Euskal Herriko mendi martxak ezagutzera ematen dituen Gailurra Martxan telebista saiokoen bisita jasoko du aurten Elgoibarko Mendi Itzuliak, saioko atal bat eskaini nahi baitiote. Zapatuan Andoni Aizpururekin batera ibilbidea egiteko prest dauden mendizaleak behar dituzte.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Debabarrena eskualdean egindako hogei bat lapurreten ustezko egilea atxilotu dute. Elgoibarko musika eskolan hilabetean hiru bider lapurretan egin duen gaizkilea izan daiterkeela uste du Ertzaintzak.
Mendaroko Arno Guraso Elkarteak bizikleta irteera antolatu zuen domekan Uribarri Ganboa urtegiaren inguruetan.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak kudeatuko ditu aurten Mendaroko udalekuak eta gabonlekuak. Gaur, hilak 10, sinatu dute hitzarmena Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak eta Sonia Garcia Mendaroko alkateak.
Morkaikoren Eguna antolatu du Morkaiko mendi taldeak zapaturako, maiatzaren 13rako, zazpigarren urtez jarraian. Ohi legez, Elgoibarko Mendi Itzulia, itzulitxoa eta Finalista Eguna batera egingo dituzte. Aurten umeentzako rokodromo txiki bat ere jarriko dute Kalegoen plazan.
2017ko Trinitate jaietako nagusien Danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu zuen Atabal elkarteak, Udalaren laguntzarekin, eta Xabier Isasti elgoibartarrak irabazi duela jakinarazi dute.
Pertsonak zaintzen dituen gizarte batetik etorkizuna eraikitzen izenburupean hitzaldia eskainiko du Mayte Sanchok, Matia Fundazioa Institutu Gerontologikoko zuzendari ikertzaileak, eguenean (maiatzak 11).
Mendaroko seigarren Pintxo Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman ditu gaur Mendaroko Udalak.
Izazpiko igoera berreskuratu zuten iaz Ezkio-Itsason, hogeita hamar urteko etenaren ondoren. Aurtengo proban Mayi Mujika elgoibartarra izan da azkarrena emakumezkoetan, eta Aritz Egea urretxuarra gizonezkoetan.
Iñaki Martiarena Otxotorena edo, Mattin bezala ezagunagoa den komikilariak gidatuko du Lehen Hezkuntzako ikasleentzako antolatu duten komiki tailerra.
Enpresa askoren gaineko informazioa begiratu eta eskuratzeko enpresen mapa birtual berria herritarren eskura jarri dute Interneten Debegesa, Oarsoaldea eta Goieki garapen agentziek.
Dia das Letras Galegas jaiak antolatu ditu, beste behin ere, Elgoibarko Galiza Etxeak. Eguraldia lagun izan dute aurtengoan eta Galiziako ohitura eta zaporeen bilgune izan dira herriko kaleak.
Maddalen Iriarte EHBilduiko legebiltzarkide eta Eitbko kazetari ohiak hitzaldia eskaini zuen barixakuan Elgoibarko Kultur Etxean.
2.113 elgoibartarrek parte hartu dute Gure Esku Dago mugimenduak deitutako herri galdeketan; bestera esanda: botoa ematera deituta zeudenen %22,10ek eman dute botoa. Eta pozik, oso pozik, zeuden Elgoibarko Gure Esku Dagoko kideak, zenbaketa egin berritan.
Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan jokatzera iritsi diren jokalariak (elgoibartarrak nahiz C.D. Elgoibartik pasatakoak) eta atletismoan Espainiako txapeldun izandako klubeko kideak omendu ditu gaur Club Deportivo Elgoibarrek Mintxetan, Realeko eta Elgoibarreko beteranoek jokatu duten partidaren atsedenaldian.
Debabarreneko hirugarren orientazio raida jokatuko dute gaur 118 lagunek Elgoibarren eta inguruko mendietan. Gizonezkoetan Haitz Larrinagak eta Ianko Inchaurrandietak osatutako Insert Coin taldeak irabazi du proba, eta, emakumezkoetan Ainhoa Del Campo eta Silvia Irastorza (Sagondo Raid) gailendu dira. Iñigo Lariz eta Ion Irazabal elgoibartarrek bosgarren postua eskuratu dute.
Dantzara barra-barra ikuskizuna eskaini dute Biraka dantza taldeko berreundik gora ikaslek Kalegoen plazan. Dantzaren nazioarteko egunaren harira antolatu dute saioa.
70. urteurrena ospatu du gaur AFMk, Makina Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak, Felipe VI.a erregeak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartu duten ekitaldi instituzionalean. Jakinarazi dituzten aurreikuspenen arabera, sektoreak bere fakturazioa %8 edo %10 inguru handituko du 2017. urtea amaitzean.
Behi bat aske dabil A-8 autobidean, Mendaro eta Itziar artean.
Herri galdeketa antolatu du Gure Esku Dago mugimenduak domekarako, maiatzaren 7rako, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak. Galdeketari atxikimendua adierazteko jaso dituzten argazkiekin bideoa osatu du Elgoibarko batzordeak.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Txillarre baserrira bisita gidatua antolatu du maiatzaren 20rako, hango nekazaritza ekologikoa ezagutzeko.
Morkaiko mendi taldeak antolatuta, Debabarreneko hirugarren orientazio raida jokatuko dute zapatuan, hilaren 6an. Familian egiteko raida ere antolatu dute estreinakoz. 118 partaidek eman dute izena lehenengoan eta 85ek bigarrengoan.
C.D. Elgoibarren mendeurrenaren argazki erakusketa inauguratuko dute barixaku arratsaldean (20:00etan). Guztira, 200 argazki eta 65 dokumentu, batu dituzte Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Mendaroko ostalaritza sustatzeko, pintxo lehiaketa antolatu du Udalak astebururako. Hamar tabernak hartuko dute parte, eta pintxoak euro batean salduko dituzte.
Maddalen Iriarte EHBilduren legebiltzarkideak 'Bai euskal estatuari' hitzaldia eskainiko du Elgoibarren barixaku honetan (maiatzak 5). EHBilduren bersortze prozesuaz eta aktualitateaz berba egitera, eta domekako herri galdeketa babestera ere azalduko da Iriarte Elgoibarrera.
S.D. Eibarreko presidente Amaia Gorostizak Mundo Deportivo Kirol aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean C.D. Elgoibarri buruz eginiko aipu batek ezinegona eta harridura eragin dute C.D. Elgoibarren. Klubarekiko eta erregional maila guztiarekiko errespetu falta bezela ikusten dituzte adierazpenok eta eskatu diote Gorostizari, publikoki barkamena eskatzeko.
Elgoibarko Galiza etxeak asteburu osorako egitaraua prestatu du Dia das Letras Galegas jaiak ospatzeko.
Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeko hamalau jokalari aritu ziren Gipuzkoako kadete eta jubenil mailetako selekzioarekin.