Jendetza handia batu da Elgoibarren Hasier Etxeberria idazle eta kazetariari agur esateko ekitaldian. Hasierrek berak prestatu zuen gaurko agur ekitaldia, eta bere “lagun minak” igo dira oholtzara. Eszenatoki aurrean, lehen ilaran, jarrita, Hasierren familiakoak eta gertuko lagunak zeuden.
Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian jokatuko da, abuztuaren 27an, VII. Euskal Herriko Emakumezkoen Futbol Kopa.
Jose Gurrutxaga Ondartzari (Elgoibar, 1921-2016) korrika egitea betidanik gustatu izan zitzaion. Soldadutzara joan zenean ere korrikara apuntatu zen. 46 urterekin hasi zen beteranoetan korritzen, eta sarri geratu zen txapeldun. Hainbat Espainiako errekor izan zituen eta beteranoentzako Munduko Txapelketetan ere parte hartu zuen, Suedian eta Italian. Ahotsak.eus-en hainbat bideotan dituzte jasota Jose Gurrutxagaren testigantzak.
Euskaltzaleon Topagunearen eskutik, eta Korrika Kulturala programaren barruan, apirilaren 4an iritsiko da Elgoibarrera Laburbira 2017, euskarazko film laburren zirkuituaren hamalaugarren edizioa.
Badator Korrika. Atzo abiatu zen euskararen aldeko AEKren bi urtean behingo egitasmoa, Otxandion, eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean, Euskal Herri osoko bideak eta errepideak zeharkatu ostean. Elgoibarrera, eguaztenean, apirilaren 5ean, iritsiko da Korrika, Azkaratetik, eta Elgoibarko erdigunea zeharkatu ostean, Mendarora joango da.
Jose Gurrutxaga krosaren aurtengo edizioa berezia izango dela jakitera eman du Elgoibar Ikastolak. Domeka honetan (apirilak 2) jokatuko da 24. edizioa, eta hil diren hiru pertsona izango dituzte gogoan.
Jubenil nesken zein mutilen Euskadiko Txapelketako Lauko Finalak jokatuko dituzte asteburu honetan, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian eta Zarautzko Aritzbatalden.
Sailkapeneko bigarren taldearen aurka jokatu zuen Debabarrena Concepto Egile areto futbol taldeak joan den domekan, IMH kiroldegian, eta launako berdinketa eskuratu zuen.
Elgoibar 2-dean taldeak Iluntze Solidarioa antolatu du gaurko (martxoak 30). Jaialdiaren barruan, Javi Julio argazkilari eta kazetariaren (Donostia, 1978) Wait, just wait dokumentala eskainiko dute, errefuxiatuen drama agerian uzten duen dokumentala, eta ondoren, Izaro Andres abeslariak (Mallabia, 1993) kontzertua eskainiko du.
Emakumeen binakako pala txapelketa antolatu dute Elgoibarren seigarren urtez jarraian, eta horrekin batera gizonen pala txapelketa ere antolatu dute, bigarrengoz. 26 bikotek eman dute izena lehenengoan eta hamar bikotek bigarrengoan. Joan den martitzenean hasi zen txapelketa.
Gaur hasi eta barixakura bitarte, hiru egunez, #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka egingo da Eibarren, Armeria Eskolaren patioan, Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, eta eskualdeko LHko ikastetxeek antolatuta (Armeria Eskola, IMH Makina Erremintaren Institutua, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Mutrikuko Akuikultura Eskola eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxea).
Hasier Etxeberria (Elgoibar, Gipuzkoa, 1957) minbiziak jota hil da. Iazko irailean jakinarazi zuen bere blogean minbizia zuela. 59 urte zituen. Kazetari, gidoilari, aurkezle eta idazlea izana zen; eta, besteak beste, baita BARREN aldizkariko kolaboratzailea ere.
Garai bateko Sasikopotzu ohitura zaharrari lotutako Motxaila Eguna egin zuten asteburuan Mendaron, udaberriaren etorrera ospatzeko. Musika, umore eta dantza giro alaian ospatu zuten.
Ekainaren 10ean egingo da aurten nagusien danborrada Trinitate jaien barruan, eta Atabal elkarteak danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, beste behin ere. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da.
Euskal Herriko osotik etorritako 58 dantzari gaztek parte hartuko dute, datorren asteburuan, XVI. Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan. Elgoibarko dantzariak hamabi izango dira.
Garagartza kalea Herriko Enparantzarekin lotzen duen igogailu publikoa martxan da joan den martitzenetik. Mendaroko alkate Sonia Garciak zerbitzu berri honi “erabilera egokia” emateko eskatu du, “denon artean zaintzen badugu gehiago iraungo duelako”.
Gurean.eus-ek TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu. Komunikabide horien artean dago barren.eus ere. Gertuko errealitatearen leiho globala eskaintzen du, gizartea, ekonomia, kultura, kirola eta eguneroko gaien bitartez.
Mugertza krosera munduko antxitxikaririk onenak etortzen direla kazetariok behin baino gehiagotan idatzi dugun esaldia da, baina inork ezingo du egia ez denik ukatu joan den domekan Ugandan jokatu den Munduko Kros Txapelketako emaitzak ikusita.
Mendaroko Arno Guraso Elkarteak antolatuta, Mendaro Bizikletaz irteeran parte hartu zuten 40 bat lagunek, ume eta nagusi, domeka goizean.
Joseba Zinkunegi “Zinku” zenari omenaldia eskaini zioten domekan Eibarren. Elgoibarren bizi zen eibartarra Valdezcarayn amilduta hil zen otsailaren 27an, Iker Jausoro lagunarekin batera.
Elgoibarko Hiria Saria txirrindulari proba jokatu zuten domeka arratsaldean. Auto istripuan zendu zen Iker Amutxastegi izan zuten gogoan lasterketa hasi aurretik, eta junior mailako 112 txirrindularik parte hartu zuten gero proban. Unai Iribar (Limousin Kartoiak-Oriako) izan zen guztietan azkarrena. Imanol Alvarez (Ciclos Iturriaga) txirrindulari elgoibartarrak laugarren postua eskuratu zuen.
Pilota izango dute ardatz Artzen Letonak eta Alaia Martinek, domeka honetan, Euskadi Irratian gidatzen duten Zubiak izeneko irratsaioan. Saioaren barruan, Kalegoen plazako frontoiaren ondoan dagoen Elgoibarko zubia deskribatuko du Hadi Bastida elgoibartarrak.
Korrikaren 20. edizioa abiatuko da martxoaren 30ean Otxandion, eta euskarazko komunikabideek saio bateratua egingo dute. Hedabide bakoitzaren webgunean —besteak beste, barren.eus-en—, ETB1en, Hamaikan, Xaloan eta Tokikom elkarteko telebistetan ikusi ahalko da saioa zuzenean Korrika hasiko den egunean, 16:00etatik aurrera.
Atabal elkarteak jakinarazi duenez, Trinitateetako danborradaren aldeko zapiak salduko dituzte. 4 euroan salduko dituzte zapia eta pina. Danborradari laguntzeaz gain, Trinitate jaietan zapi hori janztea ohitura bilakatzea nahi dute.
Egur Arte Tailerrean dabiltzan umeek eginiko margolan eta zeramika lanak jarriko dituzte ikusgai, Elgoibarko Kultur Etxean.
Elgoibarko Herriko Antzokiko oholtza futbol zelai bilakatuko dute barixakuan (martxoak 24), izan ere, C.D. Elgoibarren mendeurreneko ekintzen barruan Jokoz kanpo antzezlana taularatuko du Borobil Teatroak.
Joseba Zinkunegi (Eibar, 1966) omenaldia egingo diote domekan (martxoak 26), Eibarren, bere jaioterrian. Zinkunegi otsailaren 26an hil zen istripuz, Iker Jausororekin batera, Ezcaraiko San Lorenzo menditik amilduta.
Moru, Olaso eta Idotorbe barne hartzen dituen Elgoibarko mendebaldeko ibarretako Paisaiaren Ekintza Plana osatzeko lanak joan den urteko abenduan hasi zituela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Inguru horretako kontserbazio, antolamendu eta garapen jasangarrirako ekimen “garrantsitzua” dela nabarmendu dute.