Angel Bazterretxea abadeari eskerrak emateko ekitaldian parte hartzera deitu du herritar talde batek Mendaron abenduaren 4rako.
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin taloak egiteko tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Beteranoen mailako Munduko Judo Txapelketan hartuko du parte Egoitz Mora elgoibartarrak Miamin (AEB), datorren zapatuan, azaroaren 19an.
Elgoibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Leruntxiki-Morterika eremuko urbanizazio proiektua lehendabizikoz onartu zuen, joan den azaroaren 14an egindako bilkuran. Jendaurrean jarri dute orain.
Amaitu da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu duten Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroa, eta antolatzaileek bost kronika bidali dizkigute, ikastaroak eman duena elgoibartarren artean zabaltzeko.
Euskal Herriko Lokotx Biltze txapelketa jokatu zuten zapatuan Ikastolako frontoian. Gizonezkoetan, Berako Fernando Etxegaraik irabazi zuen proba eta txapelketa honetan lortzen duen hamargarren txapela eraman zuen etxera. Emakumezkoetan, Arabako ordezkari Zuriñe Frutos gailendu zen.
Gipuzkoako erreka eta arroetako soinuak erregistratzeko egitasmoa da Ibar Oihar. Deba ibaiarekin hasi dute egitasmoa eta dagoeneko ehunka grabaketa egin dituzte. Orain arte lortutako material eta hausnarketa guztiak erakusketa ibiltari batean jarriko dituzte ikusgai. Elgoibarren azaroaren 14tik abenduaren 1era, eta, Mendaron abenduaren 1etik 31ra bitartean.
Udazkenero bezala, Magosto Eguna ospatu zuen Elgoibarko Galiziako Kultur Etxeak zapatuan. Aurten, estreinakoz, Maalako parkean egin dute eta gaztaina erre berriez gainera, Galiziatik ekarritako hainbat jaki eta edari eskaini zituzten.
Behobia Donostia proba jokatu zen atzo eta 25.318 lagunek lortu zuten 20 kilometroko ibilbidea osatzea, tartean Elgoibartik eta Mendarotik joandako makina bat antxitxikarik. Gure ordezkarien artean, Alberto Revuelta elgoibartarra izan zen azkarrena. Sailkapen nagusiko 18. postuan sailkatu zen, 1:05:27ko denborarekin.
Erik Cunningham Sarabia dago Hazhe musikariaren atzean. Aita estatubatuarra du, eta ama Elgoibarren jaioa. Zaragozara bizitzera joan zen ama, eta Ameriketako Estatu Batuetako militar bat ezagutu zuen han. Bikote haren harremanetik jaio zen Erik. Gaur egun hip-hop ekoizle nabarmenetarikoa da Espainian.
Hasi dituzte Garagartza kalea Herriko Enparantzarekin lotuko duen igogailu publikoa egiteko lanak. Mendaroko udaletxearen atzeko aldean eraikiko dute igogailua.
Elgoibarko Galiziako Kultur Etxeak Magosto jaia antolatu du aurten ere, udazkenero bezala. Zapatu honetan, hilaren 12an, izango da, eta estreinakoz Maalako parkean egingo dute. Galiza etxekoek gaztainak jateko gonbidapena zabaldu nahi dute elgoibartar guztien artean.
Keu Agerretxea ondarruarrak Nomadak eta kofrea bere azken diskoko abestiak eta Improphono gitarra saioak eskainiko ditu gaur, azaroak 11, Mendaroko Gaztetxean.
Elgoibarko Izarrako aisialdi taldeak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, haur eta gazteentzako eskaintza oparoa prestatu du neguko oporraldirako. Atxutxiamaikak eta Ludotekak eskaintza bateratua egingo dute etxeko txikienentzako, eta Gaztelekuak bestalde, gazteentzako ekintzak prestatuko ditu. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 14tik 25era daukate izena emateko aukera.
Memoriaren Eguna da gaur, azaroak 10, eta Elgoibarko udalbatzarra osatzen duten alderdietako ordezkariek, eta zenbait herritarrek, Giza Eskubideen Parkean egin duten elkarretartzean hartu dute parte.
Behobia Donostia lasterketaren 52. edizioa jokatuko dute domekan. 2002tik lehen aldiz jaitsi da izen-emate kopurua, 34.000 izan ziren iaz eta 31.276 dira aurten. Elgoibartik eta Mendarotik ere iaz baino lagun gutxiagok eman dute izena. Parte hartuko ez duenetako bat Maite Maiora izango da, baina Anoetako Belodromoan egongo den Korrikalarien Ferian izango da sinadurak eskaintzen.
Klub Deportibo Elgoibarrek Mintxetara Haundiren partidak ikustera joaten diren bazkideak saritzeko ekimena jarri du abian. Hala, bi lagunentzako afariak/bazkariak zozketatuko ditu partidak ikustera joaten diren “bazkide leial” horien artean, Txarriduna jatetxearekin elkarlanean. Era berean, Haundiko jokalariak ere sarituko dituzte.
36ko gerraren errekreazioko irudiekin Memoriaren ganbaratik dokumentala osatu dute Taupadak eta Elgoibar1936ko taldeak, eta azaroaren 29an eskainiko dute Elgoibarko Herriko Antzokian.
Trinitateetako nagusien danborrada antolatzen duen Atabal elkarteak zuzendaritza talde berria aurkeztu du. Encarni Migalesek gidatuko duen zuzendaritza berriak, 2006tik lanean aritu den zuzendaritza ordezkatuko du.
Mikel Hernandez Abaitua idazle elgoibartarrak Airearen isla (Elkar) izeneko nobela berria aurkeztu zuen atzo Donostian. Nobela psikologiko errealista bat sortu du Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua.
Erronka bitxia jarri dio bere buruari Mendaroko Giza Proba Taldeak. Renault 4L auto zahar bat tiraka eramaten ahaleginduko dira Lizarpe gaineraino. Abenduaren 18an izango da.
Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak Euskara Jalgi hadi plazara jaialdia antolatu du abenduaren 2rako. Aurtengo ekimenak bi atal izango ditu.
Iban Fernandezek joan den maiatzean egin zuen Iban 2-dean erronka solidarioaren inguruko dokumentala egin du Julen Ansolak, eta Morkaikok antolatu duen Udazkeneko Mendi Emanaldien Ziklo barruan eskainiko dute estreinakoz, eguenean (azaroak 10), Elgoibarko Herriko Antzokian.
Bost urte beteko dira laster BARREN aldizkariak eta barren.eus webguneak, beste 20rekin batera, TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea, sortu zuela, komunikabide txikion panorama sendotzeko asmoz. Gainera, 25 urte ere badira, Arrasaten toki komunikabideon etorkizuna marrazteko Arko Jardunaldiak egin zirela.
Euskal Herriko lokotx biltzaile onenak batuko dira zapatuan (azaroak 12) Elgoibarko Kalegoen plazan, Euskal Herriko Lokotx Biltze txapelketan parte hartzeko.
Debabarrena ESIk (Erakunde Sanitario Integratua) Amagandik edoskitzeari buruzko I. argazki-lehiaketa antolatu du. Lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 18a izango da.
“Sexualitateari buruz solasean: autoestima, errespetua, hezkidetza eta emozioak” izenburupean, Lilima Sexologia Taldeak bi saioz osatutako tailer bat eskainiko du, bata azaroaren 9an eta bestea 16an.
Altzolako San Juan Bautista eliz-parrokia zaharberritzeko lanak amaitu dituzte, eta hainbat hilabetez itxita egon ostean, domekan (azaroak 6) irekiko dute berriz. Eliza berritua inauguratzeko ospatuko duten mezan Jose Ignacio Munilla Donostiako Gotzainak hartuko du parte. Egun berean Angel Bazterretxea apaizaren agur mezan ere hartuko du parte Munillak, Mendaron.