Elgoibarko Gazte Asanbladak hilean behin kontzertua antolatzeko dinamikarekin jarraitu nahi du 2019an ere, eta dagoeneko, hiru emanaldi lotu dituzte.
Soro Feria eguna ospatu zuten Deban urteko lehen zapatuan, urtarrilaren 5an. Debako Udalak fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketak antolatu zituen, eta saritutakoen artean dira Elgoibarko barazki, gazta eta ezti ekoizleak.
Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Euskadiko Zentro Teknologikoek osatu duten erakundea da Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Partzuergoa eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako eta Azpiegituretako sailburuak abenduaren hondarretan zentro teknologikoetako arduradunei jakinarazi zienez, partzuergoak Mendaron izango du egoitza, Kurutz-Gain industrialdeko 10. zenbakian.
Morkaiko Mendizale Elkarteak mendi irteera berezia antolatzen du urtero sagardo denboraldiaren hasieraren bueltan. Aurtengoa otsailaren 16an izango da, eta Tellamendi mendira igo ostean Aramaioko Iturrieta sagardotegian bazkalduko dute gero.
Txankakua merkatari elkarteak jakinarazi ditu Gabonetako zozketako zenbaki saridunak. Era berean, Mendaroko Eguberrietako zozketako zenbaki saridunak ere jakinarazi ditu Medaroko Udalak.
Abenduaren 29an 100 urte bete zituen Fulgencia Etxanizek eta Elgoibarko Udaleko ordezkarien lore-sorta jaso zuen urtebetetze egunean bertan.
Urpekaritzako erretratu batekin irabazi du Fernando Calvok Olatua argazki lehiaketaren bosgarren edizioa.
Munduko eta Europako txapelketetan 30 domina eskuratu dituzten atletak batuko dira domekan Mintxetan, 76. Mugertza krosean lehiatzeko. Diamond League prestigiotsua irabazi duten hiru atleta ere ekarriko ditu Mintxetak eta baita 3.000 metro oztopoetako munduko errekorraren jabe den Beatrice Chepkoech ere. Aurtengo krosa antolatzeko ahaleginak eta diruak inoizko emakumezkoen lasterketa onena antolatzeko erabili dituztela nabarmendu dute antolatzaileek krosa aurkezteko agerraldian.
Lagunak Pilota Eskolak San Anton Pilota Txapelketaren 27. ekitaldia antolatu du aurten. Joan den barixakuan, urtarrilaren 4an jokatu zituzten lehen finalerdiak Ikastolako frontoian, eta barixaku honetan jokatuko dituzte bigarrengoak.
Garesen (Nafarroa) abiatuko da 21. Korrikaren ibibidea apilaren 4an eta apirilaren 12an (barixakua) ailegatuko da lekukoa gurera, goizean goiz.
Natalia Mellado musikari elgoibartarrak Mi cante sabe a canela y limon izena jarri dio ikuskizun berriari, eta nolabait esateko, musika eta osasuntsu bizitzeko elikadura aholkuak uztartuko ditu. Urtarrilaren 11n eskainiko du kontzertua Elgoibarren.
Festival Internacional de Xardins de Allariz jaialdiaren 9. ekitaldia egin zuten Galiziako Allariz herrian, maiatzetik urrira bitartean. Aurten argazki lehiaketa ere antolatu dute estreinakoz eta Jose Ramon Cabrera elgoibartarrak ateratako argazkiak eskuratu du lehen saria.
Club Deportivo Elgoibar futbol taldeak urtero eguberrietan zozkatzen duen otarraren irabazleak zein izan diren jakitera eman du.
Euskal Telebistak astelehen gauean estreinatu zuen bere reality izarra: 'El conquistador del Pacífico'. Hamabosgarren edizioan Caribetik Pazifikora eraman dute lehia eta 33 partaide arituko dira nor baino nor. Horien artean da Andoni Zuluaga Agirregomezkorta "Muniola".
Jesus Urizar musikari elgoibartarra hil da, 69 urterekin. Musikari ezaguna izan da Urizar oholtzan.Duo Plaentxirekin egin zen ezaguna inguruotan, baina ez du talde bakarra izan. Kantuak bizi zuen, eta musika latinoamerikarra egin du urteetan.
Opariz beteta iritsi dira Ekialdeko Errege Magoak gaur arratsaldean. Santa Klara auzotik behera etorri dira zaldiz, eta Kalegoen plazan egin diete herritarrek ongi-etorria. San Bartolome parrokiako atarian zegoen Jaiotza Biziduna, eta hantxe Jesus haurtxo jaioberria. Meltxor, Gaspar eta Baltasar banan-banan gerturatu zaizkio urrea, intsentsua eta mirra eskaintzera.
Bosgarren urtez San Silbestre lasterketa antolatu zuen Mendaroko Txirrindulari Elkarteak 2018.urteari agur esateko. 17:00etarako jarri zuten ordua eta 70 bat lagun elkartu ziren korrika egiteko, tartean batzuk mozorrotuta.
Hotz, baina ateri esnatu da Gabon Zahar Feria eguna, eta Elgoibarko kaleak jendez lepo bete dira goizean goizetik. Denetariko postuak jarri dituzte, eta bisitariek izan dute non aukeratu. Giro bikaina izan da goiz guztian zehar.
Herriko Antzokia bete egin zen atzo, abenduaren 27an, Elgoibarko Izarrak Udalarekin lankidetzan antolatutako bertso jaialdian. Hotz egiten zuen kalean, baina berotu zuten giroa bertsolariek barruan eta saio dotorea irten zen.
Elgoibarrera goizean ailegatu dira Olentzero eta Mari Domingi, eta arratsaldean Mendarora. Elgoibarko Izarrak Kalegoen plaza betetzeko egitaraua prestatu du, eta aurten ere lortu dute plaza herritarrez betetzea. Asko opariekin joan dira gainera etxera, 1.500 erregalu banatu baititu Elgoibarko Izarraren aldeko tonbolak.
Urtero legez, Eguberrietako haur krosa antolatu zuen zapatuan, hilak 22, Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Lehen Hezkuntzako 80 bat neska-mutilek parte hartu zuten. Adinka sailkatuta egin zuten korrika haurrek, kiroltasuna eta kirolean ere euskararen erabilera sustatzeko sortutako ekimenean.
Atzoko Osoko Bilkuran onartu zuen Elgoibarko Udalak 2019an izango duen aurrekontua: 18.247.799,89 eurokoa. Hain zuzen ere, %3ko hazkundea izango du udal aurrekontuak 2019an, hazkunde apala 2017 eta 2018ko aurrekontuek izan zutenarekin alderatuta. 2018koetan, %12koa izan zen igoera, hein handi batean Aita Agirre eraikina birgaitzeko obrengaitik. 2019koetan, 4.227.287 euro jarriko ditu Udalak inbertsioetarako. EAJren eta PSE-EEren botoekin onartu ziren aurrekontuak, eta EHBilduko zinegotziek kontra bozkatu zuten.
Bajo el suelo de Mendaro, por sus cuevas y simas liburua argitaratu du Morkaikoko Leizarpe Espeleologia Taldeak. 400 orrialdeko liburua da, argazkiz, ilustrazioz eta topografiaz betetakoa. Sarean jarri dute ikusgai.
Ane Arakistainek (Elgoibar, 1995) Odontologia ikasketak egin ditu Leioako fakultatean, eta bere promozioko espediente onenaren saria jaso du, Proclinic Sarien barruan.
Urtero legez, ipuin lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak. Hiru maila izendatu zituzten, baina B eta C mailetan ez dute ipuinik aukeztu eta eman gabe laga dituzte maila horiei zegozkien sariak.
Mendaroko Txirrindulari Elkarteak haurren artean kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen du Gabonetako Haur Krosa, eta zazpigarren edizioa antolatu dute zapaturako (abenduak 22). Era berean, San Silbestreko lasterketa ere antolatu dute urteko azken egunerako. Elgoibarren, aldiz, ez da San Silbestrerik egingo.
Guztira 647 herritarrek erantzun dute Elgoibar Lagunkoia ekimenaren inkesta. Orain, emaitzak aztertu eta 2019ko uda ostean aurkeztuko dituzte ikertutako zortzi arloetan antzemandako gabezi eta indarguneak. Parte hartzaileen artean 300 euroko bonoa zozketatu dute.
Imanol Albizu Goikoetxe harri jasotzaileak Aizarnazabalgo Xabier Peñagarikano eta Ondarroako Inhar Urruzuno izango ditu aurkari Gabonetako harri-jasotze txapelketako finalean.