Motel esnatu da eguna, eta aurreko urteetan baino jende mugimendu apalagoa zebilen 11:00ak aldera, baina eguerdirako hasi dira Kalegoen plaza eta inguruak itxuratzen eta jendez betetzen. Euri tanta batzuk ere egin ditu goizean, baina atertu du zorionez, eta jairako aitzakiarik ez da une honetan Elgoibarren. Goizean, Limousin lehiaketa, gazta lehiaketa eta sagardo lehiaketa egin dira, eta arratsaldean, Mintxetaren oroimenezko San Bartolomeetako XX. harri-jasotze txapelketa, Xarivai zirkoa eta Mariatxien kalejira izan ditugu. ARGAZKI BILDUMA BARRUAN
Abuztuak 24, San Bartolome Eguna eta euria goizean goizetik. Hori dela-eta aldatu egin behar izan dituzte patroiaren egunean egiten dituzten ekintzak eta eguraldiak horrela jarraituz gero baliteke arratsaldekoetan ere aldaketak izatea.
Jaietan dira elgoibartarrak. Morkaiko Mendizale Elkarteko eta Mugertza Nazioarteko Kroseko ordezkariek piztu dute aurten jaiak ofizialki hasteko txupina eta lehertu da festa. Morkaikoko presidente Iñaki Laskurainek eta Mintxeta Atletismo Taldeko kide Zigor Diezek irakurri dute pregoia eta Asensio Otegik eta Fermin Arresek isotu dute suziria, bi elkarteen ordezkari gisa. ARGAZKI BILDUMA
San Bartolome bezpera abuztuaren 23an den arren, jai giroa hasi da jadanik Elgoibar hartzen.
Umeak izan ziren protagonista santana jaietako hirugarren egunean, barixakuan.
Meza, prozesioa, erromeria, bertso saioa, herri kirolak, mariatxiak eta Gozategiren kontzertua. Horrela labur daiteke Santana Eguna, baina egitarauko ekintzen gainetik mendaroarren festarako gogoa nabarmendu behar da.
Urtero moduan, San Bartolome Bezpera Egunean, abuztuaren 23an, jokatuko da Gure Bide elkarteak antolatzen duen Etxaniz memoriala txirrindulari lasterketa. Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatutako VI. Udako Kriteriumeko lehen lasterketa izango da.
Gomazko zoru berria jarriko du Elgoibarko Udalak herriko hiru jolas parketan: Maalan, Giza eskubideen parkean (udaletxe atzean) eta Santa Klaran.
Sanloko jokalari Asier Urain fitxatu du Zilarrezko Ohorezko Mailan diharduen Vestas Balonmano Alarcos Ciudad Realeko eskubaloi taldeak. Mantxakoek Asobal Ligarako igoerako fasea jokatu dute aurten, azkenean igoerarik gabe gelditu baziren ere.
Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, skatepark berri bat egiteko lanak hasiko dituzte irailean. Basarte auzoan dagoen berdegune batean eraikiko dute eta hormigoizkoa izango da. Era berean, Urazandiko Tontodromoan zeuden patinatzeko instalazioak kendu egin dituzte.
Santanak abian dira BARREN aldizkariko ordezkariek txupina bota eta gero. Atzoko Santio Egunaren ostean, Santana Eguna ospatzen dighartute gaur mendaroarrek.
Javier Pedro Fernandez Ferreras argazkilariaren Jan izeneko argazkiak irabazi du sari nagusia Elgoibarko 13. Kirol Argazkien Lehiaketan.
Duela 14.000 urte inguruko zintzilikario bat eta lantza baten buruko pieza topatu dituzte Agarreko haitzuloan, Mendaron. Lehen mailako aurkikuntza arkeologikoa dela nabarmendu dute aurkikuntzaren berri emateko gaur goizean Donostian egin duten agerraldian.
Euskarazko doako aldizkari berria jaioko da uztailaren 27an: Ttap. Eskuko telefonoetan eta tabletetan irakurri, ukitu, ikusi eta entzun ahal izango da; izan ere, aldizkari digital multimedia izango da.
Euskaltzaindiak hamabi euskaltzain urgazle berri izendatu ditu, oraingo honetan, Ipar Euskal Herrikoak, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak. Horien artean da Andres Alberdi Gorostiaga (Getaria, 1950). Filosofian lizentziaduna eta Elgoibarko Institutuko euskara-katedraduna izan da. Urte luzez, Elgoibarko Euskara Mintegiko koordinatzaile eta, elkarlanean, Bigarren Hezkuntzako euskara eta literaturako dozenatik gora ikaslibururen egilekide.
Kalamua kalean aldapan behera bizikletaz zetorren gizonezko batek istripua izan du eta golpe handia hartu du buruan.
Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldiaren 48. ekitaldia jokatu zen domekan, eta 2.417 igerilarik lortu zuten Getariatik Zarautzerako ibilbidea igerian egitea. Hemeretzi elgoibartarrek eta lau mendaroarrek lortu zuten itsas-zeharkaldiko 2.850 metroak osatzea.
Goñati pilotalekua jendez gainezka egongo da santana jaietako Kuadrillen Egunean, uztailaren 28an. Sekula baino lagun gehiagok eman dute izena herri bazkarirako. Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzua eskainiko du Mendaroko jaietan.
Elgoibarko EHBilduk salatu du Elgoibarko Udalak 2014an onartu zuen Herritarren Partaidetzari Buruzko Araudia bete gabe onartu duela Udal Gobernuak Elgoibarko Partaidetza Plana. "Betiko kudeaketa apaintzeko loreontzi baten parekoa da Udalarentzat herritarren partaidetza", diote.
Auto igoeretan eta rally munduan diharduten pilotuen eta motor zaleen berotasuna jaso zuen Jaime Gabilondok, orain gutxi zendu zen aitari San Migel auto igoeran egin zioten omenaldian.
Markel Bergara elgoibartarrak eta Realak euren arteko kontratua etetea adostu dute, jokalariak klubarekin 2019ko ekainaren 30era bitarte zuen kontratuari amaiera emateko. Erdilariak Realean egin dituen 20 urteak, 1998tik 2018ra, bideo batean laburtu ditu talde txuri-urdinak.
Kenyako berotik eta Siberiako hotzetik Elgoibarko Maalako parkeko goxotasunera eta gertutasunera. Hala aurkeztu zuen Haritz dantzari taldeak aurtengo folklore jaialdia, eta halakoxea izan zen.
Elgoibarko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Seigarren Plana onartu zuen Udalbatzak, aho batez, 2018-2022 aldirako.
Tindufeko (Argelia) saharar errefuxiatuentzako kanpalekuan egon da bahituta zortzi hilabetez Ljadra Said debarra, ezkontzera behartu asmoz familiak atxiki zuenetik. Bere lagun Pablo Garrido elgoibartarraren bidez salatu zuen bere egoera.
Collarada mendira (2.886 metro) igo eta jaitsi (Puyar y baxar) egiten dute mendiko lasterkariek Collaradako igoera bertikal bikoitzean. Emakumezkoetan, Maite Maiora mendaroarra izan zen azkarrena. Gizonezkoetan Luis Alberto Hernandok irabazi zuen proba. Eta igoera bakarrik kontutan hartzen den proban, "Puyar nomas" izenekoan, Iñigo Lariz gailendu zen.
Triatloi denboraldi bete-betean daude sartuta Elgoibarko Triatloi Taldeko kideak. Bi taldekidek ironman lasterketak bukatzea lortu dituzte: Igor Torresek Gasteizko Triatloia; eta, Martin Dominguezek Alemaniako Challange Roth proba.
Euskaraldia udal barrutik ere sustatzeko, udal adierazpen bateratuari aho batez eman diote baiezkoa Elgoibarko udal ordezkariek.
Katasorgiñaren jaitsierarekin hasiko dira santana jaiak uztailaren 25ean. Katu eta sorgin itxurako panpina 2012an agertu zen estreinakoz Mendaroko jaietan, eta abestia ere egin zioten lehen agerraldi hartarako. Herritar guztiek kantua abestera animatzeko musika jarri diote Katasorgiñaren abestiari.