Santa eskean baserrietan ibili izan badira ere, pandemia dela-eta aurten kaleko hiru auzotan aritu dira Mendaron santa eskean eta kopla kantari.
Elgoibarko eskola umeen koplak gutxienez entzun ditu Santa Agedak gaurkoan. Makilak astinduta, Santa Ageda kantuan irten dira kalera Elgoibar ikastolako ikasleak.
Elgoibartarra da Donostia Ospitaleko zuzendari medikua: Idoia Gurrutxaga Arriola. COVID gaitza dela-eta ospitalean bizi dutena jakinarazi behar izan du maiz. Zuzentzen duen ospitalaren barrutik. BARRENen ere azaldu ditu pandemiak osasun zerbitzuetan izan dituen ondorioak, gaixoetan, langileetan zein zerbitzuetan, oro har, eta txertoei buruz ere aritu da.
Alain Zulaika (Elgoibar, 2000) umetatik hasi zen magiarekin jolasean. Betidanik izan du magian interesa eta 12 urte zituela, Oliver magoaren udalekuetan eman zuen izena. Handik itzuli zenean argi zeukan mago izan nahi zuela, eta magiaren munduan trebatzen hasi zen. Bilboko eskola batean aritu zen magia ikasketak egiten, eta bere kabuz ere, orduak eskaintzen dizkio magiari. Orain arte areto txikietan egin izan ditu ikuskizunak, baina gaurkoan, Herriko Antzokiko oholtzara igoko da.
24/7 plataformako ordezkariek batu zituzten 5.501 sinaduren kopiak kaxa batean sartuta entregatutu dituzte, gaur, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak bertan behera lagako du kalean maskara jantzi beharra agintzeko abenduaren 22an ezarritako agindua.
Aurten ere kalera irtengo ez diren arren, santa eskea gogoratzeko hainbat ekintza prestatu dituzte Etxegiña taldekoek, besteak beste, Ikastolako eta Herri Eskolako neska-mutilak koplak kantatzen ageri diren bideoa argitaratu dute.
Debabarrena eskualdeko Mankomunitateko arduradunek jakitera eman dutenez, azken hilabeteetan "ohikoa" izaten ari da beira-edukiontzien barruan poltsa industrialak ikustea, eta hori ezin dela egin gogora ekarri dute.
Elgoibarko Udalak hilekoarentzako kopak edo kopa menstrualak banatuko ditu, horien ezagutza eta erabilera bultzatzeko asmoarekin. Guztira 370 kopa menstrual banatuko dituzte.
Atxutxiamaikako Aldenik Alden egitasmoaren barruan, Oñatiko Arrikrutz kobara irteera egingo dute otsailaren 12an, LH4 eta LH6 arteko umeek.
Txankakua merkatarien elkarteak Gabonetan zozketa egin zuen. Sari handienen jabeak agertu dira, baina 100 euroko hiru sarik ez dute jaberik.
Mendaron Santa Ageda egunez aterako dira kantuan herritarrak, otsailaren 5ean. Santa eskean baserrietan ibili izan badira ere, pandemia dela-eta aurten kaleko hiru auzotan arituko dira.
C.D. Elgoibarreko emakumeen talde nagusiak Realaren aurka jokatuko du, domekan, Mintxetan. Igoera fasean lehen postuetan dauden taldeen arteko neurketa izango da.
Elgoibarko Udalak 18 eta 34 urte bitarteko gazteen emantzipazio egoeraren diagnostikoa egin du eta datuen berri eman dute. Txostena prest dutenez Gazteen Emantzipazio Plana egitea izango da hurrengo pausoa.
Hamar urte eman ditu Niala magoak, Alain Zulaika elgoibartarrak, magia egiten eta ikasten, eta azken bi urteetan "Mundu ezberdin bat" ikuskizuna prestatzen ibili da buru-belarri. Herriko Antzokian aurkeztuko du barikuan, otsailaren 4an.
Pasa den barikuan jakinarazi zituzten Mendaroko Euskarazko Ipuin Lehiaketako irabazleak.
Mendaroko Udalak bi eta sei hilabete ateko epealdirako arkitekto tekniko bat izendatzeko prozesua jarri du martxan.
Otsailaren 18rako Esku Pilota Eguna antolatu du Arno Guraso Elkarteak, Lehen Hezkuntzako eskola umeei kirol desberdinak probatzeko aukera emateko asmoarekin. Eta domeka honetarako kalamuara mendi irteera antolatu dute.
San Lazaro egoitzan azken astean egoiliar bat hil dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala, hiru egoiliar hil dira urtarrilaren 18tik hona. Halere, 11 egoiliarrek gainditu dute COVID-19a azken egunetan.
Lan erreformaren aurka diren euskal sindikatuek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru) lantokietan eta herrietan biltzera deitu dute, gaur goizerako.
Guztira 52 lan aurkeztu dituzte Mugertza krosari buruzko seigarren marrazki lehiaketara, eta sei lagun saritu ditu epaimahaiak.
Bernardo Ezenarro eta San Roke kaleak lotzen dituen igogailuaren gainaldean dagoen egurrezko zoladura aldatzeko lanak hasiko dituzte eguaztenean, otsailaren 2an.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenak ukatu egin du Eusko Jaurlaritzaren eskaera, hau da, ziurtagiria otsailaren 13ra arte indarrean egotea, ez eta eremu gehiagotara zabaltzea ere.
Iaz moduan, San Bartolome elizan bakarrik bedeinkatuko dituzte aurten san blas opilak, mezarik gabe.
Elgoibarko Udalak bat egingo du Minbiziaren Aurkako Egunarekin, eta Aita Agirre kulturguneko arkupea berdez argiztatuko dute barikuan, otsailak 4.
Ordu batzuetako tartearekin eta metro gutxiko distantzian bi istripu gertatu dira Urazandi kalean, zauriturik egon ez den arren.
Azken zazpi egunetan 177 positibo zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta 48 Mendaron. Eskualdeko intzidentzia-tasarik altuena du une honetan Mendarok (4.822,70).
Ikastaro eskaintza zabalarekin hasi du urtea Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Esaterako, uretako bederatzi jarduera prestatu dituzte Olaizaga kiroldegian dauden hiru igerilekuetan egitekoak.