Trenbide kaleko obren ondorioz, trafikoarentzako itxita egongo da kalea datorren astelehenean eta martitzenean.
Garbitasun sektorean emakumeek bizi duten prekarietate egoera salatzeko ekitaldia egingo du ELAk Elgoibarren bihar, hilak 21, goizeko 11etan. Udaletxe aurrean bilduko dira, eta marrazki erraldoia egingo dute, langileen testigantzak mural batean jasotzeko.
Gaur goizean kamioi batek guraizearena egin du Olasoko industrialdean, Gaindu enpresa parean, hain zuzen ere.
2007ko urtarrilean A8 autobidea mozteagatik epaitutako bost gazteak absolbitu egin dituzte, tartean, Ainara Ladron elgoibartarra.
Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak ingelesa praktikatzeko mintzapraktika egitasmoa jarri du martxan aurten ere. Ingelesez hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea da egitasmoaren helburua.
Zuberoako ikastolak laguntzeko jakiz betetako otarrak jarri dituzte salgai, eta Elgoibarren, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartean egin dezakezue eskaera, azaroaren 30a baino lehen.
Mari Carmen Agirre moja klaratarra hil da gaur, 101 urterekin. 1915eko otsailaren 13an jaio zen Tolosan. 1942an sartu zen moja, eta hasierako urteak Portugaleteko klaratarren komentuan eman zituen. Azken 11 urteak Elgoibarren egin ditu, Santa Klarako komentuan.
Elgoibarren Elkar(-)Bizi! egitasmoaren barruan, Velo islamikoa eskolan izenburuko hitzaldia eskainiko du gaur Elgoibarren, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 19:00etan hasiko da hitzaldia, eta gaztelaniaz izango da. Ostegunean, hilak, 20, berriz, SOS Arrazakeria elkarteko Agustin Unzurrunzaga ekarriko dute, migratzaileen gainean zabaldutako zurrumurruen gainean hitz egitera. Zurrumurruei stop izenburu hartuta jardungo du Unzurrunzagak, 19:00etatik aurrera, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Elgoibarko Gure Esku Dagok zozkatutako otarrak badu irabazlea: Mari Jose Ulazia.
Hiru Haundiak proba jokatu zen zapatuan, Euskal Herriko mendi-lasterketen denboraldiko proba nagusietako bat, eta edizio honetan ere elgoibartar eta mendaroar ugarik parte hartu zuten. Lizarpe LMK taldeko Ander Zulaika mendaroarrak egin zuen gure ordezkarien artean denborarik onena. 12 ordu pasatxo behar izan zituen Zulaikak 100 kilometroko ibilbidea osatzeko.
Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren egitaraua ezagutzera eman du Morkaiko mendi taldeak. Aurten ere programa “zabal, interesgarri eta erakargarria” osatzen saiatu direla azaldu dute eta nobedade baten berri ere eman dute. Bilboko Mendi Film Festibal entzutetsuak eskaintzen duen Mendi Tour ekitaldia ekarriko dute estreinakoz Elgoibarrera, era horretan iaz Bilbon eskaini zituzten film interesgarrienak ikusteko aukera eskainiz.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) azken hamar urtean antolatu duen 30+10 Mintegiaren lekua hartzera dator Hizkelan. Topagune berriaren helburua izango da hizkuntza kudeaketa euskaraz, enpresan eta Lanbide Heziketan lantzea. Urriaren 19an egingo dute IMHn. Jardunaldia doakoa da baina beharrezkoa da izena aurrez ematea.
Elgoibarko Gizarteatzearen Aldeko Mahaiak antolatu duen Elgoibarren Elkar-Bizi! sentsibilizazio jardunaldien barruan, Munduko arrozen dastaketa izeneko ekitaldia egingo dute zapatuan (urriak 15), Maalako parkean.
Elgoibarko Eskola Kirola Elkarteak zapatu honetan, urriak 15, hasiko du denboraldia. Gaztetxoek atletismoa eginez hasiko dute denboraldi berria Mintxetan.
Urazandi auzoko 30. zenbakiko etxe batean sua piztu da eta etxebizitza oso bat, gutxienez, kiskali du.
Historiaurrean ehizarako erabiltzen zituzten erremintak egiteko teknikak irakatsiko ditu Jose Julian Marquez elgoibartarrak zapatuan eta domekan eskainiko duen tailerrean. Umeei dago zuzendua. Barixaku honetan, berriz, Historiaurrea: ehiza, artea eta erotismoa izeneko erakusketa inauguratuko du Kultur Etxean.
Uxue Alberdi Estibaritzek (Elgoibar, 1984) Euskadi Literatura saria jaso du koplatan idatzitako Besarkada lanagatik, euskarazko haur eta gazte literatura sailean.
Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroan izena eman ez dutenek ere parte hartzeko aukera izango dute aurrerantzean, saio solteetara azalduz. Urriaren 5ean izan zen estreinako saioa (hona hemen lehen saioko kronika), eta urriaren 19an izango da bigarren saioa.
Elgoibarko Ludotekak bazkide kanpaina jarri zuen abian ikasturte hasierarekin batera, eta barixaku honetan Maalako parkean egingo duten ekitaldi batekin emango diote amaiera aurtengo promozio kanpainari.
Iker Eskibelek (Eskoriatza, 1993) Idotorbera bizikletaz igo den estreinako aldian irabazi du Julian San Juanen Oroimenezko 25. San Pedroko igoera. Hamahiru minutu eta 20 segundoan egin du igoera, eta honenbestez, segundo batean ondu du Iñigo Larizek 2002an ezarri zuen marka. Maite Maiorak ere aurreneko parte hartzea zuen eta garaipenaz gainera errekorra ezarri du (17:22).
Elgoibarren elkar-bizi! jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak, urriaren 13tik 28ra bitartean. Gizartean zabaldutako uste okerrak isildu eta gogoeta egitera bultzatu nahi gaitu egitasmo honek. Hainbat hitzaldi, tailer eta ekimen antolatu dituzte nagusi zein umeentzat, nork bere berezitasunak izan arren, oinarrian denok berdinak garela erakusteko.
Gazteen laneratzea sustatzea helburu duen Hazilan proiektuaren bigarren edizioan parte hartzeko izen-emateko epea barixakura arte, urriak 14, luzatu du Debegesa garapen agentziak.
Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasle Nerea Sasiainek hirugarren postua eskuratu du senior mailako Euskadiko X. Soinu Zahar Txapelketan.
Belaunaldiz belaunaldi realzale sentimendua transmititu eta bizirik mantendu duen familia elgoibartar bat ezagutzeko bisitan izan dira Elgoibarren Real Sociedad TV-koak.
Gipuzkoari itzulia sei minutuan egitea, horixe izan da GipuzkoAround proiektuaren baitan egin duten bideoaren helburua. Gipuzkoa osatzen duten 89 udalerrietako irudiak jaso dituzte, tartean Elgoibarkoak eta Mendarokoak. Orain dela sei urte Dancing in the Basque Country bideoa egin zuten lagunek sortu dute bideoa, Donostia 2016ko Energia Olatuak programarekin batera. (bideoa dauka)
Anbotoko kilometro bertikala jokatu zen zapatuan, Lasterketa bertikalen Euskal Herriko Kopako azken aurreko proba. Aitor Osa itziartarra izan zen azkarrena gizonezkoetan eta Iñigo Lariz eta Iban Murua elgoibartarrak sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren. Ainhoa Lendinezek, berriz, laugarren postua eskuratu zuen emakumezkoetan.
Errosarioko Ama Birjinaren Eguna izan da gaur, urriak 7, eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek Errosarioko Amaren ezpata-dantza egin dute Elgoibarko kaleetan.
Elgoibarko Udalak Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren Udal araudia egokitu duela iragarri du. Egokitzapen honekin, zerbitzuaren ordainketarako Udalak bideratutako diru kopurua, zein onuradun kopurua, asko handituko direla nabarmendu dute.