Teknopolis ETBko zientzia eta teknologiaren inguruko dibulgazio saioaren interesa piztu du Elgoibarko AVS enpresak. Eta ulertzekoa da, AVSn garatzen dituzten lanabesekin mugako zientzia egiten baitute zientzialariek, besteak beste, Marte planetaren esplorazioa.
Familia hizkuntza transmisioa lantzeko, mozorro tailerra antolatu du Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.
Ohitura zaharrari eutsiz, santa eskeko taldeak kopla kantari irtengo dira bihar, Santa Ageda bezperan, Elgoibarren eta Mendaron. Eskola umeek, berriz, gaur ospatuko dute santa eskea, baina Elgoibar Ikastolak iragarri du ez direla kalera irtengo euria iragarrita dagoela-eta.
Mintxeta Atletismo taldeko Nerea Sasiain eta Martin Hernandez saltakariek 400 metroko probak irabazi zituzten pista estaliko Gipuzkoako atletismo txapelketan, jubenil mailan. Gainera, Espainiako txapelketa jokatzeko gutxieneko markak eskuratu zituzten.
Master mailako lasterketetan arituko den Eibartrans-Gobike txirrindulari taldea aurkeztu zuten Elgoibarren, joan den asteburuan. Taldeak babesle nagusi berria du aurten eta txirrindulari elgoibartar bat gehiago ere bai, Ramon Garciari eta Iban Gonzalezi Iñigo Lariz batu baitzaie.
Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketa barixaku honetan, otsailaren 3an, hasiko da. Lehen fasean 38 talde arituko dira lehian, eta horietako bat izango da Arnope taldea, Mendarok, Mutrikuk eta Debak elkarrekin aurkeztu duten taldea. Arnopeko kideak dira Mutrikun bizi den Abel Irizar elgoibartarra eta Iñigo Zubiaurre “Beitxi” mendaroarra.
Egur arte tailerrak hainbat ikastaro antolatu ditu Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Pedro Azpiazu grabadorearen laguntzarekin eskainiko duten akuaforte grabatu ikastaroa izango da ikastaroetako bat. Izena emateko azken eguna otsailaren 3a izango da.
Tentsio handiko uneak bizi izan ziren Haundik eta Aretxabaletak zapatuan Mintxetan jokatu zuten partidan. Erorketa txar baten ondorioz mingaina irentsi zuen Aretxabaletako jokalari Beñat Etxabek, eta hil ala bizikoa izan zen C.D. Elgoibarko fisioterapeutak eduki zuen erreakzioa.
Sigma auzoko bizilagunek dituzten irisgarritasun arazoei irtenbidea emateko asmoz, auzune osoa berrurbanizatu eta sarbideak hobetzeko proiektua idazteko lana lehiaketara atera zuen Elgoibarko Udalak, eta Injelan enpresari adjudikatu diote.
Bakea eta bizikidetzaren inguruko jardunaldiak hasiko dira gaur, hilak 1, Memoria partekatzen izeneko hitzaldiarekin. Hiru solaskidek, -Jon Sarasua, Mireia Uranga eta Joxe Arregi-, euren bizipenak eta gogoetak konpartituko dituzte euskal gizartean gertatutakoren inguruan.
Santa Ageda Bezpera Eguna, otsailaren 4a, zapatuan egokitu da aurten, eta horrenbestez, egun berean arituko dira Elgoibarko Izarraren koruak baserrietan; eta Etxegiñakoak kaleetan. Maite eta Miren Vallejo ahizpek gogoan dute ume sasoian abesten zuten abestia. Ahotsak.eus-en dute jasota.
Txankakua merkatari elkarteak jakinarazi duenez, Gabonetan egin zuten zozketan saritutako zenbait zenbakiren jabeek agertu gabe jarraitzen dute oraindik. Txartel sarituen jabeek otsailaren 9ra arteko epea dute txartelak aurkezteko.
Elgojaiotzako kideek jakinarazi dutenez, jaiotza mekanikoak 14.718 bisita izan zituen abenduaren 20tik urtarrilaren 17ra bitartean.
Eusko Jaurlaritzak sustatutako lehen kolunbarioa inauguratu dute gaur Elgoibarko Olaso hilerrian. Hainbat agintarik eta elkartek hartu dute parte ekitaldian, Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu buru zutela. Hobi komunetan zeuden 27 pertsonaren gorpuzkinak hobiratu dituzte banan-banan Duintasunaren Kolunbarioan.
N634 errepidean gertatu da istripua. Auto batekin istripua izan ostean, furgoneta bat errepidetik irten eta Olaso industrigunera jausi da.
Mugertza krosari buruzko bigarrren marrazki lehiaketa antolatu zuten Mintxeta atletismo taldeak eta Elgoibarko Udalak, eta 6-12 urte bitarteko 585 umek hartu zuten parte. Saritutako lanak eta lanik onenak ikusgai jarriko dituzte Olaizaga Kiroldegian.
Maialen Lujanbioren eta Uxue Alberdiren arteko elkarrizketa antolatu du Elgoibarko Izarrak, Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen, izenburupean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, elkarrizketa atzeratzea erabaki dute, eta martxoaren 1ean izango da.
Elgoibarko Udalak atzoko Osoko Bilkuran onartu zuen 2017rako aurrekontua, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EHBilduren kontrako botoekin. Guztira 15.687.516,99 euroko aurrekontua izango du aurten, iazkoa baino %12 handiagoa. Hazkundea ohikoa baino handiagoa da, eta horren arrazoia bereziki Aita Agirre eraikinaren obra da. 2017an milioi bat euro bideratuko dituzte obra honetara.
Eskola jazarpena amaitzea helburu duen Kiva programa jarri du martxan Ikastolen Elkarteak 52 ikastetxetan, eta 18.000 ikaslerekin landuko dute egitasmoa. Elgoibar Ikastola horietako bat da.
Herriko Antzokiko oholtzan bakarrik eta, ohi legez, filtrorik gabe arituko da Iban Urizar musikari elgoibartarra; Amorante, izen artistikoz. Kontzerturako sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, leihatilan bertan.
Makina erremintaren sektoreak goranzko joerari eustea lortu duela adierazi dute AFMko buruek. Sektoreak %1,8 egin du gora salmentetan, eta 2017rako beste hazkunde “txiki bat” espero dute.
Edu Uribek 2014an eta 2016an lortu ezin izan zuena lortu du hirugarren saiakeran, 431 kilometroko The Spine Race mendi lasterketa amaitzea Britania Handian. Zazpi egunetan 30 ordu inguru egingo zituela lo kalkulatzen du.
Juan Mugertza kaleko hainbat bizilagunek jasaten dituzten hezetasun eta iragazketa arazoei irtenbidea eman asmoz, azken urteetan lan ugari egin dituzten arren, konponbideek ez dutela balio izan onartu du Elgoibarko Udalak. Arazo horiek behin betiko konpontzeko, eta kale horretako irisgarritasuna hobetzeko, 230.000 euroko inbertsioa proposatu du Udalak.
Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiko arduradunek jakinaraz dutenez, ingelesezko mintzapraktikak egitasmoari bultzada berri bat eman nahi diote, eta taldea handitzeko deialdia egin dute.
Memoria partekatzen izeneko solasaldia eta bizikidetza berriaren erronkak aztertuko dituen mahai-ingurua antolatu dituzte bakea eta bizikidetzaren inguruko jardunaldietan.
San Anton Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten barixakuan Ikastolako frontoian.
36ko Gerran desagertutako pertsonen gorpuzki berreskuratuak hartuko eta omenduko dituen Duintasunaren Kolunbarioa inauguratuko dute astelehenean, urtarrilaren 30ean, Olasoko hilerrian. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako Lehendakariak hartuko du parte inaugurazio ekitaldian.
Altzolatarren Dorretxea Filatelia Elkarteak C.D. Elgoibarri eskaini dio aurten San Anton jaien bueltan antolatzen duen zigilu erakusketa, eta futbol taldeko arduradunak eta zigilu bildumak jarri dituzten lagunak omendu zituzten joan zen zapatuan.