Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako bertso saioa abenduaren 28an izango da aurten, eta sarrera “guztiak” agortu direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Gabriel Kurutzelaegi kalea eta A 8 autobidea artean dagoen mendi magalean sute txiki bat piztu da gaur iluntzean.
2015 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu dituzte Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Elgoibarko Kirol Federatuen Urteko Sarietan. (saritu guztien merituak eta argazkiak)
EAJk 1.996 boto eskuratu ditu Elgoibarren, eta 729 botoren aldea atera dio bigarren indarrari, hau da, EH Bilduri. Bigarren indarra izan den arren, EH Bilduk izan du beherakadarik nabarmenena. Koaliziooak 755 boto galdu ditu, 2011ko hauteskundeekin alderatuta (2.022 boto lortu zituen orain lau urte Amaiur koalizio independentistak). Pablo Iglesiasek gidatzen duen Podemos-Ahal Duguk 1.243 boto lortu ditu bere lehen parte hartzean, EH Bilduk baino 24 boto gutxiago.
EAJ alderdiak lortu ditu boto gehien Mendaron: 317. Podemos-Ahal Dogu alderdia izan da bigarren bozkatuena, 260 botorein eta EH Bildu koalizioak 220 lortu ditu.
Jokatutako bederatzi partidetatik bakarra galdu ostean, 21 urteko Ider Borya xakelari frantziarrak irabazi du Elgoibarko 25. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa. (argazkiak dauzka)
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ehun umek baino gehiagok parte hartu zuten zapatuan Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatutako haur krosean. (argazki-bilduma dauka)
Martxan da Elgojaiotza taldeak urtero jartzen duen Parrokiako Jaiotza ikusgarria. Joan den barixakuan inauguratu zuten eta zapatuan zabaldu zituen ateak bisitarientzat. Jaiotzak dituen berrikuntzez gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko hartu dituzten neurriak nabarmendu dituzte Elgojaiotza taldeko kideek.
Azaroan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Bikain Euskara Kalitate Ziurtagiriko ebaluazio prozesuan murgilduta egon da, eta ebaluatzaileek mailarik gorena eman diote, urrezkoa.
Milaka migratzaile ari da Turkia eta Greziaren arteko muga itsasoz zeharkatzen. Egeo itsasoa zeharkatu eta Greziako Lesbos irlara iritsita, lehen uneetan laguntza behar izaten dute eta asko dira boluntario modura babes hori eskaintzen duten elkarteak eta norbanakoak. Beharra dagoela ikusita Elgoibartik hara abiatu eta abenduaren 27tik urtarrilaren 5era bitartean Lesbosen laguntzen arituko dira Koro Gabiola eta Iñaki Iraola.
Mausitxa baserriak aurkari gogorrak izango ditu Gabon Zahar Ferian egingo den 2015. Urteko Gazta Txapelduna ardi-gazta txapelketan. Hego Euskal Herriko beste zortzi gaztagilerekin lehiatuko da abenduaren 26an. Txapelketa aurkeztu dute gaur.
Elgoibarko Taupada antzerki taldeak joan den ekainean estreinatu zuen Bohemioen Kluba obra Herriko Antzokian. Barixaku honetan (abenduak 18) antzezlana ikusteko aukera berri bat izango da.
Elgoibarko Udalak 2016ko egutegia osatzeko antolatu duen zortzigarren argazki eta marrazki lehiaketetako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo Kultur Etxean. Egutegiak estimazio handia du herritarren artean eta 3.000 ale banatzen dituzten arren, agortu egin dira azken urteetan. (saritutako argazki guztiak barruan)
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren arteko etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza hitzarmenaren onarpena izango da Udalbatzarraren Osoko Bilkuran aztertuko diren gaietako bat, eguen honetan (abenduak 17). EH Bilduk prentsa ohar batean salatu du Elgoibarko Udalak hitzarmen berria ez sinatzeko hartutako erabakiaren ondorioz 50.000 euro galdu direla.
Caminos de Agua izeneko filmaren emanaldiarekin amaituko da Morkaiko Mendizale Elkarteak prestatu duen Udazkeneko Mendi Emanaldien Zikloa, eguen honetan (abenduak 17). Hiru kayaklari euskaldunek burututako hilabete inguruko bidaia kontatzen du 52 minutuko filmak, Patagoniako mendietatik hasi eta Pazifikoko uretara arte. (bideoa dauka)
Metalaren arrastoak argazki liburua aurkeztu zuten Edu Arrillagak eta Esmeralda Zapparoli argazkilari elgoibartarrek, joan den barixakuan. Aurkezpenaren ostean, libururako ateratako 40 argazkiekin osatutako argazki erakusketa inauguratu zuten Elgoibarko Kultur Etxean. Urtarrilaren 9ra bitartean egongo da zabalik erakusketa, eta eguaztenetan bisita gidatuak eskainiko ditu Arrillagak.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 2an Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko duten Amalur ikuskizunerako sarrerak gaur eta bihar (abenduak 15 eta 16) jarriko dituzte salgai Elgoibarko Udalaren arreta bulegoan.
Elgoibarko merkatari elkarte Txankakuak eta Mendaroko Udalak herriko merkataritza suspertzeko kanpainak jarri dituzte abian Elgoibarren zein Mendaron. Txankakuak ikus-entzunezko ekoizpen bat egin du Elgoibarren Bizi – Erosi – Herriak irabazi lelopean. (bideoa dauka)
Gaur eguerdian aurkeztu dute Elgoibarko 25. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa, eta arratsaldean jokatu dute lehen jardunaldia; 17:30etik aurrera udaletxeko pleno aretoan.
Parrokiako Katekesiak antolatuta, Jaiotzen 29. Lehiaketa egin zuten domekan. Guztira 22 jaiotza aurkeztu ziren eta Leire Egurenek eta June Arregik aurkeztutako lanak lortu zuen lehen saria.
Domeka goizean irten zen Burgosko kartzelatik Juan Mari Mendizabal preso elgoibartarra. 18/98 sumarioan zigortu ostean, espetxe zigorra osorik beteta irten da kartzelatik. Eguerdian harrera egin zioten Kalegoen plazan.
Espainiako 47. Ehiza Xehe Txapelketa irabazi du Arkaitz Egaña ehiztari elgoibartarrak, bigarrengoz, 2012an ere eskuratu baitzuen titulu bera.
Haur, gazte eta helduentzako doako talo ikastaroa antolatu dute elkarlanean Elgoibarko Izarrak eta Gure Esku Dago herri-ekimenak abenduaren 19rako. Era berean, talo postua jarriko du estreinakoz Gure Esku Dagok Gabon Zahar Feria egunean.
Sinuose kolektiboak antolatuta, emanaldia eskainiko du Bikustik taldeak gaur gauean Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. (bideoa dauka)
Elgoibarko industriaren alderdi humanoa iruditan jaso nahi izan dute Edu Arrillaga eta Esmeralda Zapparoli argazkilari elgoibartarrek Metalaren arrastoak liburuan. Gaur, hilak 11, aurkeztuko dute liburua Elgoibarko Kultur Etxean eta ondoren, argazki erakusketa zabalduko dute.
Kilimon izenarekin ere ezagutzen den Mendaroko Aranerrekako bailara hobeto ezagutzeko irteera antolatu du Elgoibarko Haizea emakume taldeak. Inma Mugerza geologoak gidatuko du irteera eta, besteak beste, Kilimon errekako uraren misterioak argitzen saiatuko da.
Asfaltoan mendi lasterketen bezain ondo moldatzen dela erakutsi du Maite Maiora antxitxikari mendaroarrak. Malagako maratoian hartu zuen parte joan den domekan, eta hirugarren egin zuen.
Elgoibarko 11 eta 13 urte birtarteko hainbat ikaslek Kongoko Errepublika Demokratikoko presidenteari zuzendutako gutunak prestatu dituzte haurren eskubideak errespeta ditzan eskatuz. Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, alkateari eta EHBilduko zein PSE-EEko ordezkariei eman dizkiete gutunak udaletxean egin duten ekitaldian.