Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak irabazi du Euskal Herriko 34. Artzai Gazta Txapelketa.
Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalaga osatutako bikoteak irabazi du Elgoibarko Bikote Mistoen laugarren Pala Txapelketa, hirugarrengoz.
Fabrikazio Aurreratua eta Makina-erremintaren 21. Biltzarra amaitu da gaur Donostian. Elgoibarko enpresek parte hartze nabarmena eduki dute kongresuan eta sarituak ere izan dira. IK4-Ideko enpresako Aitzol Galletabeitiak euskaraz aurkeztutako txosten tekniko onenaren saria jaso du.
‘Paisaia bizia’ izenburupean ospatzen ari diren 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien harira, hainbat jarduera, solasaldi eta bisita gidatu antolatu dituzte eskualdean, tartean Elgoibarren. Bihar bisita gidatua eskainiko dute Makina Erremintaren Museoan.
Elgoibarko Udalak 50.000 euroko diru-laguntza bideratuko du, etxebizitza alokatu nahi duten 18 eta 31 urte bitarteko herriko gazteentzako.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartean jarri dituzte salgai Zuberoako ikastolak laguntzeko jakiz betetako otarrak.
Elgoibarko artisauen azoka antolatu du Kultura Sailak zapaturako, eta horren barruan, ArTalde artisau taldeko hamar kidek euren eskulanak jarriko dituzte salgai.
Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak joan den zapatuan inauguratu zuen ofizialki Mintxeta kirol guneko sarreran duten egoitza.
Altzoko erraldoiaren istorioa kontatzen duen Handia filma eskainiko dute Elgoibarren asteburuan. Filmean parte hartze txiki bat dute Haritzeko dantzariek. Handia ez da euskarazko kultur eskaintza bakarra izango, Lewis Carrolen Alizia lurralde miresgarrian ipuinaren haur antzerkirako moldaketa aurkeztuko baitu Glu Gluk domekan, Herriko Antzokian.
Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan, Izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe? izeneko solasaldia eskaini dute Lorea Agirrek, Idurre Eskisabelek eta Ainhoa Mendibilek.
Morkaiko Mendizale Elkarteak 2017ko Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren egitaraua ezagutzera eman du. Bost saio edo emanaldik osatzen dute aurtengo zikloa. Azaroaren 2an, eguena, izango da lehen emanaldia eta azaroaren 30ean azkena.
Felix Etxeberria Larrañaga Parapanek (Elgoibar, 1926) jasoko du aurtengo Gure Balioak Saria. Bai enpresa arloan bai eta herrigintzan ere erakutsitako “ekimena eta izaera ekintzailea” nabarmendu ditu epaimahaiak, “beti euskara eta euskal kultura ardatz izan dituena”. Datorren azaroaren 9an jasoko du errekonozimendua Mendaroko San Agustin Kulturgunean egingo den sari banaketa ekitaldian.
Sanlo eskubaloi taldeak Mendaron ere jarriko du martxan Eskubaloi Eskola. Hori dela-eta, 2006tik 2009ra bitartean jaiotako umeen gurasoentzako informazio saioa antolatu du urriaren 26rako.
Karakate elkarteak Perretxikoen lista gorria hitzaldia antolatu du urriaren 26rako, eta ekimen horrekin hasiko dira aurtengo jardunaldi mikologikoak.
Baguaz! bidaia esperientzien bigarren saioa izango da martitzenean (urriak 24), Elgoibarko Izarrak Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin antolatuta.
Gaur 37 urte hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek Jaime Arrese Arizmendiarrieta, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izandako elgoibartarra. Arrese gogoan izateko eta bakearen aldeko keinu gisa elkarretaratze isila egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Iñaki Jimenez tolosarrak aurkeztutako Keyway izeneko proiektuak irabazi du TKgune Fabrikazioa Gazteentzako Enpresa Industrialen laugarren Ideia Lehiaketa. Engranajeen mataderak (txabeteroak) egiteko sistema eraginkorrago bat proposatzen du, zeinak mataderen kalitatea hobetzeaz gainera azkarrago ekoizten dituen.
La Basu eta Aneguria rap abeslariek eta Raquel Koroma dantzariak Rap Ibiltaria eskaini zuten Elgoibarko kaleetan, joan den barixakuan, Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan antolatutako ikuskizunean. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Munduko hamalau herrialdetako arroz errezetak dastatzeko aukera izan zuten zapatuan Maalako parkera hurbildu ziren herritarrek. Arroza prestatuz Elgoibarko aniztasuna bistaratzea, elkar ezagutzea erraztea eta integrazioa sustazea dira ekimen honen helburetako batzuek. (argazkiak eta bideoa dauzka)
2018ko Elgoibarko Udalaren egutegia osatzeko lehiaketan hemezortzi herritarrek parte hartu dute aurten -50 izan ziren iaz-, eta 69 argazki aurkeztu dituzte. Marrazki lehiaketan, berriz, 129 ikaslek parte hartu dute. Bi lehiaketetako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udalak.
Agirre Lehendakaria Center ikaskuntza zentroak (EHU/UPV) antolatu zuen berbaldian kultura, euskara eta beste hainbat gairen artean Kataluniako egoera ere izan zuten hizpide Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.
Egurrak garraiatzen dituen kamioi batek matxura izan du Maalako biribilgunean eta ez aurrera ez atzera gelditu da. Biribilgunerako sarrera oztopatzen zuenez, herri barrutik desbideratu du trafikoa udaltzaingoak.
*Azken ordua: 14:30ak inguruan gelditu da libre errepidea.
Morkaiko Mendizale Elkarteak batzar nagusira deitu ditu bazkideak urriaren 26rako (eguena). Bereziki hiru gai nabarmendu dituzte gai ordenean: elkartearen egitura berria, Morkaikoren 75. urtemuga, eta Elgoibarko mendi-eremu esanguratsuak eta mendiko ondarea berreskuratzeko azken urteotan auzolanean egindako lana.
300 eskubaloi jokalari inguruk jantziko dute aurten Sanloren kamiseta. 60 ume dabiltza Eskubaloi Eskolan eta lehiaketetan gainerako 240ak. Horiek hamasei taldetan arituko dira, zortzi emakumeenak eta beste zortzi gizonenak.
Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXX. ekitaldia ospatu zen atzo Ordizian, eta Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak bigarren saria eskuratu zuen. Sari nagusia Ipiñaburu gaztandegiko Jon Etxebarriak eta Puy Arrietak jaso zuten, eta Remiro sailkatu zen hirugarren postuan.
Bilboko Guggenheim museoa 20. urteurrena ospatzen ari da egunotan, era guztietako hainbat ekitaldiren bitartez. Horietako bat izan zen Chasmata, artea eta zientzia modu berri batean uztartu zituen ikuskizun berezia. Elgoibarko Musika Eskolako ikasleek ekitaldian parte hartzeko gonbidapena jaso zuten eta izugarrizko esperientzia izan zela azaldu dute. (bideoa dauka)
Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin moztuko duela argindarra jakinarazi dio Iberdrolak Elgoibarko Udalari.
Hogeita bi minutuko film laburra da Motxilaren umea eta euskal presoen sakabanaketaren gaia lantzen du. Elgoibarko Sarek antolatuta, barixaku honetan (urriak 20) eskainiko dute Musika Eskolako auditoriumean.