otsourteaga baserriko lursailean piztu da sua goizaldean, eta 9:00ak inguruan lortu dute suhiltzaileek sua kontrolatzea.
Atzo iluntzean gertatu zen ezbeharra, 20:10ak aldera, Guass pareko biribilgunetik Urazandirako bidean. Auto batek 83 urteko emakumea harrapatu zuen, eta Mendaroko ospitalera eraman zuten andrea, zaurituta. Ertzaintzak jakinarazi du, baina, goizaldera hil dela. Gertatutakoa ikertzen ari dira.
Uda sasoirako prestatu duten eskaintza aurkeztu du Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak. Dagoeneko zabalik dago izenemate epea.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren kanporaketa jokatuko dute Elgoibarren, datorren asteburuan, apirilaren 18an eta 19an. 59 dantzarik parte hartuko dute, tartean Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bederatzi dantzarik.
Eguzkiak berotu egin zuen atzo eta korrikalariek ere igarri zuten. 243 lagunek lortu zuten proba amaitzea, eta horien artetik, Aitor Osa itziartarra eta Maite Maiora gailendu ziren. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Sutea piztu da Uparitzaga baserria eta Meka Lanbide Heziketako ikastetxearen arteko pinudian, eta, badaezpadako neurri gisa, Albitzuri industriagunean dagoen Meka ikastetxea hustuarazi dute ertzainek. (argazkiak dauzka)
Gaur eguerditik aurrera erabiltzeko moduan dago Trenbide kaleko igogailua. Irisgarritasuna hobetzeaz gain, informazio gune ere izango da igogailu berria. Udal arduradunek jakinarazi dute gaurtik aurrera herriko lau igogailuak 24 orduz egongo direla martxan.
Domekan, hilak 12an, jokatuko da Kilimon Trail lasterketa Mendaron, bosgarren urtez. Dagoeneko 272 lagun daude izena emanda, eta tartean badira, izen handiko hainbat ere. Esate baterako hauek: Alfredo Gil, Raul Garcia Castan, Ismail Razga, Iker Oliveri, Ivan Ramirez, Manuel Sanchez Capitan, Abderrahim el Qayed, Igon Manzisidor, Ander Barrenetxea, Maite Maiora, Montse Vazquez eta Uxoa Irigoien.
Domekan jokatuko da Elgoibarko Enduro moto lasterketa. Urnobitza motoklubak antolatzen du, eta Mintxeta inguruko lurretan jokatzen da.
Txalo Produkzioak-ek Erdibana antzezlana taularatuko du Gaur Herriko Antzokian. Komedia generoko antzezlana da.
Mintxeta Atletismo Taldeak gaur jakinarazi ditu Mugertza krosari buruzko argazki lehiaketako irabazleak zein izan diren. Felix Morquecho argazkilari eibartarrak lortu du lehen saria (200 euro), Polat Kemboi Arikan bigarren sailkatuari aurtengo Mugertza krosean ateratako argazki batekin. Vicente Guineak lortu du bigarren saria, eta Miguel Castrok, berriz, herritarren saria. (argazkiak dauzka)
Elgoibarko Udalak 168.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneari 2015erako, hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko. Iaz baino 16.800 euro gehiago jasoko du aurten elkarteak.
Agustin Gurrutxagaren (Elgoibar, 1917) esanetan, duela 80 urte dozena bat kotxe zeuden Elgoibarren, asko jota. Idiekin eta zaldiekin garraiatzen zuten gerra aurretik jeneroa. Markinara dilijentziaz zihoazen garraiolariak Aiastiako Bentan geratzen ziren, zerbait jateko edo atseden hartzera. Garraiolari horiek tentu handiz ibili behar izaten zuten bidelapurrekin. Agustinek pistolarekin bidera irteten zirela entzuna du. Honela kontatzen du berak ahotsak.eus-ekoek jasotako grabazioan. (bideoa dauka)
Adinekoen artean kirola egiteko ohitura sustatzeko asmoz, 60 urtetik gorakoentzako kirol programa jarri zuten martxan, elkarlanean, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak eta Udal Kirol Patronatuak. Neguko geldialdiaren ostean, apirilaren 14tik aurrera izango du segida egitasmoak. Unai Arrieta psikologo elgoibartarrak gidatuko ditu saioak.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak behin betiko ikus onespena eman dio Zumaia, Azkoitia, Villabona eta Elgoibarko –San Lazaro zahar egoitza- udal egoitzak Kabia foru erakundeari eskualdatzeko proiektuari. Modu horretan, beharrezkoa zen azken izapidea egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro horien kudeaketaz arduratzeko udal horiekin hitzarmena izenpetu dezan, 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legeak xedatutakoaren arabera.
Iaz lortutako seigarren postua hobetu, eta bosgarren postuan amaitu du Lauko Elgoibar eskubaloi taldeak Zilarrezko Ohorezko mailan jokatu duen bigarren denboraldia. Joan den zapatuan jokatu zuten denboraldiko azken partida Olaizagan, eta agurren partidua izan zen. Ainhoa Usobiagak eta Lara Urainek merezitako omenaldia jaso zuten Sanlon 13 eta 12 denboraldi egin ostean eskubaloia lagatzea erabaki dutela-eta.
Urnietako mendi lasterketa irabazita, mendi lasterketen Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen atzo (martxoak 29) Maite Maiorak. Bi ibilbide zituen probak: 21,6 eta 11 kilometrokoak; eta, motzean, Loren Galeano elgoibartarra izan zen azkarrena.
Urepeleko hasiera ekitaldiarekin egin bezala, domekan (martxoak 29) ere 19. Korrikaren amaiera Bilbotik zuzenean ikusi ahal izango da barren.eus atarian, euskarazko hedabideen arteko elkarlanari esker.
Greba mugagabea hasi zuten joan den astelehenean (martxoak 23) Elgoibarko Intxausti Tratamientos Superficiales, SL enpresako beharginek. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, baina, akordioa lortu dute enpresako zuzendaritzarekin eta amaitutzat jo dute greba. Lortutako akordioarekin pozik azaldu dira sindikatuko ordezkariak.
Elgoibar ikastola Google-ek Bruselan antolatu duen Chromebook Pilot and Professional development ekitaldian parte hartzera gonbidatu dute. Europako beste hainbat ikastetxe ere gonbidatu dituzte ekitaldira, baina bera izan da estatuko bakarra.