Pintxo lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak ekainaren 28, 29 eta 30 egunetarako. Bederatzigarren urtea izango da aurtengoa, eta hogeita sei tabernak (iaz 25 izan ziren) parte hartuko dute.
Elgoibarko Ludotekaren eta Gaztelekuaren logotipo berriak aurkeztu ditu Elgoibarko Udalak. Lehiaketa bidez aukeratu dituzte.
Hamar filma eskainiko dituzte aire libreko zine emanaldien 27. edizioan, horietatik hiru euskaraz. La La Land musikala izango da aurrenekoa, uztailaren 1ean. Elgoibarren grabatutako Memoriaren Ganbaratik dokumentala ere eskainiko dute uztailaren 14an.
Elgoibarko Udalak udako oporraldirako haurrentzako eta nerabeentzako prestatu duen kirol eta aisia eskaintza aurkeztu du. Berrikuntzen berri ere eman dute. Bideojokoak programatzen edota webgune bat sortzen ikasteko aukera eskainiko diete 8-16 urte bitarteko gaztetxoei.
Mendaroko santana jaietan oparoa eta aniztasun handikoa izango da musika eskaintza. Elgoibarko Ehun Kilo taldeak joan den domekan eman zuen itzulerako lehen kontzertua Mutrikuko gaztetxean, eta Mendaron ere joko dute santanetan. Huntza, Anestesia edo Kraussk moduko taldeek ere eskainiko dute kontzertua Mendaroko jaietan.
Iritsi da uda. Atzo, ekainaren 21ean, ospatu genuen udako solstizioa Ipar-hemisferioan, udaberriari agur esan eta udan sartzeko eguna. Eta udagoienari ongietorria emateko, Sallobente-Ermuaranen elkartu ziren Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak egindako deialdira batu ziren elgoibartarrak, Ekigain jaian parte hartzeko.
Urruzunon auzoan ere festak ospatu zituzten joan den zapatuan, ekainaren 17an, auzoko elkartearen bueltan.
Bi lanpostu betetzeko deialdiak egin ditu Elgoibarko Udalak, bake epaile posturako batetik; eta, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko teknikari lanak egiteko, bestetik.
Cadizen hasi zen eta Bilbon bukatuko den 'Etorkizun kilometroak' elkartasun lasterketa zapatu honetan, ekainaren 24an, ailegatuko da Elgoibarrera. Alzheimer gaixotasun degeneratiboa bistaraztea eta gaixoak zaintzen diharduten zaintzaileak trebatzeko dirua batzea dira 1.500 kilometro inguruko lasterketa honen helburu nagusiak.
C.D. Elgoibarrek jakinarazi duenez, Cristian Matias Levis argentinarrak Haundiko entrenatzaile izateari laga dio.
Mendaron oso ezaguna den erramu-zuhaitzaren adarretako bat auto baten gainera erori da goizaldean, Azpilgoeta auzoan.
Bailarako Futbol 7 Txapelketan epaile lanetan ari zenean aurpegian emandako ostikada baten ondorioz konorterik gabe laga zuten Aritz Iriondo elgoibartarrari elkartasuna adierazi, eta, horrelako erasoak gaitzesteko ekitaldia egin dute Eibarko Unbe futbol zelaian.
Nahaste Borraste proba herrikoia ekainaren 30ean jokatuko da eta gaur aurkeztu dute proba antolatzaileek. Iazko bi irabazleek, iñigo Larizek eta Ainhoa Lendinezeki parte hartu dute aurkezpenean.
Sanlo eskubaloi taldeak festa giroan esan dio agur denboraldiari aurtengoan ere. Bosgarren Eskubaloi Egunak eta Sanlo festak bat egin zuten joan den zapatuan, ekainaren 17an.
Txankakua elkarteko kide diren sei dendetan 1.000 euro gastatu ditu gaur arratsaldean Arrate Anton elgoibartarrak, horixe baitzen irabazi duen sariaren baldintzetako bat.
Pala txapelketetako finalerdiak jokatu zituzten atzo, 30 gradutik gorako beroari aurre eginez, Kalegoen plazan. Hona hemen barixakuan jokatuko diren finaletara sailkatu diren lau bikoteak.
IES Elgoibar BHI institutuko bost ikaslek, denak emakumeak, eskuratu dituzte aurten ohorezko matrikulak.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia irabazteko lortutako sasoiari etekina ateratzen dihardu Maite Maiorak. Munduko zirkuituko proba berri bat irabazi du oraingoan, Italian: Livigno Skymarathon. Eta hori, eroriko bat izan eta belaunean egin zuen zaurian sei puntu eman zizkioten arren.
Aiastiako auzotarrek San Migeldarren Eguna ospatu zuten joan den zapatuan. Aurtengoan, lau auzotarrek jaso zuten salmigeldarren omena.
Tertuliak programaren barruan, Iñaki Perurena harri-jasotzaileak hitzaldia eskainiko du datorren eguenean, ekainak 22. Emankizun poetikoa izango da. Harria, maitasun istorioa izenburupean, harria metafora bihurtuko du Perurenak, eta harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko du.
Elgoibarko Izarrak Ekigain jaia antolatu du udari ongi-etorria egiteko, Udaleko Kultura Sailaren babesarekin. Ekainaren 21ean izango da jaia, udako solstizioaren egunean, hain zuzen ere.
“Gure gorputzaz jabetuz” izeneko hausnarketa saioa antolatu du Elgoibarko Udaleko Berdintasun sailak gaurko (ekainak 19).
Bailarako Futbol 7 Txapelketa antolatzen duten Elgoibarko eta Eibarko Kirol Patronatuko arduradunak parte hartzen ari diren taldeetako ordezkariekin bildu ziren barixaku arratsaldean eta hainbat erabaki hartu zituzten Aritz Iriondo epaile elgoibartarrari eginiko erasoaren harira.
Celtas Cortos musika taldeak eta Elgoibarko Udal Musika Bandak elkarrekin eskaini duten kontzertuak jendetza batu du Kalegoen plazan.
IMH Sariak banatu zituzten atzo Makina Erremintaren Institutuan. Era berean, ekitaldi hori baliatu zuten hamasei urtean ikastetxeko zuzendaria izan den Joxean Egaña omentzeko.
Palestinarekiko Elkartasun Eguna antolatu du Pablo Garrido elgoibartarrak zapaturako (ekainak 17). Arrazoia zein den ez du garbi, baina Palestinarekiko lotura berezia sentitzen du Garridok, eta okupazioaren inguruan gogoeta egitera eta palestinarrek bizi duten egoera “jasangaitza” salatzera bultzatu nahi ditu elgoibartarrak.
Iritsi da eguna. Gaur gauean Udal Musika Bandak Valladolideko Celtas Cortos taldearekin eskainiko du kontzertua Kalegoen plazan. Kontzertu berezia izango da. Celtas Cortos taldearen abesti ezaguneneak musika bandarekin joteko egokitu dituzte, eta besteak beste, Cuéntame un cuento, Tranquilo majete edo 20 de abril abestiak joko dituzte. Gorka Mujikak zuzenduko du kontzertua, eta berak eman dizkigu azalpenak.
Steffan Rundquist eta Esther Schoenmakers Elgoibarren dabiltza egunotan, kantuan eta eskean. Herbehereetakoa da Esther, eta suediarra Steffan, eta urtarrilaz geroztik Gipuzkoan barrena dabiltza, gitarra, anplifikadore txiki bat eta mikrofonoa hartuta. 90eko hamarkadan sona handia hartu zuen Undrop taldeko abeslari izandakoa da Steffan.