Mendaroko seigarren Pintxo Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman ditu gaur Mendaroko Udalak.
Izazpiko igoera berreskuratu zuten iaz Ezkio-Itsason, hogeita hamar urteko etenaren ondoren. Aurtengo proban Mayi Mujika elgoibartarra izan da azkarrena emakumezkoetan, eta Aritz Egea urretxuarra gizonezkoetan.
Iñaki Martiarena Otxotorena edo, Mattin bezala ezagunagoa den komikilariak gidatuko du Lehen Hezkuntzako ikasleentzako antolatu duten komiki tailerra.
Enpresa askoren gaineko informazioa begiratu eta eskuratzeko enpresen mapa birtual berria herritarren eskura jarri dute Interneten Debegesa, Oarsoaldea eta Goieki garapen agentziek.
Dia das Letras Galegas jaiak antolatu ditu, beste behin ere, Elgoibarko Galiza Etxeak. Eguraldia lagun izan dute aurtengoan eta Galiziako ohitura eta zaporeen bilgune izan dira herriko kaleak.
Maddalen Iriarte EHBilduiko legebiltzarkide eta Eitbko kazetari ohiak hitzaldia eskaini zuen barixakuan Elgoibarko Kultur Etxean.
2.113 elgoibartarrek parte hartu dute Gure Esku Dago mugimenduak deitutako herri galdeketan; bestera esanda: botoa ematera deituta zeudenen %22,10ek eman dute botoa. Eta pozik, oso pozik, zeuden Elgoibarko Gure Esku Dagoko kideak, zenbaketa egin berritan.
Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan jokatzera iritsi diren jokalariak (elgoibartarrak nahiz C.D. Elgoibartik pasatakoak) eta atletismoan Espainiako txapeldun izandako klubeko kideak omendu ditu gaur Club Deportivo Elgoibarrek Mintxetan, Realeko eta Elgoibarreko beteranoek jokatu duten partidaren atsedenaldian.
Debabarreneko hirugarren orientazio raida jokatuko dute gaur 118 lagunek Elgoibarren eta inguruko mendietan. Gizonezkoetan Haitz Larrinagak eta Ianko Inchaurrandietak osatutako Insert Coin taldeak irabazi du proba, eta, emakumezkoetan Ainhoa Del Campo eta Silvia Irastorza (Sagondo Raid) gailendu dira. Iñigo Lariz eta Ion Irazabal elgoibartarrek bosgarren postua eskuratu dute.
Dantzara barra-barra ikuskizuna eskaini dute Biraka dantza taldeko berreundik gora ikaslek Kalegoen plazan. Dantzaren nazioarteko egunaren harira antolatu dute saioa.
70. urteurrena ospatu du gaur AFMk, Makina Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak, Felipe VI.a erregeak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartu duten ekitaldi instituzionalean. Jakinarazi dituzten aurreikuspenen arabera, sektoreak bere fakturazioa %8 edo %10 inguru handituko du 2017. urtea amaitzean.
Behi bat aske dabil A-8 autobidean, Mendaro eta Itziar artean.
Herri galdeketa antolatu du Gure Esku Dago mugimenduak domekarako, maiatzaren 7rako, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak. Galdeketari atxikimendua adierazteko jaso dituzten argazkiekin bideoa osatu du Elgoibarko batzordeak.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Txillarre baserrira bisita gidatua antolatu du maiatzaren 20rako, hango nekazaritza ekologikoa ezagutzeko.
Morkaiko mendi taldeak antolatuta, Debabarreneko hirugarren orientazio raida jokatuko dute zapatuan, hilaren 6an. Familian egiteko raida ere antolatu dute estreinakoz. 118 partaidek eman dute izena lehenengoan eta 85ek bigarrengoan.
C.D. Elgoibarren mendeurrenaren argazki erakusketa inauguratuko dute barixaku arratsaldean (20:00etan). Guztira, 200 argazki eta 65 dokumentu, batu dituzte Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Mendaroko ostalaritza sustatzeko, pintxo lehiaketa antolatu du Udalak astebururako. Hamar tabernak hartuko dute parte, eta pintxoak euro batean salduko dituzte.
Maddalen Iriarte EHBilduren legebiltzarkideak 'Bai euskal estatuari' hitzaldia eskainiko du Elgoibarren barixaku honetan (maiatzak 5). EHBilduren bersortze prozesuaz eta aktualitateaz berba egitera, eta domekako herri galdeketa babestera ere azalduko da Iriarte Elgoibarrera.
S.D. Eibarreko presidente Amaia Gorostizak Mundo Deportivo Kirol aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean C.D. Elgoibarri buruz eginiko aipu batek ezinegona eta harridura eragin dute C.D. Elgoibarren. Klubarekiko eta erregional maila guztiarekiko errespetu falta bezela ikusten dituzte adierazpenok eta eskatu diote Gorostizari, publikoki barkamena eskatzeko.
Elgoibarko Galiza etxeak asteburu osorako egitaraua prestatu du Dia das Letras Galegas jaiak ospatzeko.
Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeko hamalau jokalari aritu ziren Gipuzkoako kadete eta jubenil mailetako selekzioarekin.
Nazioarteko Dantza Egunaren harira, Biraka dantza taldeak Dantzara barra-barra ikuskizuna antolatu du zapaturako. Debabarreneko 220 bat dantzarik hartuko dute parte, eta horietatik 130 bat izango dira elgoibartarrak.
Eibarko emakume bat, Rakel Lopez Airas, eta 12 urteko semea hil zituzten Alcobendasen (Madril) atzo. Ustezko hiltzailea emakumearen bikotekidea da. Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak gertaturikoa gaitzesteko mezua zabaldu du eta eguen arratsaldean Eibarren egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Gipuzkoako Soinu Zahar Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia jokatu zen Lezon, joan den asteburuan, eta maila ona eman zuten Inazio Bereziartuako dantzariek.
Nerabezaro zoriontsu baten giltza, haurtzaro zoriontsua izatea dela dio Teresa Alonso psikologoak. Bizitzako sasoi horren inguruko formazio saioa eskainiko du Elgoibarren maiatzaren 4an eta 11n.
S.D. Eibarrek ere bat egin du C.D. Elgoibarren mendeurreneko ospakizunekin, eta auzoko futbol taldea omendu zuten Eibarrek eta Leganesek atzo Ipuruan jokatu zuten partidaren atarikoan. Lehia handia izan dute historikoki Elgoibarrek eta Eibarrek, eta Ipuruako zelaia ere bi talden arteko partida batekin inauguratu zuten 1947an.
Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur, IMHko Asmaola eraikinean. Izaera industrialeko lehiaketa honetan bi sari banatuko dituzte: Enpresa industrial ideia onenari eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari. Ekainaren 13an bukatuko da proposamenak aurkezteko epea.
Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Udako Kirol Campusean izena emateko epea zabaldu dute gaur (maiatzak 2), eta ekainaren 2ra arte egongo da izena emateko aukera.